Euskal nazionalismoa

  • Period: to

    Lehen karlistadaren garaia

    Bizimodu tradizionalaren (Karlistak) eta bizimodu berriaren (Liberalak) artean desoreka zegoen. Gatazkak:
    • Elizaren desamortizazioa (Gobernuak gerra finantziatzeko eta zorrak txikitzeko)
    • Herri lurrak saldu
    • Foruen aurkako erasoak
    • Maiorazkoa ezereztu (Liberalek nahi zuten lurrak liberalizatzea)
    1839ko urriaren 25eko legea → Foruen aboliziorako lehen pausoa (Berdintasun juridikoa planteatzen da; hau da, foruak bai, baina konstituzioa gainetik)
  • Period: to

    Esparteroren erregeordetza

    Foruen aboliziorako bigarren pausoa
    Euskal probintziak banandurik zeuden; hau da, ez zen Euskadi existitzen. Baina, bina gobernu estatutu propio zituen.
    Foru pasea zuten (ez adostua). Esparterok kendu nahi zuen, baina ez ziren kendu (bai hauen garrantzia edo esentzia gutxitu). Erreakzioa Euskadin foru pasea kentzeagatik, matxinadak izan ziren. 1841eko urriaren 29an beste gauzen artean, desegin zen Foru pasea (bereizketa konstituzioa eta Euskal foruen artean)
  • Foruen abolizioa

    Foruen abolizioa
    Canovas del Castillok Euskal foruak kendu zituen. Kontzertu ekonomikoa indarrean mantendu zen bakarra izan zen. Abolizioak, biderik gabe utzi zituen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foruak.
  • Kontzertu ekonomikoa

    Ekonomia Itunak, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga- eta finantza-harreman bereziak arautzen ditu.
    Foruak indargabetu zituen legea aldarrikatu ondoren, hasitako negoziazio-prozesuaren emaitza izan zen.
  • Industrializazioa

    Industrializazioa
    Industrializazioa 1830n hasi zen Espainian. Baina, 1880tik aurrera siderurgiaren sektorea Bizkaian kontzentratu zen, Euskal Herrian. Ondorioak:
    - Biztanleriaren hazkundea (Immigrazioa)
    - Hazkundearen ondorioz sortutako arazoak (herri askoren abandonua, landatzeko azalera handitzea, etxebizitza, osasuna, azpiegiturak, kulturagabezia...).
    - Bi klase sozialen banaketa sendotzea (langileak eta burgesak)
    - Langile mugimenduaren eta Nazionalismoaren agerpena
  • Gamazada

    Gamazada
    Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroak Nafarroko konbenio fiskala (kontzertu ekonomikoa Euskadin) kendu nahi zuen. Gamazada, konbenioaren eta foruen defentsan gertatu zen altxamendua izan zen. Euskadin ere Nafarroaren aldeko mugimenduak egon ziren, foruzaletasuna babesteko. Martinez Campos jenerala bazenekien (Maria Kristina erreginaordeari esan zion) Nafarroa erasoz gero, euskal herritar guztiek haren alde egingo luketela, eta haiekin batera Espainiako karlista guztiek.
  • "Bizkaitarra"

    "Bizkaitarra"
    Arana "Bizkaitarra" egunkaria argitaratzen hasi zen, bertan antiliberala eta antiespainiarra izendatu zuen bere burua. Ideia oso erradikalengatik urte erdi eman zuen kartzelan, eta egunkaria bertan behera utzi zuen gobernadore zibilak. Oinarriak:
    -Euskal nazioaren ikuskera historikoa: nazioak betidanik existitzen dira
    -Katolizismoa: azken helburua Jainkoa
    -Euskal nazioa: espainiar nazioaren antagonikoa
    -Euskal arrazaren okerreagotzearekin amaitzeko, Espainarekiko independentziaren beharra
  • Larrazabalgo hitzaldia

    Larrazabalgo hitzaldia
    Larrazabal baserrian Sabino Aranak lehenen agerraldi publikoa egin zuen.
    Espainiak Bizkaia zapalduta zuela aipatu zuen. Bizkaiko Aldundian ordezkatuak zeudenak Bizkaiaren aurka ekitea leporatu zien. <Nire Aberria kaltetzen zuten gaitzek ezagutu nituenerako, lagunduko zidan beso baten bila nenbilen, gure mendiak ebakitzen zituen espainiar inbasio batekin topatu nintzen. Bizkaiko seme ez duinek eroki laguntzen zuten, eta ez nuen alderdi bat(...) entzuten ari, benetako bizkaitarra zenik.>
  • Batzokijaren sorrera

    Batzokijaren sorrera
    Lehen elkarte nazionalista sortu zen: "Euskeldun Batzokija".
    Zentro nazionalista eta katoliko integrista oso itxia zen, bazkide gutxi baitzituen, sartzeko baldintza zorrotzengatik.
    Gobernuak itxi zuen, baina lehen partidu nazionalista sortzerakoan garrantzi handikoa izan zen.
  • Bizkai Buru Batzarra

    Bizkai Buru Batzarra edo BBB Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian duen herrialde-erakundea da.
    EAJren probintziako Komite Exekutibo zaharrena da.
  • EAJren sorrera

    EAJren sorrera
    Hasieran mugimendu kulturala zen, baina gero mugimendu politikoa bilakatu zen, identitate nortasunarekin lotutakoa.
    Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea, EAJ (PNV), partidu politiko nazionalista sortu zuen. Alderdi horrek laguntza handiagoa zuen landa-ingurunean hiri handietan baino; autore batzuek diotenez, erdi-mailako klasekoak ziren gehienak, autonomoak. Leloa→ Jaungoikoa eta lege zaharra
  • El Pueblo Vasco

    El Pueblo Vasco
    Sabino Aranaren heriotza ondoren, uste zuten euskal nazionalismoa desagertzera kondenatuta zegoela baliabide nahikorik ez zuelako eta gizartean zuen erantzunagatik. Rafael Picavea liberalak El Pueblo Vasco egunkariaren tribuna eskaini zuen eta laguntza ekonomiko handia eman zuen. Horrek, Euzko Alderdi Jeltzalearen salbazioa ekarri zuen.
  • Sabino Aranaren heriotza

    Sabino Aranaren heriotza
    Arana espetxeratu zuten (1902) Theodore Roosevelt AEBetako presidenteari telegrama bat bidaltzeagatik, Kubari independentzia emateagatik zorionduz. Aranak, Angel de Zabala; independentismo joera zuena, aukeratu zuen haren ondorengo. 38 urte zituela hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Ideologia:
    <<(...)Ez zen inonzuena baino hizkuntza zaharragorik (...) baina zuek lotsarik gabe mespretxatu duzue, eta haren ordez, zuen aberria zapaldua dutenen hizkuntzan mintzo zarete.>>
  • EAJren banaketa

    Zatitu zen lehenengoz Euzko Alderdi Jeltzalea. Bi adarrak: Aberriarrak: erradikalenak, Aranaren lehen etapa politikoa proposatzen dutenak (Luis de Arana) Euskalerriakoak: Ramon de la Sotaren inguruan antolatzen dira eta autonomiaren aldekoak dira.
    Talde berriak Askatasuna izena izan zuen. Erlijioaren lotura ez zuten onartu eta ezaugarri horrek batu zituen "aberritarrak" eta "euskalerriakoak" haien aurka.
  • Period: to

    Lehen Mundu Gerra

    Lehen Mundu Gerraren garaian, indar handia zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian, eta Gipuzkoan indartzen ari zen.
    Gerrak areagotu zituen bi taldeen arteko desberdintasunak. "Euskalerriakoak" aliatuen aldekoak ziren eta "Aberriarrak" germaniarren aldekoak.
  • Primo de Riveraren diktadura

    Primo de Riveraren diktadura
    Primo de Riverak espainiar guztien askatasunak eta pribilegioak eteten ditu. Diktadoreak, legez kanpo utzi zuen alderdia. Politikan egiterik ez zegoena, kulturan egin zen. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekitaldiek. Garai horretan, beste mugimendu ideologiko eta politiko nabarmentzen hasi zen euskal gizartean: sozialismoa. 1910 arte Facundo Perezagua euskal sozialismoaren buru izan zen.
  • Diktablanda

    Diktablanda
    Berenguer jeneralaren Diktablanda garaian berrantolaketa politikorako aukeraren aurrean, euskal komunitate nazionalistak estrategia politikoa garatzen du: alde batetik,
    bateratzearen helburuarekin, eta, bestetik, nazionalismo liberala sustatzeko.
  • Period: to

    Bigarren Errepublika

    1931ko hauteskundeak egin ziren, eta EAJk karlistekin eta beste indar katolikoekin batera osatu zuen hauteskunde-zerrenda. Euskal Estatutuaren proiektua hasi zuten.
    Baina, Biurteko erreformista garaia zenez, eta boterean ezkerra zegoenez, ez zen onartu autonomia Estatutua. Eusko Ikaskuntzaren proiektuaren bultzatzaileak alkate nazionalistek izan ziren (Agirre burua, Getxoko alkatea).
    Nafarroa proiektuan sartu zenean, estatutu berri bat egin zen, baina ez zen onartu.
  • Eusko Ikaskuntzaren proiektua

    Eusko Ikaskuntzaren proiektua
    Alkateen mugimendu bat zen, Autonomia Estatutua helburu izanda. Azpeitia, Laudio, Zangoza eta Getxoko alkateek Euskal Herri osora iristen den Estatutuaren aldeko kanpaina hasi zuten.
    Jose Antonio Agirrek modu nabarmenean parte hartu zuen. Argazkia: Atochako futbol zelaian mitin nazionalista batean emandako hitzaldia
  • Period: to

    Gerra Zibila

    CEDA Estatutuaren aurka zegoenez, EAJ indar errepublikanoekin bat egin zuen altxamenduaren aurka. Franco diktadoreak Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoreak aldarrikatzen ditu eta foru autonomiaren azken hondarrak kentzen dizkie.
    Helburua Autonomia Estatutua martxan jartzea zen, alderdi errepublikarrak bakarrik bermatzen zuen autonomia lortzea. José Antonio Aguirre:
    Gure atxikimendua Euzkadiren askatasuna izan da. Borrokara ez ginatekeen zuzenean joango Errepublika defendatzeagatik.
  • Autonomia Estatutua

    Autonomia Estatutua
    1936ko apirilean eskuinarekin akordioa egiten saiatu ondoren, Agirre lehendakariak, Indalecio Prietorekin akordio batera iritsi zen eta, gerra betean, urrian Euskal Estatutua onartu zen.
  • Period: to

    Francoren diktadura

    Diktadurak gerrako galtzaileen errepresio bortitza jasan zuen.
    1940an euskal kultur adierazpenekin amaitzeko neurriak ezarri ziren. Diktadura frankistak eragin berezia izan zuen Euskal Herrian (besteak beste). 1959an, "Euskadi ta Askatasuna" (ETA) agertu zen, bere burua izaera sozialista marxista duen erresistentzia armatu antolatu gisa definitzen duena. Frankismoaren garaian, besteak beste, ETAk Carrero Blanco almirante izendatu berria hil zuen.
  • Jose Antonio Aguirreren heriotza

    Jose Antonio Aguirreren heriotza
  • Period: to

    Trantzisioa

    1975tik ondoren, Espainiak erreforma demokratikoen bideari ekin zion ETAk bere indarkeriazko jarduerarekin jarraitu zuen. Helburua laburbilduz: Euskal Herriaren independentzia lortzea. Agirrek Frantziara ihes egin zuen gerra ostean. 1940ra arte, Eusko Jaurlaritza Parisen erbestean mantendu zuen. 1946an sortu zen berriro Eusko Jaurlaritza. Euskal kulturaren barruan ere egin zen berrikuntza. Bertako kultura, euskal nortasunaren berezitasuna eta herritarren mugimendua defendatuz.
  • Espainako Konstituzioa (1978)

    Espainako Konstituzioa (1978)
    Konstituzioak herritar guztien oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen zerrenda jasotzen du, eta Autonomien Estatua finkatzen du. Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa da.
  • Euskadiko Autonomia Estatutua

    https://www.aelpa.org/documentos/estatutos_autonomia/estatutoPaisVasco_eus.pdf Estatutuak parlamentuko gobernu-sistema bat ezartzen du. Euskal Herriko Autonomia Estatutua besteetatik bereizten duena, ez da transferitutako eskumenen kopurua, baizik eta, foraltasun historikoan oinarritzen dela. Horrela, Euskadik finantziazio bereziko prozedura lortu zuen