-
1460
Demokrito-ren eredu atomikoa
Leuzipioren ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta dago. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako. -
John Dalton-en eredu atomikoa
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen. -
Thomson-en eredu atomikoa
J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen. Fiskako Nobel Saria lortu zuen 1906an. -
E.Rutherford-en eredu atomikoa
Thomsonen eredua zuzena zen ala ez aztertzeko, Hans Geiger eta Ernest Marsden zientzilariel, Ernest Rutherforden laguntzaileek, esperimentu bat diseinatu zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz. Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago. -
N.BOHR-en eredu atomikoa
Niels Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo. -
E.Schrodinger-en eredu atomikoa
Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogenoa atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko auker-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira. Elektroia aurkitzeko %90 baino handiagoko aukera zehazten bada orbital atomikoen itxura eta tamaina ikusten dira (s,p,d,f). Hauen itxura eta tamaina desberdina da zenbaki berezi batzuen arabera: zenbaki kuantikoak.