Geografia

  • Period: 333 to 1452

    Bizantziar imperioa

  • 395

    Imperio erromatarren banaketa

    Imperio erromatarren banaketa
    Mendebaldean Estilikon jatorri barbaroko jenerala jarri zen. 395 urtean Teodosio I.a zendu zen Milanen, inperioaren hiriburua zena. Haren heriotzarekin batera inperioaren betirako zatiketa etorriko zen. Bi seme gazteak zituen: Honorio eta Arkadio. Gazteegiak zirenez, ezin zuten gobernatu eta jeneral bana zeukaten tutore gisa. Honoriori mendebaldea zegokion eta esan dugunaren arabera Estilikon zeukan tutore. Ekialdea, bestetik, Arkadiori egokitu zitzaion eta Flavio Rufino tutore zen.
  • 476

    Mendebaldeko Erromatar imperioaren bukaera

    Mendebaldeko Erromatar imperioaren bukaera
    K.o. 395. urtean, TEODOSIO enperadoreak bi erabaki guztiz garrantzizkoak hartu zituen:
    Alde batetik kristautasun katolikoa inperioaren erlijio ofiziala izendatu zuen, erlijioa Europako elementu bateratzaile nagusienetakoa bihurtuz.
    Beste alde batetik, inperioa behin betiko erdi banandu zuen, bere bi semeen artean, jakin gabe bera izango zela Erromatar inperio osoaren azkenengo enperadorea.
  • 527

    Justinianoren erregealdia

    Justinianoren erregealdia
    Justiniano II.aren lehen erregealdiaren (685-695) hasiera oparoa izan zen. Konstantino IV.ak, Justinianoren aitak, ekialdeko mugak finkatu eta mantendu zituen eta omeiar Kalifak tributuak bidaltzen zizkion bizantziarrei. Justinianok Omeiatarren tributuen goratzea eta Zipreko zati baten kontrola lortu zuen, honetaz gain Kalifatoarekin Armenia eta Iberia (Bizantziarren Iberia probintzia gaur egungo Georgiako errepublika da, ez iberiar penintsula) eskualdeetako zergen elkarbanatzea hitzartu zuen.
  • 565

    Heraklidearen garaia

    Heraklidearen garaia
    Justino II.aren erreinaldiaren ondoren (565-578), lonbardiarrek Italiako alde handi bat hartu zuten (568), eta Leovigildok Hispaniako hiri batzuk konkistatu zituen (572). Avaroen, persiarren eta eslaviarren inbasioek ahuldua zeukaten inperio hura indartu zen zerbait Heraklio I.ak persiarrak Siriatik (611-628) eta Palestinatik (630) egotzi zituenean (610-641). Arabiarrei, ordea, ezin izan zien aurre egin
  • 1054

    Zisma

    Zisma
    Zisma, erlijioaren historian, erlijio-dotrina bati jarraitzen dioten talde eta erakundeen zatiketa da, dotrinaren interpretazioari eta praktika erlijiosoari buruzko desadostasunen ondoriozkoa. Alegia, bestelako agintariak ezagutzen dituztelako, erlijio baten jarraitzaileen bereizketa. Bereizketari jarraitzen dioten lagunak zismatikoak direla esaten da.