XIX.mendeko azken hereneko korronte politiko berrien gorpuztea eta euskal nazionalismoaren sorrera

  • Langileriaren gorpuztea

    Espainiatik lanera etorri ziren langileek, langile mugimendua indartu eta gorpuztu zuten. Modu horretan, artisau eta gremioen aroko aldarrikapenak gaindituz, Europan zehar proletalgoak erabiltzen zituen borroka formak bereganatu zituzten: greba masiboak, mitinak, manifestazioak...
  • Agrupación Socialista de Bilbao-ren sorrera

    Agrupación Socialista de Bilbao-ren sorrera
    Facundo Perezaguak Euskadiko lehen elkarte sozialista sortu zuen. Perezaguaren lidergoa erradikalismoan oinarritutako jarrera politikoa izan zen. Nahiz eta 20 militanterekin hasi, antolakuntza eta lidergoaren jarreraren ondorioz, Ortuallan ere elkarte sozialista bat sortzea lortu zuten, eta pixkanaka korronte politiko berri hau zabaltzen joan zen Ezkerraldean.
  • Bizkaiako Federazio Sozialistaren sorrera

    Bizkaiko Federazio Sozialista sortu zen, Bilboko talde sozialistak, Somorrostroko meatze-arroa eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko fabrika-eremua bilduz, ordura arte zeuden bakarrak. Horrela, talde bakoitzak bere kasa ekin beharrean era koordinatuan antolatzen hasi ziren.
  • Maiatzeko greba

    Perezaguaren lidergoa erradikalismoan oinarritutako jarrera politikoa izan zen. Jarrera horren adierazgarri nagusia 1890eko maiatzeko greba izan zen. Bertan, Ezkerraldeko 30.000 langile astebetez greban egon ziren eta beren aldarrikapenak lortu zituzten. Horren ondorioz, langileen mugimendua laster hedatu zen Gipuzkoako industrialdeetara: Eibar, Tolosa, Donostia, Irun, etab. http://www.bilbaopedia.info/gran-huelga-minera-1890
  • Gamazada

    Gamazada
    Langile mugimendu obreristen testuinguruan, Euskal Herriko foruen aldeko borroka eta mobilizazioak hasi ziren. Gamazada izendatu zituzten, horien jatorrian Espainiako ministroa Gabriel Gamazo izan zelako, aldaketak egin nahi zituelako garaiko kontzertu ekonomikoan. Hori dela eta, suertatu ziren hainbat masa mobilizazio Iruñean eta Nafarroa osoan, 1893tik aurrera. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gamazada/ar-60321/
  • Sabino Arana mapa politikoan

    Sabino Arana mapa politikoan
    Aranak lehenengo agerraldi publikoan bizkaitarren eskubideen defentsaren eta borroka politikoaren aldeko hautua egiten zuela adierazi zuen.
    Datorren urteetan diskurtsoa garatuz joan zen eta tokian tokiko foruzaletasuna gainditu eta Euskadi sustengatzen zuten eskubide historikoei eutsi behar zitzaiela ondorioztatu zuen, Euskadi osorako politika proposatuz.
  • Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera

    Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera
    1895ean Sabino Arana Goirik alderdia Bizkai Buru Batzar izenaz sortu zuen. Badirudi berebiziko eragina izan zuela Luis Arana anaiak Sabinoren ideia politikoetan, baina azken hori izan zen lehen euskal abertzaletasuna ideologiaz, programaz eta erakunde politikoz hornitu zuena. Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristaua eta errepublikarra zen.
  • EAJaren lehen kargu politikoak

    1899an bost zinegotzi lortu zituen Bilbon Euzko Alderdi Jeltzaleak. Euskal nazionalismoa hedatzen hasi zen. Estatuak finkatzen zuen jokaleku politikoan EAJko zinegotziek oreka topatu behar izaten zuten foruen berreskurapena zein independentziaren aldeko politikak egiteko.
  • Sabino Aranaren heriotza

    Iraila iritsi eta larriki gaixorik zegoela ikusirik, Sabin Aranak alderdiko zuzendaritzako ondorengoa Angel Zabala Kondaño izendatu zuen. Zabala erabateko konfiantzazko adiskidea zen, Sabinen jarraitzaile zintzoa, haren esku utzi zuen alderdiaren etorkizuna.
  • EAJren lehen biltzar nagusia

    1908an egin zen Elgoibarren Euzko Alderdi Jeltzaleko lehen biltzar nagusia. Alderdia Hego Euskal Herriko bazter gehienetan zabaldurik zegoen eta lurralde historiko bakoitzak bere egiturak eta bere bitartekoak zituen. Bi joera horien arteko lehian (Arana eta Zabala Aberri izeneko astekariaren inguruan; Sota, Chalbaud, Horn eta abarrak Euskalduna aldizkariaren inguruan) Bizkaiko industrian eragin handia zuen talde burgesa nagusitu zen Elgoibarko biltzarrean.