-
Zamakolada 1804. urteko uztailean Bizkaian, Bilbon eta Ibaizabal ibaiaren bokale aldeko herrietan bereziki, gertatu zen herri-altxamendua izan zen, foruen aldekoa eta soldadutzaren aurkakoa. -
1833 eta 1840 urteen bitartean Hego Euskal Herrian batez ere (1839 arte) eta Espainian izandako gerra zibilari deritzo. Gerraren azaleko auzia dinastikoa zen arren, Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako lege eta erakundeen aldeko altxamendua izan zen biztanleriaren gehiengo handiaren babesaz, espainiar ordena liberal berriaren kontra -
Facundo Perezaguak PSOE-ren lehenengo taldea sortzen du Bilbon. 1890-1892 urteen artean meategietako grebak izan ziren eta sozialismoa langileriaren artean errotzen hasi zen. -
Sabino Aranak 1893an Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zuen Bilboko Larrazabal baserrian. -
Gamazada XIX. mendeko Nafarroa Garaiko herri matxinada bat izan zen, 1893an Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroa Nafarroako foru-erregimena deusezten saitu zenean gertatu zena. Istiluek 1893ko maiatzetik 1894ko martxora iraun zuten. -
II. Errepublikan euskal politikagintza banatu zuen gertaera nagusia errepublikar laikoen eta eskuin katolikoaren arteko lehia izan zen. Azken hauek ez zuten begi onez ikusi Errepublikaren ezarpena, erreforma antiklerikalak eta iraultza soziala ekarriko zituela pentsatzen baitzuten, euskal nekazal inguru tradizionaleko katolizismoa eta jarrera kontserbadorea asaldatuz. -
Hego Euskal Herria guztiz harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak, eta zeharka Iparraldea ere bai, batez ere errefuxiatuen bidez. Gerraren azpiko gatazketako bat Euskal Herriaren eta Katalunia-ren errebindikazio nazionalak ziren, nazionalismo eta zentralismo espainolaren aurrez aurre. -
1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua, jatorrizko euskal izenaz Euzkadiren Berjabetasun-Araudia, Euskal Herriaren zati baterako onartu zen lehenengo autonomia estatutua izan zen, ipar-mendebaldeko hiru herrialdeak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) hartzen zituena. -
Frankismoak bere menpeko lurralde guztietako jendea politikoki, ideologikoki eta sozialki berdintzeko ahalegin handia egin zuen. Euskal Herriari dagokionez, espainiarra ez zen naziotasun sentimentu oro zapaldua izan zen, horretarako denetariko kontrol zein baliabide errepresiboak erabili ziren. -
Francisco Francoren diktaduraren ondotik, 1978ko Espainiako Konstituzioan oinarrituta, 1979an Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua onartu zen. Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako foru erakundeen hainbat eskumen Eusko Jaurlaritzak hartu zituen, eta hala sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoa. Gaur egun, autonomia estatutuak indarrean jarraitzen du baina zenbait eskumenen transferentziaren esperoan dabiltza oraindik.