Frankoren diktadura

  • Diktaduraren ezarpena

    Diktaduraren ezarpena
    1940ko hamarkadan diktadura militarra finkatu egin zen, aurkarien errepresio politiko eta ekonomikoa eta autarkian oinarrituriko politika ekonomikoa mantenduta. Autarkia hori Bigarren Mundu Gerrak eragin zuen, diktadura frankistak parte-hartze onuragarria izan baitzuen Alemania naziari Dibisio Urdina bidaltzearen ondorioz; Alemaniako armadari Sobietar Batasunaren aurka borrokatzen lagundu zion boluntarioen militar taldea izan zen Dibisio Urdina.
  • Period: to

    Frankoren diktadura

  • Franco eta Hitlerren arteko elkarrizketa Hendaian

    Franco eta Hitlerren arteko elkarrizketa Hendaian
    Hendaiako elkarrizketa, Hendaiako bilera edota Hendaiako topaketa 1940ko urriaren 23an Euskal Herriko Hendaia udalerriko tren geltokian egin zen. Bertan, Francisco Franco diktadorea eta Adolf Hitler führerra elkarrizketatu ziren, Ramón Serrano Súñer eta Joachim von Ribbentrop Espainia Frankistako zein Hirugarren Reicheko kanpo-gaietako ministroak aldean zituztela.
  • Frankismoaren behin-betiko sendotzea

    Frankismoaren behin-betiko sendotzea
    Francok nazioarteko presioari eman zion erantzuna bere erregimenaren defentsa numantinoa izan zen: «Inork ezin digu garaipena kendu». Orduan zabaldu zuen Francok bere konspirazio-teoria masoniko eta komunista eroa mundu mailan Espainiaren aurka. Estrategiak funtzionatu zuen eta 1946ko abenduaren 9an milioi erdi pertsona baino gehiagok Franco txalotu zuten Madrilgo Oriente plazan.
  • ETAren sortzea

    Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde armatu klandestinoa izan zen, 1958ko abenduan sortua, eta 2018ko maiatzaren 3an desegina.Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren barruan, talderik esanguratsuenetarikoa izan zen, baita euskal gatazkak izan zuen partaiderik garrantzitsuena ere.
  • Franko eta Eisenhowerren arteko besarkada

    Franko eta Eisenhowerren arteko besarkada
    1950eko hamarkadan, Gerra Hotzaren garaian, Espainia Ameriketako Estatu Batuentzako eta Europako aliatuentzako Sobietar Batasunaren aurkako aliatu estrategia bilakatu zen. NBEk bertan behera utzi zuen Espainiaren gaitzespena 1950eko urrian, eta 1953an Francok alde biko hitzarmena sinatu zuen AEBrekin.[1] Eisenhower AEBko presidentearen bisita jotzen da jarrera horren erakusgarritzat (1959)
  • Lehenbiziko Aberri Eguna

    Lehenbiziko Aberri Eguna
  • Juan Carlos erregea izendatu zuten Frankoren ondorengo bezala

    Juan Carlos erregea izendatu zuten Frankoren ondorengo bezala
    1947ko Estatuko Buruzagitzaren Legeari jarraituz, Francok Erregearen tituluaren ondorengo izendatu zuen Juan Carlos; 1969ko uztailaren 22an, Espainiako gorteek berretsi zuten eta printze gazteak hauen aurrean zin egin behar izan zien erreinuko funtsezko legeei eta Movimiento Nacional delakoaren printzipioei, hots, ideal frankistei. Hala ere, lege horietan oinarrituko zen gerora erregimenaren aldaketa bultzatzeko eta demokraziaren etorrera errazteko.
  • Period: to

    Ikastolen gorakada klandestinoa

    1960ko hamarkadan ikastolen boom-a gertatu zen eta Euskal Herri osora zabaldu ziren: Bilbo (1957), Iruñea (1963), Gasteiz (1963)[1] eta Baionara (1969).
  • Period: to

    Burgosko auzia

    Burgosko prozesua edo Burgosko auzia 1970eko abenduaren 3an Burgosen auzitegi militar batek ETAko hamasei kideri egindako epaiketa guztiz sumarioa izan zen. Hiru pertsona hil izana leporatzen zieten, eta epaiketaren bukaeran, akusatuetako seiri heriotza zigorra ezarri; hala ere, heriotza zigor horiek ez ziren bete, horien ordez, Francoren Ministro Kontseiluak kartzela zigorrez ordezkatu baitzituzten.
  • Period: to

    Greba orokorrak eta mobilizazio orokorrak ugaltzen doaz

    1973ko abenduaren 20ko goizean, ETAk Madrilgo erdiko kale batean asfalto azpian jarritako bonba bat zartarazi zuen Carrero Blanco almirantearen auto ofiziala pasatzen ari zela, eta hil egin zuen. Horrela ireki zen frankismo osoaren krisi politikorik larriena, Francok hil ondoren bere erregimenaren biziraupena bermatzeko izendatu zuen pertsona hil baitzen.
    Frankismoaren anakronismoa eta bakardadea argi geratu zen 1974ko uztailean Franco jenerala ospitaleratu zutenean.