-
460 BCE
Demócrito
- Urtea: K.a. 460 - K.a. 370
- Filosofo presokratiko eta matematikari greziarra.
- Eredu atomikoa: atomoak betirako, zatiezinak eta ikusezinak ziren. Atomoak bakarrik haien forma eta tamainuagatik bereizten dira, ez haien barruko propietateengatik. Materiaren propietateak haren atomoen elkartzeen arabera aldatu ahal dira. . Elkartze hauei Demócritok atomoak deitu zien.
- Aurkikuntza: atomoa arrazoiketa logiko batekin eta bere aholkulariarekin (Leucipo) azaldu eta aurkitu zuen.
-
John Dalton
- Urtea: 1766ko irailaren 6tik - 1844ko uztailaren 27ra.
- Ingeles naturalista, kimikari, matematikari eta meteorologoa.
- Eredu atomikoa: elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez osaturik daude. Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira. Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte. Konposatuak elementu desberdinen atomoen elkartzeaz eratzen dira.
- Aurkikuntzak: Erreakzio kimikoen lege klasikoak:
- Lavoisier-en legea
- Proust-en legea
- Dalton-en legea
-
Joseph John Thomson
- Urtea: 1856ko abenduaren 18tik - 1940eko abuztuaren 30era.
- Zientzialari britaniarra.
- Eredu atomikoa: Eredu atomikoaren arabera, karga positibodun esfera batek osatzen du atomoa. Esfera horretan dago atomoaren zatirik handiena, eta bertan daude elektroiak sartuta.
- Aurkikuntza: Izpi katioikoak partikula negatiboz osatuta zeuden: elektroiak (1897).
-
Ernest Rutherford
- Urtea: 1871ko abuztuaren 30etik - 1937ko urriaren 19ra.
- Fisikari eta kimikari neozelandarra.
- Eredu atomikoa: sistemaren masa (protoiak eta neutroiak) osoa bilduta dago eta esferak osatzen dute atomoa. Esfera horren inguruan partikula batzuk daude biraka orbita zirkularrak eginez (elektroiak). Masarik gehiena eta atomoaren karga positibo guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik dago: nukleoan. Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak direlako.
-
Ernest Rutherford
- Aurkikuntzak:
- Nukleotik urrun pasatzen diren partikulak ez dira desbideratzen, geruza elektronikoak ez baitie ia ezelako eraginik egiten.
- Nukleotik hurbil pasatzen diren partikulak desbideratu egiten dira, nukleoaren aldarapen elektrostatikoak eragiten dietelako.
- Nukleoarekin aurrez aurre talka egiten duten partikulek errebotatu egiten dute, eta bortizki aldaratuak dira, zeinu bereko kargak dira eta.
-
Niels Bohr
- Urtea: 1885eko urriaren 7tik - 1962ko azaroaren 18ra.
- Fisikari danimarkarra.
- Eredu atomikoa: Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago. Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energi maila baimendu bati dagokio. Elektroia energi maila batetik bestera pasatzen denean soilik xurgatzen edo igortzen da energia.
- Aurkikuntzak: atomoen ereduekin lagundu zuen eta bomba atomikoaren kolaboratzaile bat izan zen.
-
Erwin Schrödinger
- Urtea: 1887ko abuztuaren 12tik - 1961eko urtarrilaren 4ra.
- Austriar fisikaria.
- Eredu atomikoa: elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.
- Aurkikuntzak: mekanika kuantikoa asmatu zuen.