-
Sobietar Batasunaren deuseztatu eta gero, bertatik sortutako Errusia, Ukraina eta Bielorrusia, haien arteko loturak mantentzearren Estatu Independenteen Komunitatea (CEI) sortu zuten. Baina Ukrainak Errusiarren presioei uko eta mendebaldearekiko batasuna lortu nahi zuen. -
Moskutik Ukraniako mugak onartu ziren, Krimeako penintsula barne eta Itun Handia sinatuz.
-
Vladimir Putin gobernura iritsi eta Kercheko itsasartean Errusiak proiektu bat hasi zuen. Ukrainar irla baten ondoan zegoelarik, mugak urratzeko lehen saikeratzat jo zen.
-
Urte horretan, Viktor Yushtxen izeneko politikariak irabazi zituen hauteskundeak. Moskuk Ukraniari presioa egiteko asmoarekin, gas-hornidura bi aldiz itxi zuten. Izan ere, Ukraniako lider horrek ez zuen amorerik eman.
-
George Bush AEBtako gobernaburu zelarik Ukraina Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean (NATO) sartzeko saiakera egin zuen.Errusiaren aserrea suposatuz.
-
Ukraina NATOko kide izateko saiakeren ondoren, arrakastarik izan ez zuena, herrialde hau Europar Batasuneko kide izaten saiatu zen, Mendebaldean sartzeko bidea irekitzea lortuz.
-
Bi herrialdeen arteko gatazka armatuak hasi ziren. Errusiako indar militarrak mobilizatzen hasi ziren bitartean, Donetsk eta Luhansk herri errepublikak aldarrikatzea lortu zuten, errusiarrak buru zirela. Kieveko erasoaldia hauteskundeen ondoren etorri zen. Armekin jarraitu beharrean, Alemania eta Frantziaren bitartekaritzarekin, Normandiako Laukotea izenekoa sortu zen. Gerra irailean amaitu zen, Minsken armistizioa sinatu zenean.
-
Errusiazaleek Kieven aurkako erasoaldiari ekin zioten berriro, Errusiako Armada mugimendu horiek babesten ari zela baieztatuz; Ukrainako indarren porrotaren ondoren, Minsk-2 bake akordioa sinatu zen, gaur egun oraindik bete ez den arren.
-
Bake akordioa betetzeko Ukrainako zuzendariek ezezkoa eman ostean, Putinek uko egin zion Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeari.
-
Putinek Amerikako Estatu Batuei, Ukraniak NATOrekin bat ez egitea eta laguntza militarrik ez jasotzea eskatu zuen. Hala ere, eskaera hori ez zen onartu.
-
Inbasio eta eraso mehatxuak hasi ziren Errusiatik Ukrainara, Moskuren eta Mendebaldearen arteko tentsioak punturik gorenean zeudenean. Ukrainako hainbat gune bonbardatzen hasi ondoren, nazioarteko erakundeak Errusiaren aurkako zigor paketeak igortzen hasi zen, zibilak Bigarren Mundu Gerran erabilitako babesleku batzuetan ezkutatu ziren bitartean.