Revolucion francesa resumen 1842 600

FRANTZIAKO IRAULTZAREN ETAPAK

  • Period: to

    ESTATU OROKORRAK

    Erregeak premiazko gai politikoak eztabaidatzeko dei zezakeen ezohiko batzar bat ziren.
    XIV. mendean sortua, nobleziaren, kleroaren eta herri xehearen ordezkariak biltzen zituzten, eta monarkiarako kontseilu gisa funtzionatzen zuten.
    Versaillesen bildu ziren 1789ko maiatzaren 5ean, finantza-arazoa konpontzeko asmoz.
    Plataforma gisa erabili ziren Estatu Lauak erreforma politiko erradikalak eska zitzan. "Kexen koadernoak" deiturikoen bidez eskaerak zuzenduz.
  • Period: to

    FRANTZIAKO IRAULTZA

    Garai hartako Frantziako Erresuman 1798an gertatu zen.
    Mugimendu politiko eta sozial bat izan zen.
    Luis XVI.aren monarkia absolutistaren oinarriak astindu zituena eta bere ordez gobernu errepublikano eta liberal bat ezartzera eraman zuena. Sektore burges, noble eta herrikoiak protagonistak izan ziren.
    Askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna ziren bere hiru ideia nagusiak.
    Robespierre, abokatua lanbidez, gizon garrantzitsuena izan zen Frantziako Iraultzaren urteetan.
  • Period: to

    ASANBLEA NAZIONALA ETA KONSTITUZIOGILEA

    Frantziako egoera ekonomiko zaila zela eta, finantza-krisia, elikagairik eza eta Hirugarren Estatuak nagusiki sostengatutako zerga-sistema zela medio, Luis XVI.a erreforma fiskala egiten saiatu zen.
    Noblezia pribilegioekin amaituko zen erreforma fiskal baten aurka zegoenez, erregeak 1789ko Estatu Orokorrak deitzen ditu, hiru Estatuetako kideak biltzen zituen ezohiko Batzar bat (kleroa, noblezia eta burgesia).
  • BASTILLARI ERASOA

    BASTILLARI ERASOA
    Parisko herriak kaleetan babestu zituen bere ordezkariak.
    Errege-tropek geldiaraziko zituzten beldurrez, Erdi Aroko Bastillako gotorlekua eraso zuten. Preso politikoak han zeuden giltzapean. Estatuko espetxea eta errege-boterearen ikurra zen.
    Ogiaren prezioaren igoerak, atzerriko soldaduen kontzentrazioak Paris inguruan eta erregearen neurri kontrairaultzaileek Bastilla hartzea eragin zuten.
    Garrantzitsua izan zen, askatasun, segurtasun eta jabetza eskubideetarako zuen legatuagatik.
  • GIZAKIAREN ETA HERRITARREN ESKUBIDEEN ADIERAZPENA

    GIZAKIAREN ETA HERRITARREN ESKUBIDEEN ADIERAZPENA
    Frantziako Batzar Nazional Konstituziogileak Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen, eta Frantziako Iraultzaren funtsezko ondarea bihurtu zen.
    Arrazoizkotzat jo zuen diputatuen matxinada monarkia absolutuaren aurka, "zapalkuntzaren aurkako erresistentzia" gizakiaren ezinbesteko eskubidetzat jotzean.
    Deklarazioak irismen orokorra du, eta etorkizunera bideratuta dago.
    "Gizakiak jaio egiten dira, eta aske eta eskubideetan berdinak izaten jarraitzen dute" baieztatu zuten.
  • Period: to

    ASANBLEA LEGEGILEA

    1.000 urte inguruko monarkiaren erregimena deuseztatu zuen, Errepublika aldarrikatu zuen herrialdean.
    Botere legegilea Biltzar Legegileak betetzen zuen, ganbera bakar batek 745 diputatu, politiko eta berriez osatua, konstituziogileen esperientziarik gabe.
    Izan ere, Robespierrek proposatuta, aurreko batzarrak kideak berriz hautatzeko debekua onartu zuen.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    Frantziako lehen konstituzio idatzia izan zen. Asanblea Nazional Konstituziogileak zabaldu zuen eta Luis XVI.ak onartu zuen.
    Subiranotasun nazionala eta herritarren eskubideak aitortu zituen.
    Monarkia parlamentarioa ezarri zen. Botereen banaketa ezartzen zuen:
    1. Botere legegilea Asanblearen bidez jarri zen. Boto bidez hautatua izan zen. Hau da, aberatsenek baino ezin zuten bozkatu eta aukeratu.
    2. Botere judiziala independentea zen.
  • Period: to

    GIRONDINOEN KONBENTZIOA

    1792ko irailean Errepublika aldarrikatu zuen, eta urtarrilean Luis XVI.aren exekuzioa agindu zuen. Bere arazo nagusia Iraultza geldiarazi nahi zuten potentzia europarren aurkako gerra izan zen.
    Girondinoak goi burgesiaren ordezkariak ziren, errepublikano moderatuak. Iraultza legearen bidez egin zuten. Bere liderra Jacques Pierre Brissot izan zen. Iraultza nazioartean zabaltzeko plan militar bat proposatu zuen, eta, beraz, girondinoak gerra alderdia izan ziren 1792-1793an.
  • ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA

    ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA
    Paristarrek Tuilerietako jauregiari eraso egin zioten. Iraultzaren kausak askatasun indibidualik ezarekin, pobrezia izugarriarekin eta desberdintasun sozial eta ekonomikoarekin hasten dira.
    Luis XVI.a errege kargutik kendu zuten, Frantziako monarkiari amaiera emanez. Errepublikak hamabi urte iraun zuen, 1804an Napoleon Bonapartek Lehen Frantziar Inperioa ezarri zuen arte.
    Beste ondorio batzuk: Burgesia boterera igo zen Europan eta Eliza eta Estatuaren arteko banaketa iragarri zuen.
  • Period: to

    MENDITARREN KONBENTZIOA

    Girondinoen eta menditarren arteko gatazkaren ondorioz atzeratu zen Konstituzio berria idazteko zeregina bete zuen. Konstituzio berria 1791koa baino askoz demokratikoagoa zen. Gizonezkoen sufragio unibertsala eta erreferenduma ezartzen zituen.
    Diputatu girondinoak Konbentziotik kanporatuak izan ziren eta fabrika menditarrak miliziaren zerbitzura jarri ziren eta Salbazio Publikorako Batzordea eratu zen.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    Frantziako lehen konstituzio errepublikanoa izan zen.
    Frantses guztiei bermatzen zien berdintasuna, askatasuna, segurtasuna, jabetza, zor publikoa, laguntza publikoak, guztion gozamena...
    Baina denbora pasa eta gero, Robespierrek botere guztia hartu zuen diktadura sortzen, baita Izualdia deritzon erregimena ere.
  • LUIS XVI.AREN EXEKUZIOA

    LUIS XVI.AREN EXEKUZIOA
    Luis XVI.a matxinadan aitxolatu zuten.
    Konbentzioko gobernu iraultzaileak heriotza zigorra ezarri zion gillotinan.
    Askatasun publikoaren aurkako konspirazioagatik eta segurtasun nazionalaren aurkako atentatuagatik errudun jo zuten.
    Exekutatu ondoren, monarkia absolutista Frantzian amaitu zen.
  • Period: to

    DIREKTORIOA

    Robespierre exekutatu ondoren, erregimen politiko berri bat ezarri zen, Konbentzioa. Erakunde politiko berri batek ordezkatu zuen. Botere legegilea Bostehunen Kontseiluan eta Zaharren Kontseiluan datza. Botere exekutiboa 5 zuzendarik osatutako direktorioari dagokio. Robespierrek, hil aurretik, sufragio censitarioa ezarri zuen, klase burges eta moderatuari mesede egin ziona.
    Izuaren garaian, Jakobinoak eta antzinako Sans Culotteak era askotara jazarri eta hil zituzten talde monarkiko mendekatiek.
  • ROBESPIERRE BOTERETIK KENTZEA

    ROBESPIERRE BOTERETIK KENTZEA
    Konbentzioko kide batzuk Robespierren aurka konspiratu zuten eta uztailaren 27an atxilotu zuten, Saint-Just, Couthon eta zenbait jarraitzailerekin batera.
    Robespierre eta bere aliatuak atxilotu zituzten eta hurrengo jardunaldian, Robespierre eta 28 kideren gillotinamenduak "Terrorearen" amaiera eta Termidor Erreakzioaren hasiera markatu zituen.
  • KONSTITUZIO BERRIA

    KONSTITUZIO BERRIA
    Beste diktadura bat ez edukitzeko, gobernu moderatu bat sortu zen. 1795eko Konstituzio bat sortu zuten.
    Konstituzio hartan, nazioaren subiraotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.

    Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen:
    Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku zuen. Botere beterazlea, berriz, bots kideko Direktorio bati eman zitzaion.
  • BABEUF ATXILOTZEA

    BABEUF ATXILOTZEA
    Bere ideologia komunismoaren aurrekaritzat edo ernamuintzat hartzen da.
    Babeuf direktoriaren gobernua kentzen saiatu zen eta pertson guztiak berdintasunak izateko Berdinen Konspirazioa sortu zen.1796an Frantziako Iraultzan izandako mugimendu iraultzaile porrokatua izan zen.
    Direktorioa kentzea eta 1793ko Konstituzioa indarrean jartzea zuen helburu.
    Planak ez zuen arrakastarik izan, eta orduan gauzatu zuten.
  • ERREGEZALEEN AURKAKO ERREPRESIOA

    ERREGEZALEEN AURKAKO ERREPRESIOA
    Erregezaleak Borboien dinastia berresartzen saiatu zen ziren. Matxinada hura, Napoleaon Bonapartek, Parisko soldaduen burua, ito zuen. Ekintza hark ospetsu egin zuen.
  • NAPOLEONEN ESTATU-KOLPEA

    NAPOLEONEN ESTATU-KOLPEA
    Monarkiaren aldeko balizko barne-matxinadek mehatxaturiko Direktorio desprestigiatu batek gobernaturiko Frantziaren aurrean, Napoleon Bonparrek estatu-kolpea eman eta kontsulatu bihurtu zen.
    Hiru ziren boterea zuten kontsula: Napoleon, Ducos eta Siéyes. Direktorioa, luzaroan jazarria izan ondoren, 1799ko azaroaren 9an desagertu zen, lanbroaren 18ko estatu-kolpearekin, Napoleon Bonaparte protagonista zuela.