-
Estatu Orokorraren Batzordea
Antziniako Erregimenean Frantzian, hiru estamentuetako(kleroa,noblezia eta hirugarren estatuaren) ordezkatzen zituen batzarra zen. -
Pilota jokoaren zina
Hirugarren estamentuko diputatuak Pilotaren aretoan bildu ziren, batzar-gela itxi zietelako.Frantziari konstituzio bat emateko zuten helburu eta zina egin zuten ez zirela disolbatuko konstituzioa egin arte. -
Bastillaren hartzea
Bastillako kartzelari erasotu zioten Parisen.Hemen monarkiaren kontra zegoen jendea zuten preso, eta iraultzaileak Bastillara jo zuten presoak askatzeko asmoz. -
Sistema feudala abolitzeko dekretua
Asanblea konstituziogilea erabaki zuen sistema feudala abolitzeko dekretua kaleratzea.Prestazio-pertsonalak, pribilegioak guztiak ezabatu egin ziren eta zergak ordaintzeko berdintasuna,berriz deklaratu. -
Giza eskubideen deklarazioa
Eskubide naturalak ageri ziren, hau da, askatasuna, zoriontasuna, berdintasun juridikoa etabar.Pentsaera, ekonomia eta erlijio-askatasuna onartu preskibaezintzat jotzen zen baita ere segurtasuna eta zapalketari aurre egiteko eskubidea ere. -
Kleroaren konstituzio zibila
Eliza ondasunak desjabetu, ordena monastikoa disolbatu, eta kleroaren konstituzio zibila eman zen non erlijiosoak estatuaren menpe egelditu ziren. -
Lurraldearen antolaketa berria
Hau ezarri zen Frantzian non, departamentuetan eta udaletan banatu egin zen. -
1791ko konstituzioa
Hau lehenengoa izan zen. Subiranotasun nazionala ezarri zen,Asanblra Nazionalaren bidez adierazia, botere banaketa ere ezarri egin zen.
Botere betearazlea monarkaren esku gelditu zen eta legegilean monarka eten-botoa ezartzeko ahalmena zuen.Sufragio zentsitarioa zegoen bakarrikan burgesak bozkatu ahal zuten -
1793ko konstituzioa
Errepublika demokratikora izatera pasa zen Frantzia.Konstituzioan herri subiranotasuna zegoen, botereen banaketa ere zegoen, lehengoa bezalakoa baina betearazlea hemen gobernuak zeukan, gizakiaren eta herritarren eskubideen adierazpena zegoen eta sufragio unibertsala zegoen gizonezkoa noski. -
III urteko konstituzioa
Errepublika kontserbadorera pasa zen frantzia. Subiranotasun nazionala zegoen baina oso murriztua zegoen.Botereen banaketa zegoen.Legegilea 500 kontseiluan zegoen, betearazlea kontseiluan eta judiziala epaileak zituzten.Sufragio zentsitario murriztua zegoen.