Gasteizko Kafe Antzokia

By Naii
  • Samaniego zinemak

    90.eko hamarkadaren amaieran, euskarazko kulturgintzaren inguruan lan egiten zuen herritar talde bat Samaniego zinemak Kafe Antzoki bihurtzen saiatu zen, Bilboko Kafe Antzokiak erakutsitako bideari jarraiki. Baina, kontaktu batzuk izan ziren arren, azkenean, ez zen emaitzarik lortu.
  • Euskararen Baliabide Zentroa

    1. urtean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia lantzen ari ziren lan-mahaietako batean “Euskararen Baliabide Zentroa” aipatu zen, euskarazko kulturgintzan ardaztutako erreferentziazko gune bat, baina orduan ere ideiak ez zuen aurrera egin.
  • Udalaren agenda

    1. urtean EAren eta PSEren akordio baten bitartez, Gasteiz Antzokiaren proiektua Udalaren agendan sartu zen bete-betean.
  • Proiekturako proposamena

    Append enpresari azterketa bat eskatu zitzaion, eta honek 2009. urtean aurkeztu zuen: “Gasteiz Antzokia proiekturako proposamena. Egiturak, ezaugarriak eta kudeaketa-ereduak”
  • Prozesu parte-hartzailea

    1. urtean azterketa horren jarraipen gisa, prozesu parte-hartzaile bat abiatu zen kultura, euskara eta gazteria arloko eragileekin. Legealdia amaitu, eta egitasmoa ez aurrera ez atzera geratu zen, ordea.
  • Kokapen eta eraikin ezberdinen azterketa

    2011n hasitako legealdi berrian proiektua mahai gainean egon zen talde politikoen arteko akordio ezberdinetan. Kokapen eta eraikin ezberdinak aztertu ziren: Guridi Zinemak aurrena, eta Alde Zaharreko ur-biltegia gero.
  • Plataformaren eta manifestuaren aurkezpena

    2012ko uztailaren 18an Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataforma publikoki aurkeztu zen eta Kafe Antzokiaren aldeko manifestua plazaratu zuen, sinadura bilketa abiaraziz
  • Period: to

    Sinaduren aurkezpena

    2012ko udazkenean sinadurak Udaletxen aurkeztu ziren
  • Period: to

    Oihaneder-Montehermoso

    2012ko abenduan Plataformak egitasmoa Oihaneder-Montehermoso kulturgunean kokatzeko proposamena egin zion Udalari
  • Period: to

    Lazarraga Euskararen Etxea & Gasteizko Kafe Antzokia

    2014ko urtarrilean GKAren aldeko plataformak “Lazarraga Euskararen Etxea & Gasteizko Kafe Antzokia” proposamena landu zuen
  • Urte baterako akordioa

    2014ko urriaren 15ean LKEk urte baterako akordioa sinatu zuen Gasteizko Udalarekin
  • Oihaneder Euskararen Etxearen inaugurazioa

    2014ko urriaren 16an Oihaneder Euskararen Etxea inauguratu zen Montehermoso jauregian
  • Lazarraga Kultur Elkartea

    2015eko otsailaren 10ean Lazarraga Kultur Elkartearen aurkezpen publikoa egin zen
  • Period: to

    Kafe Antzokia egikaritzeko borondate politikoa

    2015eko maiatzean Udal hauteskundeetara aurkeztuko ziren talde politiko gehinekin bildu ostean, LKEk Kafe Antzokia egikaritzeko borondate politikoa zegoela berretsi zuen
  • Period: to

    Oihaneder Udaleko Euskara Zerbitzuaren baitan

    2016ra arte LKEk Udaleko Euskara Zerbitzuaren baitan kudeatu zuen Oihaneder. 2016tik aurrera Kultura sailaren baitan kokatzen da
  • Period: to

    Eskoriatza Eskibel Etxadia

    2016ko uztailean Udalak egitasmorako kokapen proposamena egin zuen: Eskoriatza Eskibel Etxadia. LKEk begi onez ikusi zuen kokapen proposamen sendo bat egin izana
  • Period: to

    Auzolana frontoia

    2016ko abenduan Udalaren kokapen proposamenak sortutako ezadostasunen aurrean LKEk eskaera zehatza egin zion Udalari: proiektua Eskoriatza-Eskibel etxadian garatzeko asmoarekin jarraitzeko, baina Auzolana frontoian esku hartzea aurreikusten ez duen kokapen proposamena birplanteatzeko
  • Period: to

    Udal lan-taldea

    2017ko udan egitasmoaren izaera juridikoa, kudeaketa eredua eta behin betiko kokapena lantzeko Udal lan-taldea osatu zen, LKE, ordezkari politiko eta Udaleko teknikariekin
  • Period: to

    Auzolana pilotalekua egitasmotik at

    2017ko uztailean Auzolana pilotalekua egitasmotik at uztea onartu zuen Udalak. Erabakiak kontsentsua lortzeko bidean jarri gintuela iritzi zuen LKEk.
  • Period: to

    Fuel oil deposituaren agerpena Eskoriatza-Eskibel Etxadian

    2018ko martxoan Eskoriatza-Eskibel Etxadian fuel oil depositua agertu zen eta aurkikuntzak stand by egoeran utzi zuen egitasmoa
  • Period: to

    Ruiz de Bergara Jauregia

    2018ko maiatzean Udalak kokapena proposamen berria egin zuen: Ruiz de Bergara Jauregia
  • Period: to

    Jauregiaren kokapena adostu

    2018ko uztailean egitasmoa Ruiz de Bergara jauregian kokatuko dela adostu zen
  • Period: to

    Txostenaren aurkezpena

    2019ko urtarrilean Lazarragak egindako prozesu parte-hartzailearen emaitzen txostena aurkeztu zuen, Ruiz de Bergara jauregiko lehiaketan oinarri gisa har zedin
  • Period: to

    Gaur egun

    Lazarraga Kultur Elkarteko kideak lanean dihardute hirian euskara ardatz izango duen azpiegitura kulturala abian jartzeko.