EUSKAL NAZIONALISMOA

  • Gamazadak

    Gamazadak
    Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroak Nafarroko konbenio fiskala (kontzertu ekonomikoa Euskadin) kendu nahi zuen. Gamazada, konbenioaren eta foruen defentsan gertatu zen altxamendua izan zen. Euskadin ere Nafarroaren aldeko mugimenduak egon ziren, foruzaletasuna babesteko. Martinez Campos jenerala bazenekien (Maria Kristina erreginaordeari esan zion) Nafarroa erasoz gero, euskal herritar guztiek haren alde egingo luketela, eta haiekin batera Espainiako karlista guztiek.
  • Bizkaitarra

    Bizkaitarra
    Arana "Bizkaitarra" egunkaria argitaratzen hasi zen, bertan antiliberala eta antiespainiarra izendatu zuen bere burua. Ideia oso erradikalengatik urte erdi eman zuen kartzelan, eta egunkaria bertan behera utzi zuen gobernadore zibilak. Oinarriak:
    -Euskal nazioaren ikuskera historikoa: nazioak betidanik existitzen dira
    -Katolizismoa: azken helburua Jainkoa
    -Euskal nazioa: espainiar nazioaren antagonikoa
    -Euskal arrazaren okerreagotzearekin amaitzeko, Espainarekiko independentziaren beharra
  • Larrazabalgo hitzaldia

    Larrazabalgo hitzaldia
    Larrazabalgo hitzaldian aurkeztu zituen Aranak bere ideologiaren oinarriak
  • Euskaldun Batzokijaren sorrera

    Lehen elkarte nazionalista sortu zen: "Euskeldun Batzokija".
    Zentro nazionalista eta katoliko integrista oso itxia zen, bazkide gutxi baitzituen, sartzeko baldintza zorrotzengatik.
    Gobernuak itxi zuen, baina lehen partidu nazionalista sortzerakoan garrantzi handikoa izan zen.
  • EAJ-PNV ren sorrera

    EAJ-PNV ren sorrera
    Hasieran mugimendu kulturala zen, baina gero mugimendu politikoa bilakatu zen, identitate nortasunarekin lotutakoa.
    Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea, EAJ (PNV), partidu politiko nazionalista sortu zuen
  • Bizkai buru batzarra

    Bizkai Buru Batzarra edo BBB Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian duen herrialde-erakundea da.
    EAJren probintziako Komite Exekutibo zaharrena da.
  • Sabino Arana Probintziako diputatu izendatu zuten Euskal Herrikoak taldearen laguntzaz

    Sabino Arana Probintziako diputatu izendatu zuten Euskal Herrikoak taldearen laguntzaz
    1898an Arana probintziako diputatu izendatu zuten Euskal Herrikoak (Ramon de la Sota) taldearen laguntzaz. Une honetatik aurrera agerian izango dira independentzia eta autonomia.
  • Independentismoa alde batera utzi zuen.

    1902-1903. Buruzagi nazionalista autonomiaren aldeko alderdi erradikal bat bultzatzeko prest agertu zen. Independentismoa alde batera utzi zuen.
  • Sabino Arana hil

    Sabino Arana hil
    Arana espetxeratu zuten (1902) Theodore Roosevelt AEBetako presidenteari telegrama bat bidaltzeagatik, Kubari independentzia emateagatik zorionduz. Aranak, Angel de Zabala; independentismo joera zuena, aukeratu zuen haren ondorengo. 38 urte zituela hil zen, gaixotasun baten ondorioz
  • EAJren lehen asanblada nazionalak

  • EAJ ren banaketa

    Sabino hil ondoren alderdian tentsioak egon ziren eta barne banaketa eman zen: -Ortodoxia Aranatarraren jarraitzaileak: Independentziaren aldekoak. Luis Arana buru zela.
    -Euskal Herrikoak: Posibilistak. Ramon de la sota buru zela.