-
440 BCE
Demokritoren eredu atomikoa
Lehen eredu atomikoa.Atomoa zatiezin eta suntsiezin modura ikusten zuen, materiaren konposizioan partikularik txikiezina dela esanez. -
Jhon Daltonen eredu atomikoa
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen. -
Thomsonen eredu atomikoa
J.J. Thomson-ek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen. -
Rutherforden eredu atomikoa
Thomsonen eredua zuzena zen ala ez aztertzeko, Hans Geiger eta Ernest Marsden zientzilariel, Ernest Rutherforden laguntzaileek, esperimentu bat diseinatu zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz. Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;
nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude. -
Niels Bohren eredu atomikoa
Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta egotea deritzo. -
Scrodingeren ereduatomikoa
Modelo kuantiko bat ez-erlatibista, elektroiak materia izatedun uhinentzat hartzen direnean. Gaur egun daukagun eredu atomikoa da.