Vvvvvvvvvvv

Futbolako istoria

By VarozFn
  • Futbola sortzen denean

    Futbola sortzen denean
    Bere sorrera Ingalaterrari egozten zaio, 1863an Football Association (FA) futbolaren lehen elkartearen bitartez jokoa arautu zuen herrialdea.
  • Selekzioen arteko lehen partidua

    Selekzioen arteko lehen partidua
    Lehen partidua Eskozia eta Ingalaterrako selekzioek jokatu zuten Particken, Eskozian. Partidua 0-0 bukatu zen eta 4000 pertsona ikusi zuten.
  • IFAB sortzen da.

    IFAB sortzen da.
    Erresuma Batuko Federazioek beren arauak bateratu eta International Football Asociation Board (IFAB) sortzen dute, jokoaren araudia zehazten duen erakundea. Gainera, ateetarako sarea onartzen da eta arbitroak zelaietan sartzea.
  • The Football Association sortu zen

    The Football Association sortu zen
    Futbolaren Elkartea Ingalaterrako eta Jersey uharteko, Guernseyko eta Man uharteko egoitzetako futbolaren erakunde gorena da. 1863ko urriaren 26an sortu zen eta munduko futbol elkarterik zaharrena da. Ingalaterrako klub profesional guztiak biltzen ditu.
  • Lehen British Home Championship ozpatzen da

    Lehen British Home Championship ozpatzen da
    British Home Championship, Home International Championship izenez ere ezaguna, Erresuma Batuko lau selekzio nazionalek jokatutako lagunarteko futbol txapelketa izan zen.
  • Futbola profesionalizatu zen

    Futbola profesionalizatu zen
    1863an Ingalaterran munduko lehen Futbol Elkartea (The Football Association) sortu ondoren, 1885ean profesionaltasuna legeztatu zen.
  • Munduko lehen futbolako liga

    Munduko lehen futbolako liga
    1885ean futbol elkarteak futbol profesionala legeztatu ondoren, William McGregor Aston Villako zuzendariak 1888an sortu zuen Ingalaterrako Football League. Ofizialki munduko lehen futbol liga izan zen.
  • FIFA-ren fundazioa

    FIFA-ren fundazioa
    Nazioarteko Futbol Elkartea, mundu osoan FIFA siglez ezaguna, planeta osoan futbol federazioak gobernatzen dituen erakundea da. 1904ko maiatzaren 21ean sortu zen eta Zurichen du egoitza, Suitzan. Jokoaren arauak aldatzeaz arduratzen den IFABeko kide da.
  • Historiako Lehenengo Kopa Amaerica

    Historiako Lehenengo Kopa Amaerica
    Amerika Kopa munduko futbol selekzioen lehiarik zaharrena da. 1910ean ospatu zen lehen aldiz proba batean, baina lehen edizio ofiziala 1916ko uztailaren 2tik 17ra bitartean egin zen, Argentinaren independentziaren mendeurreneko ospakizunen barruan.
  • Historiako lehenengo LaLiga

    Historiako lehenengo LaLiga
    Espainiako Lehen Maila edo LaLiga — LaLiga Santander izenez ezagutzen da babesletza-arrazoiengatik —, eta izen ofiziala Lehen Mailako Ligako Txapelketa Nazionala du — Espainiako futbol ligen sistemako maila gorena da, eta herrialdeko kluben arteko lehiaketa nagusia.
  • Futbolaren historiako lehen Munduko Kopa

    Futbolaren historiako lehen Munduko Kopa
    1930eko uztailean futbolaren historiara igaro zen, Munduko Txapelketa lehen aldiz ospatzeagatik. FIFAk antolatuta, Uruguai aukeratu zuten egoitza gisa, bere Konstituzioaren Juraren mendeurrena dela eta.
  • UEFA sortu zen

    UEFA sortu zen
    Europako Futbol Federazioen Batasuna, UEFA akronimoak aipatua, futbol elkarte nazionalen Europako konfederazioa da, eta kirol honek kontinentean duen erakunde gorena.
  • Historiako Lehenengo Champions League

    Historiako Lehenengo Champions League
    UEFAko Txapeldunen Liga, hasiera batean Europako Kopa bezala ezagutzen dena, kluben arteko nazioarteko futbol txapelketa ofizialik ospetsuena da Europako Futbol Elkarteen Batasunak antolatutakoen artean.
  • Historiako lehen eurokopa

    Historiako lehen eurokopa
    UEFAko Europako Txapelketa, Eurokopa edo Euro bezala ezagutzen dena, UEFAk lau urtean behin antolatzen duen Europako futbol selekzio nazionalen nazioarteko txapelketa garrantzitsuena da.