-
Erosi ninduten
1988an, Idiazabal Gipuzkoako Herriaerteko Eskuzko Txapelketa irabazteko lehian zebilen. Orduan familiako gazteena zenak txapelketa prestatu eta irabazi ahal izateko erosi ninduten. -
Period: to
Garaipen aldia
Urte oparotsuak izan ziren. Orduan familiako gazteena zen pilotariak ibilbide itxaropentsua baitzeramakien. Urteotan txapel eta titulu ugari irabazteko baliogarri izan nitzen. -
Lehen garaipena
1989an Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren lehen txapela eskuratu nuen Idiazabalekin, familiako aita-semeen eskutik. Bata entrenatzaile eta bestea pilotari zelarik. -
Tituluaren defentsa
1990an, indarra galtzen hasia nintzen arren, Idiazabalek belaunaldi hartan zuen pilotari taldeaz baliatuz Gipuzkoako Txapela defendatu ahal izan genuen. -
Erretiratzea
1996an, jada familiako gazteena ez zen pilotari gazteak kirola utzita, eskuratutako tituluekin batera armairuan gorde ninduten. -
Period: to
Erretiratze aldia
Hogei urteotan, garaipen-aldi horren oroigarri gisa gordea izan nintzen. Baina bitarte horretan, pilotari gazteen belaunaldi berria jada abian zen. -
Berpiztea
Hogei urteren ondoren, belaunaldi berri baten etorrerarekin, aukera berria eskaini zitzaidan. Garaipen garaian entrenatzaile izan zen aitak, bere bilobengan aukera berria ikusi baitzuen. -
Period: to
Berpizte aldia
Jada ez dut indar askorik. Baina oroigarri hutsa izateari utzi eta pilotalekuetara bueltatu naiz beihntzat. -
Gaur egun
Egun, indarrik ia ez dudan arren, jada hazi diren pilotari gazteen beroketa lanak burutzeko bada ere, balio dut oraindik. Hori gutxi balitz, urte luzetako geldialdiaren ondoren, aurten Idiazabalek, Gipuzkoako Herriarteko Ezkuzko Txapelketan parte hartu ahal izan du berriz.