Eugene delacroix la liberte guidant le people 1830 2epjmc2 e1620056511848

Frantziar Iraultza

  • Handikien Asanblada (Pertsona garrantzitsuen Asanblada)

    Handikien Asanblada (Pertsona garrantzitsuen Asanblada)
    Uzta txarren ondorioz prezioak asko egin ziren, horrek ekonomia-krisi larri bat eragin zuen. Luis XVI.aren ogasun- ministroak ezin izan zuen ekonomia-krisia konpondu, orduan erregeak pribilegiatuak konbentzitzen saiatu zen, beraiek zergak ordaintzeko. Erregeak Handikien Asanblada antolatu zuen pribilegiatuak konbentzitzeko.Pribilegiatuek uko egin zioten zergak ordaintzeari, eta erregeari exijitu zioten Estatu Orokorrak biltzea zerga berri bat proposatu nahi bazuen.
  • Period: to

    Frantziar Iraultzaren 1.fasea (Iraultzaren Jatorria)

    Hasteko,gizartea atsekabetuta zegoen,alde batetik, aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuelako, eta bestetik, nekazariek zergen ondorioz ia ezin bizi ahal zutelako.
    Gero, krisialdi ekonomikoa zegoen;alde batetik, prezioak uzta txarrengatik igo egin zirelako, eta bestetik, erregea eta erregina luxuz beteta bizi zirelako.
    Azkenik, ilustrazioaren ideiak zeuden; erregeak babesa galdu zuen, erreformak aurrera egin ez zutelako.
  • Estatu Orokorrak

    Estatu Orokorrak
    1789ko udaberrian bildu ziren Versaillesen. Estamentu bakoitzak kexa-koadernoa idatzi zuen bere arazoak eta proposamenak adierazteko. Nobleziak eta Kleroak botoa estamentuka eman nahi zuten, eta hirugarren estatuak, berriz, banako botoa nahiago zuen. Nobleziak eta Kleroak ez zuten banako botoa onartu. Hirugarren Estatuari 2 noble eta 149 klerigoak gehitu zitzaizkien. Orduan, Luis XVIak Hirugarren estatuko ordezkariak gelatik bota zituen, eta haiek Asanblada Nazionala eratu zuten.
  • Period: to

    Frantziar Iraultzaren 2.fasea (Asanblada Nazionala)

  • Asanblada Nazionala

    Burgesiaren ordezkariek pilota jokorako aretoan elkartu ziren, eta zin egin zuten ez zutela batzarra desegingo Frantziako Herriari konstituzio bat eman arte. Horrela Asanblada Nazional Konstitugilea eratu zen.
  • Bastilla Hartzea

    Bastilla Hartzea
    Erregeak Jacques Necker finantza ministroa ordezkatu zuen. Hirugarren Estatuak Necker bere defendatzaile handitzat hartzen zuen, beraz, Necker ministroa kargutik kentzeak kontraeraso monarkiko baten hasiera bezala ikusi zen Parisen. Asanbladako diputatuen protestek oihartzuna izan zuten Parisko kaleetan. Jendea preso politikoak zeuden espetxearen aurka bildu ziren, Luis XVI.aren kartzela absolutismoaren sinboloa baitzen.
  • Gizakiaren eta Herriatarren Eskubideen Adierazpena

    Gizakiaren eta Herriatarren Eskubideen Adierazpena
    Adierazpenak,bere hamazazpi artikuluetan, gizon guztiek garai guztietarako zituzten oinarrizko eskubideak jasotzen saiatu zen: legearen aurreko berdintasun formala, herri-subiranotasuna, jabetza pribatua...eta abar.
  • Kleroaren Konstituzio Zibila

    Kleroaren Konstituzio Zibila
    Kleroa konstituzioaren menpe zegoen. Konstituzio honen arabera, kleroaren ondasunak nazioarentzat eskuragarri zeuden.Obispoen eta parrokoen izendapena sailetako funtzionarioak izendatzen zituzten hautesle berberek egingo zuten, Aita Santuaren berrespenik behar izan gabe; eta edozein erlijiotako pertsonek bete zitzaketen karguak, eliza katolikoko postu baterako izan arren.
  • Luis XVI.aren eta bere familiaren ihes egiteko saiakera

    Luis XVI.aren eta bere familiaren ihes egiteko saiakera
    Luis XVI.a eta bere familia ezkutuan irten ziren Parisetik, nortasun faltsuekin, Austriako mugara joaten ziren karroza batean. Helmugara iritsi zirenean, ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Goizeko zortzietan aurkitu zituzten. Hasieran, batzuk saiatu ziren sinetsarazten kontrairaultzaileek bahitu zutela erregea, baina eguerdian jakin zen Luisek dokumentu bat utzi zuela ihesaren arrazoiak azaltzeko. Agintariek erantzun zuten erresuma utzi nahi zuen edonor atxilotzeko aginduz.
  • 1791ko Konstituzioa (Moderatua)

    Frantziako historiako lehen konstituzio idatzia izan zen. Frantziako Estatuaren erreforma zekarren, eta Frantzia monarkia konstituzional batean bihurtu zuen. Subiranotasun nazionala, sufragio zentsitarioa eta botere banaketa.Jabetza pribatuaren babesa bermatzen zuen. Heziketa publikoko zerbitzu bat sortu zuen herritarrei oinarrizko hezkuntza librea eta doakoa emateko. Herritarren berdintasuna zergen aurrean; horiek proportzionalak ziren jabetzekiko eta diru-sarrerekiko.
  • Emakumeen eta Herritarren Eskubideen Adierazpena

    Emakumeen eta Herritarren Eskubideen Adierazpena
    Olympe de Gougesek idatzi zuen. "Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena"-ren kopia bat izan zen. Aldea zen berak idatzitakoan, eskubideak gizon zein emakumeei zuzenduta zeudela.
  • Period: to

    Frantziar Iraultzaren 3.fasea (konbentsioa)

    1792ko irailaren 19an Konbentzio Nazionala eratu zen.
  • Period: to

    Girondinoen konbentsioa

  • Tulleria Jauregiaren aurkako erasoa

    Tulleria Jauregiaren aurkako erasoa
    Eraso honek Luis XVI.aren monarkiari amaiera eman zion. Erasotzaileak sekzio Paristarrak eta Sans- culotteak izan ziren, tropa federatuekin batera. Erregeak Asanblada Legegilearen babesa bilatu zuen baina bere funtzio konstituzionaletatik kendua eta bere familiarekin batera atxilotua izan zen.
  • Lehen Errepublika

    Lehen Errepublika
    Erregeak atxilotua izan zenean sufragio unibertsalez hauteskundeak egitea erabaki zen, Estatuko botere guztiak bere gain hartuko zituen eta Konstituzio berri bat idatziko zuen Konbentzio Nazionala osatzeko.Konbentzioa irailaren 21ean bildu zenean, Frantziako Errepublika aldarrikatu zuen.
  • Luis XVI.aren exekuzioa

    Luis XVI.aren exekuzioa
    Luis XVI.ari epaiketa egin eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1793ko urtarrilean gillotinatu zuten.
  • Period: to

    Jakobinoen Konbentsioa

    Sans-culotteak estatu kolpea eman zuten iraultza txarto ateratzearen beldur. Horrela Jakobinoek boterea lortu zuten.
  • Period: to

    Izua

    Robespierrek, zuzendutako herri-masek lagunduta, estatu kolpea eman eta Girondin taldea desegin zuen, harrapatzen zituen buruzagi nagusiak atxilotuz. Robespierre botere guztia kontrolatzen zuen. Errepublika barneko mehatxu larrietatik zein kanpokoetatik ezonbestekotzat jotzen ziren salbuespen neurriak ezarri ziren. Kontrairaultzaile bat zela susmatzen zuten edonor exekutatzen zuten.
  • Konstituzio demokratikoa

    Herri-subiranotasuna, gizonezko sufragio unibertsala, iraultza eskubidea eta botere banaketa zekarren.
  • Robespierren bukaera

    Robespierren bukaera
    Robespierrek babesa galdu eta iraultzaile moderatuek atxilotu eta gillotinatu zuten.
  • 1795ko Konstituzioa (Moderatua)

    Subiranotasun nazionala, errolda-sufragioa, eta botere-banaketa. Botere legegilea bi ganbera desberdinetan (Bostehun kontseilua eta Zaharren kontseilua) eta botere betearazlea: Direktorioa (5kide).
  • Period: to

    Frantziar Iraultzaren 4.fasea (Direktorioa)

    Gobernu moderatu bat eratu zen beste diktadura bat ekiditzeko.
  • Napoleonen Estatu Kolpea

    Napoleonen Estatu Kolpea
    Napoleon Bonapartek Jeneralak estatu kolpea eman zuen eta kontsulatua ezarri zuen.