5f15f06fb5e9a.r d.516 211 0

FRANTZIAKO IRAULTZA (ARO GARAIKIDEA)

  • 1789 (ESTATU OROKORRAK)

    1789 (ESTATU OROKORRAK)
    1789an Estatu Orokorrak Versallesen bildu ziren eta bilera batean Asanblea Nazionala sortu zen.
    Asanblea Nazionala: 3. estatuko ordezkariak zeuden. Frantziako konstituzio bat eskatu zuten, orduan, Asanblea Konstituziogilea sortu zen.
    Protagonistak: Hirugarren estatua, Noblezia eta Kleroa.
  • Bastillari erasoa (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)

    Bastillari erasoa (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)
    1789an, Asanblea Konstituziogilea (1789-1791)
    Bastila erasotu zuten herritarrek, absolutismoaren ikurra zen Bastila.
    Protagonistak: Camille Desmoulins, Georges Danton, Jean Joseph Mounier, Sans-culottesak eta Marqués de Launay.
  • Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)

    Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)
    Asanblea Konstitutziogileak eskubide feudalak abolitu egin zituen, dekretu bidez eta egun batzuk pasata, Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zen. Hemen, hauek aitortzen eta bermatzen ziren: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea. Dekretu horiek biek absolutismoaren amaiera ekarri zituzten eta iraultza liberalaren garaipena.
    Protagonistak: Marquis de Lafayette, Thomas Jefferson, Emmanuel Joseph Sieyès eta Jean-Joseph Mounier.
  • Konstituzioa (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)

    Konstituzioa (ASANBLEA NAZIONALAK ETA KONSTITUZIOGILEA 1789-1791)
    1791an, Konstituzioa aldarrikatu zen, haren bidez: Subirotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren. Horrez gain, monarkia parlamentarioa ezarri; Botere-banaketa ezarri zen (botere legegilea, betearazlea eta judiziala); Errolda-sufragioa egon zen eta 25 urte baino gehiago zituztenak eta errenta jakin bat zeukaten gizonak bozkatzen zuten. Protagonistak: Marqués de Lafayette, Jean-Joseph Mounier, Emmanuel Joseph Sieyès, Girondinoak eta Erredakzio Batzordea.
  • Errepublikaren Aldarrikapena (ASANBLEA LEGEGILEA 1791-1792)

    Errepublikaren Aldarrikapena (ASANBLEA LEGEGILEA 1791-1792)
    Asanblea legegilea konstituzio bat sortzerakoan eratuko da eta auteskunde batzuk emango dira eta hor asanblea legegilea sortuko da. Frantziako iraultza ematearen beldur daude eta Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten (Austria eta Prusia). Batzuk ez zeuden aldaketekin ados orduan, erreforma erraldikalagoak nahi zuten: jankobinoak, Sans-culotten laguntzarekin. 1792an, monarka kargutik kendu zuten, eta Asanbleak hartu zuten haren lekua. Protagonistak: Jakobinoak, Sans-culotte, Pariseko herria.
  • Luis XVI.aren exekuzioa (GIRONDINOEN KONBENTZIOA 1792-1793)

    Luis XVI.aren exekuzioa (GIRONDINOEN KONBENTZIOA 1792-1793)
    Konbentzio Nazional honetan Luis XVI.a exekutatzea erabaki zen, eta horren beldur zirenez, Europako potentzia batzuk Lehen Koalizioak deitutako taldea eratu zuten eta Frantziari gerra deklaratu zioten. Protagonistak: Luis XVI. eta Lehen Koalizioak taldeko kideak.
  • Konstituzioa (MENDITARREN KONBENTZIOA 1793-1794)

    Konstituzioa (MENDITARREN KONBENTZIOA 1793-1794)
    Konstituzio demokratikoa onartu zen, baina, Robespierrek diktadura bat ezarri zuen, Izualdia deitzen zena.
    Protagonistak: Robespierre.
  • Robespierre boteretik kendu (MENDITARREN KONBENTZIOA 1793-1794)

    Robespierre boteretik kendu (MENDITARREN KONBENTZIOA 1793-1794)
    Robespierre boterean zegoenean, ekonomia arazoak egon ziren: prezio maximoak ezarri ziren, langileen soldatak mugatu ziren eta honek ekarri zuen Sans-Culottekin liskarrak. 1794 Robespierrek babaesa galdu zuen, eta azkenik exekutatu zuten. Protagonistak: Robespierre eta Sans-culottes
  • Konstituzio berria (DIREKTORIOA 1795-1799)

    Konstituzio berria (DIREKTORIOA 1795-1799)
    1795an konstituzio bat eratu zen:
    - Nazioaren subiranotasuna, herria askea izatea erabakitzeko.
    - Errolda-sufragioa, gizonezkoak bozkatu ahalzuten, 25 urte baino gehiago zutenean eta errenta fijoa zutenean, hau da pribilegiatuak bakarrik bozkatu ahal zuten.
    - Botere banaketa
    º Botere legegilea: bi ganberaren esku (Bostehunen
    Kontseilua) (Zaharren kontseilua).
    º Botere betearazlea: Birektorioaren esku.
    Protagonistak: Direktorioko kideak eta talde politikoak eta fakzioak.
  • Babeufen atxiloketa (DIREKTORIOA 1795-1799)

    Babeufen atxiloketa (DIREKTORIOA 1795-1799)
    Erregimen berriak hainbat konspiraziori egin behar izan zien aurre. Haietako bat izan zen Berdinen konspirazioa, Babeuf-ek eta haren jarraitzaileek egindakoa, gobernua kargutik kendu eta, baita ere, exekutatu egin zituzten. Berdintasunezko gizarte bat inposatzea helburu zuen.
    Protagonistak: François Babeuf eta haren jarraitzaileak, gobernuan zeudenak.
  • Erregezaleen aurkako errepresioa (DIREKTORIOA 1795-1799)

    Erregezaleen aurkako errepresioa (DIREKTORIOA 1795-1799)
    Erregezaleak ere matxinatu ziren, uste baitzuten bazela garaia Borboien dinastia berrezartzeko. Matxinada hura, Napoleon Bonapartek, Parisko soldauen buruak, ito zuen. Ekintza hori famatua egin zuen, eta haren eragin geroz eta handiagoaren beldur zirenez, Direktorioak Italian borrokatzera bidali zuen. Protagonistak: Erregezaleak eta Napoleon Bonaparte.
  • Napoleonen estatu-kolpea (DIREKTORIOA 1795-1799)

    Napoleonen estatu-kolpea (DIREKTORIOA 1795-1799)
    Napoleon (burgesioaren babesa zeukala), brumaireko estatu-golpea eman zuen, ondoren kontsulatu bat ezarri zuen (Napoleon, Ducos eta Sieyes parte hartzen zuten) ondoren Napoleon bonaparte imperio bat sortu zuen. Protagonistak: Napoleon, Ducos eta Sieyes.