-
Period: to
Ameriketako Independenzia Gerra
-
Handikien biltzarra
Nobleziak, kleroak eta erregeak osatzen zuten talde hau. Erregeak pribilegiatuei deitu zien zergak ordaindu beharko zituztelako asmotan; ogasunaren krisia desagertzeko. Hauek, ezezkoa eman zioten. -
Iraultzaren hasiera
-
Period: to
Asanblea nazionala
Frantziar guztien ordezkariak ziren. Lege berriak sortu zituzten, konstituzio berri bat sortu nahian. Hauek izan ziren hartutako neurriak:
-Eskubide feudalak abolitu zituzten.
-Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen. -
Estatu Orokorrak
Nobleziak, kleroak. herri xeheak eta erregeak osatzen zuten talde hau. Zerga berriak bertan bakarrik ahal ziren baimendu. Estamentu baikoitzak, Estatu Orokorrean bildu aurretik idatzitako kexa-koadernoan, herri xeheak hau eskatzen zuen,: boto sistema aldatzea (pertsona bakoitzak boto bat) eta ordezkari kopurua bikoiztea. Boto sistemaren eskaera ez zutenez aldatu, Estatu Orokorretik atera eta beste talde bat sortu zuten. -
Pilota Jokuaren zina (Jeu de Paume)
1789ko Ekainean Estatu Orokorretik alde egindako ordezkariek Asanblea Nazionala eratu zuten. Horren ondoren, Jeu de Paume aretoan zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak konstituzio bat izan arte. Hori dela eta, Asanblea konstituzioegilea izendatu zuten haien burua. -
Bastillaren hartzea
Herritarrek Bastillari eraso egin zioten, Erdi Aroko gotorleku hura absolutismoaren ikurra zelako. -
Eskubide feudalen abolizioa
Asanblea konstituzioegileak, dekretuen bidez, eskubide feudalak abolitu zituen. Horren bidez, nekazariak libre gelditu ziren. -
Gizakia eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena
Asanblea konstituzioegileak, Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Adierazpen horretan hauek bermatzen ziren:
- Norbanakoen askatasuna.
- Legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea. -
Konstituzioa
Hauek dira konstituzioaren ezaugarriak:
- Subiranotasun nazionala.
- Funtsezko eskubideak aitortu.
- Monarkia parlamentarioa ezarri.
- Botere banaketa (Botore legegilea, asanbleak. Botere betearazlea, monarkiak. Botere judiziala, auzitegi independenteak).
- Errolda sufragioa (bozkatzeko eskubidea, 25 urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonek bakarrik zeukaten). -
Erregearen heriotza (Luis XVI)
-
Period: to
Konbentzioa
- etapa erradikala izan zen. Gertakizun nagusiak hauek izan ziren:
- Erregearen exekuzioa.
- Errepublikaren aldarrikapena.
- Iraultzaren zatiketa. Konbentzioko talde inadartsuenak girondinoak (errepublikano moderatuak) eta jakobinoak (erradikalagoak) ziren.
-
Austriak gerra deklaratzen dio Frantziari
Frantziako Iraultzaren ondorioz, Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren Frantziako Iraultzaren ideiengatik mehatxatuta sentitzen zirelako. Hori dela eta, 1792ko Apirilean, Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten. -
Erregearen exekuzioa
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu egin zuten Luis XVI.a. 1793ko Urtarrilaren 21ean, gillotinaz exekutatu egin zuten. -
Lehen koalizioa Frantziaren kontra
Konbentzioak, traizioa leporatu zion Luis XVIari eta 1793ko Urtarrilaren 21ean, exekutatu egin zuten. Neurri horri erantzuteko, Europako gainerako potentziak Frantziari gerra deklaratu eta Lehen koalizioa eratu zuten. -
Errepublikaren aldarrikapena
Erregea hil ondoren aldarrikatu zuten errepublika. -
Konstituzio demokratikoa
1793an, Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten. Konstituzio honek, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio inubertsala aitortzen zituen. Horren ondorioz, Robespierrek botere guztiak bere gain hartu eta diktadura bat ezarri zuen. -
Izualdia
Kanpoko mehatxu militarrari eta barneko iraultzakontrako mugimenduei aurre egiteko premia aitzakitzat hartuta ezarri zuten Izualdia. Horren ondorioz, edonor auzipetu zitekeen eta gillotinaz zigortzera behartu, inongo probarik gabe. -
Robespierren exekuzioa
Robespier babesa galtzen joan zenez, 1794an, iraultzaile moderatuek atxilotu egin zuten. Haren jarraitzaileak, gillotinaz hil egin zuten. -
1795eko konstituzioa
Konstituzio honetan, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa (botere legegilea, bi ganberaren esku eta botere betearazlea, direktioaren esku) aintzatesten ziren. -
Period: to
Direktorioa
- etapa moderatua. Ezaugarri nagusia hau zen: gobernua (botere betearazlea) 5 pertsonen esku utzi zuten.
-
Brumaireko Estatu-kolpea
Burgesiaren babesarekin, Napoleonek eman zuen kolpea izan zen. Hori dela eta, Kontsulatua ezarri zuen. Hiru ziren boterea zuten kuntsulak: Napoleon, Ducus eta Sileyes. -
Napoleonen imperoa
-
Vienako biltzarra