-
460 BCE
Eredu atomiko demokritoa
Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia horiek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako. -
Daltonen eredu atomikoa
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen. -
Thomson-en eredua
Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen. -
Rutherford-en eredu atomikoa
Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago; nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude, nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz. -
Bohr-en eredu atomikoa
-Elektroiak zenbait energia-mailatan kokatzen dira atomoaren nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz.
-Nukleotik hurbilen dagoen energia-maila energia txikienekoa da; kanpoalderantz, energia handituz doa.
-Elektroiak, energia txikieneko mailan hasi eta energia handieneko mailak betetzen doaz.
-Energia-maila bakoitzean elektroi kopuru zehatza sartzen da: lehenengoan 2, bigarrenean 8, hirugarrenean 18, laugarrenean 32… -Energia-maila bakoitzeko elektroi kopurua 2n2 da. -
Eredu mekaniko kuantikoa
Eredu hau gaur egun onartzen dena da eta Schrödinger fisikariaren da.
- Eredu honek esaten duena da litekeena dela espazioko eremu jakin batean elektroiak egotea: orbitalean.
-Orbitala: elektroiak egoteko probalitate handiena duen espazio-eremua da.
-Gainera, neutroi eta protoiak partikula txikiagoz osatuta daudela aurkitu da: quarkak.