-
440 BCE
DEMOKRITO
Demokrito, antzinako greziako filosofoa zen eta lehenengo aldiz materia oso partikula txiki eta autsiezinez osatuta zeudela esan zuen. Partikulak tamaina desberdinekoak zirela eta espazio hutsean zeudela esateaz gain, atomo izena jarri zien. Hitz horrek, grekoz hautsiezin esan nahi bait du.
Proposatu zuen ezeztatua izan zen, garai horretan, lau elementuz (lurra, airea, sua eta urea) osatuta zeudela pentsatu zuten.
Horren ondorioz, atomoak 1808.urterarte ahaztuta egon ziren. -
JOHN DALTON - LEHENENGO TEORIA ATOMIKOA
John Daltonek, demostratu zuen substantzia komunen (ura,H20) konpoziak beti elementu berdinen atomoz eta haien arteko konbizazioez osatuta zeudela. Hau da, konpozizio bakoitzak elementu desberdinak baina beti konpozizio berdina. Adibidez urak bi elementu ditu Hidrogenoa eta Oxigenoa baina beti 2 Hidrogeno eta 1 Oxigeno.
Gainera, atomoak suntsiezina eta banandu ezinak zirela frogatu zuen.
Teoria hori komunitate zientifikoak onartu egin zuen, lehen teoria atomikoa bihurtuz. -
J.J.THOMPSON
Thompsonek izpi katodiko dun hodiekin eginiko esperimentu batean atomoek negatiboki kargatutako partikula txikiak zituela konturatu zen eta elektroiak dehitu zien. Horri esker bere modelo atomikoa aurkeztu zuen. Modeloa, txokolatezko gaileta bat bezalakoa zen izan ere karga positiboz osatutako esfera bat bezala zen eta pepitak bezala elektroiak zituen.
Thompsonek, elektroiaren aurkikuntzagatik 1906. urtean Nobel saria irabazi zuen. -
E.RUTHERFORD
Rutherforrek, Alfa partikulak urrezko lamina batera botatzean konturatu zen ia partikula gehienek, lamina pasatzen zutela baina gutxi batzuk errebotatu egiten zutela. Hori kontuan hartuta Rutherfordek, atomoak neurri handi batean espazio hutsez eta elektroi batzuez osatuta zeudela eta erdian masa kontzentrazio haundiena zuela nukleo izenekoa positiboki kargatua.
Beraz, partikula gehienak, hutsuneetatik pasatzen ziren baina batzuk nukleoarekin txoke egitean errebotatu egiten zuten. -
NIELS BOHR
Bohrrek hainbat ikerketa egin ondoren, elektroiek nukleoaren inguruko orbita zirkularretan biratzen zirela ondorioztatu zuen. Hau da, elektroiak energia-maila izeneko geruza batzuetan antolatzen dira. Beraz, elektroiak energia-maila zehatzetan biratzen dira eta energia-maila bat betetzen denean, elektroiak gorako mailetara pasatzen dira, energia gehiagoko mailetara.
Elektroiek maila batetik bestera salto egiteko gai direla adierazi zuen beraien artean espaziorik egon gabe. -
E.SCHRÖDINGER
Gaur egungo eredu-atomikoaren sortzailea da, modelo kuantikoa edo ''kargako hodeikoa'' izenekoa. Bertan, elektroiak deskribatzen dituzten orbitak, orbital atomiko bihurtzen dira eta beraien propietate geometrikoak, zenbaki kuantikoen araberakoak dira.