-
460 BCE
Demokrito
Leuziporen ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta dago.Atomo hitzak zatiezina esan nahi du, eta atomoak forma eta tamaina desberdinekoak izan daitezke, baina idea hauek ezin dira teoriatzat hartu, oinarri zientifiko gabekoak baitira. -
Daltonen eredu atomikoa
Daltonek, atomoa partikula suntsiezin,trinkoa eta zatiezina bezala deskribatzen zuen. -
Thompsonen eredu atomikoa
Thompsonek atomoa karga elektriko-positiboa zuen, eta berta sakabanatuta karga negatiboko elektroiak zeuden esfera bat bezala deskribatu zuen.Elektroien karga negatiboak karga postibioa konpentsatuko zuen eta horrela atomoa neutroa izango zen. Fisikako nobel saria irabazi zuen 1906an. -
Rutherford-en eredu atomikoa
Rutherfordek pauso haundi bat eman zuen atomoaren protoiez osatutako nukleoaren inguruan elektroiek birak ematen zituztela esatean. Thompsonen ereua zuzena zen ala ez jakiteko, Rutherforden laguntzaile zientzalariek esperimentu bat egin zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz. Esperimentu horren izena "Urrezko xaflaren esperimentua" zen. -
Bohr-en eredu atomikoa
Neils Bohr-ek elektroien energia beraien orbitarekin erlazioatu zuen. Elektroia orbita egonkor baten badago, ez du energiarik galtzen, baina beste energia bateko orbita batera jauzi egiten badu, radiazio elektromagnetikoa jasotzen du. Horrela geruzetan banatzen dira eta geruza bakoitzari energia-maila esaten zaio. Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea esaten zaio. -
Schrodinger
Schrodinger da orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea. Elektroiak aldi berean uhinak eta partikulak dira Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Ekuazio horren emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira. Elektroia aurkitzeko %90 baino handiagoko aukera zehazten bada orital atomikoen itxura eta tamaina ikusten dira.