Egunkaria

  • Period: to

    Frantziar-Prusiar Guda

    Bigarren Frantziar Inperioaren eta Prusiako Erreinuaren arteko guda, Tentsioaren arrazoi nagusia Napoleon III.ak zuzendu zuen Luxenburgoren anexio saiakera izan zen.
  • Parisko komuna

    Parisko komuna
    Frantziar-Prusiar Gudaren ondoren, frantziarrek ez zuten bake akordio onuragarri bat lortu. Parisen ez ziren errenditu, beraz, Guillermo I.a proklamazio inperial bat egin zuen Versaillesko Jauregian. Boterea hutsunea erabiliz, Parisen komuna ezarri zuten, gobernu sozialista autoktonoa. Ez zuen gehiegi iraundu, eta oso amaiera odoltsua izan zuen.
  • Period: to

    Pazifikoaren guda

    Bolivia eta Peruren konfliktu belikoa, Txileren aurka. Arrazoi nagusiak herrialde hauen arteko mugen konfliktuak izan ziren.
  • Nazionalismoaren garapena

    Nazionalismoaren garapena
    XIX. mendearen amaieran ,nazioaren kontzeptua gero eta lotura gehiago zeukan politikarekin, eta garrantzia handia izan zuen Lehen Mundu Gerraren sorreran.
  • Txileko Guda Zibila

    1891an Txilen eman zen konfikto belikoa, Kongresu Nazionalaren eta errepublikaren presidentearen (José Manuel Balmaceda) aldekoen artean. Hildakoen kopurua 5000 eta 10000 artean kokatzen da.
  • Ekuadorreko iraultza liberala

    Ekuadorreko Errepublikan eman zen eraldaketa ekonomiko eta politikoaren prozesua izan zen. Liberalak gobernu moderatuaren aurka altxatu ziren, guda zibil bat sortuz. Azkenean, liberalek garaipena lortu zuten.
  • Estatu Batuar-Hispaniar Guda

    Estatu Batuar-Hispaniar Guda
    Maine itsasontziaren hondoratzea Estatu Batuen eta Espainiaren arteko konfliktu bat eratu zuen. Honen ondorioz, amerikarrek Kubako indepentzia gerran parte hartu zuten, Espainiaren aurka.
  • Period: to

    Errusiar-Japoniar Guda

    Interes inperialisten ondorioz eman zen konfliktu internazionala izan zen. Japoniarrek hainbat garaipen garrantzitsu lortu zituzten, askoren harridura sortu zuena. Hau, neurri handi batean, 1905ko Errusiar Iraultzaren arrazoia izan zen.
  • Entente Cordiale

    Entente Cordiale
    Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko ez agresioko tratatu bat zen. Entente Hirukoitzaren oinarri garrantzitsu bat zen. 1907an akordio anglo-errusiarra lortu zen, Ententeaten oinarritzat ere balio izan zuena. 1914an Entente Hirukoitza ofizialki aliantza bezala ezarri zen.
  • 1905ko Errusiar Iraultza

    Errusiar Inperioan eman ziren matxinada kopuru handi bat izan zen, Nicolás II. aren gobernuaren aurka. Grebak, altxamendu militarrak eta terrorismo kasuak eman ziren. Azkenean, monarkia konstituzional mugatu bat ezarri zen.
  • Algecirasko konferentzia

    Algecirasko konferentzia
    Konferentzia honen helburua Marokoko lehenengo krisia gelditzea zen, Frantziaren eta Alemaniaren arteko gatazka.
  • Mexikar Iraultza

    Porfirio Díazen diktaduraren ondorioz eman zen iraultza, 1876tik 1911ra arte iraun zuena. Garai honetan, egonkortasun politiko eta ekonomiko nahikoa zegoen herrialdean, baina gizartearen estratu baxuenak kostu gehienak jasan zituzten, iraultzaren arrazoia izan zena.
  • Emakumearen lehenengo egun internazionala

    Emakumearen lehenengo egun internazionala
    Emakumeen garrantzia gizartean azpimarratzeko balio duen eguna da. Gaur egun, ospakizun ofiziala da hainbat herrialdeetan, eta maiatzaren 8an egiten da.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Gerra honen detonantea Franz Ferdinand artxidukearen hilketa izan zen.Tentsio handia zegoen, Europako potentzien artean, eta hau aukera on bat izan zen gerra hasteko. Munduko potentzia industrial eta militar handienak parte hartu zuten, hemendik dator izena. Aurka agertu ziren fakzioak Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza izan ziren.
  • Otsaileko Iraultza

    Otsaileko Iraultza
    1917ko Errusiar Iraultzaren lehenengo fasea izan zen. Lehen Mundu Gerraren egoeraren ondorioz, neurri batean, Errusiak krisi handi bat pairatu zuen, iraultza eratu zuena. Honen ondorioak Nicolás II.aren abdikazioa, monarkiaren amaiera eta behin-behineko gobernu baten ezarpena izan ziren.
  • Urrileko Iraultza

    Urrileko Iraultza
    1917ko Errusiar Iraultzaren bigarren fasea. Behin-behineko gobernua gerra ez uztearen aldekoa zen, baina herritar gehienek honen aurka agertu ziren, izan ere, haiek eskatzen zuten neurriak ezartzea oztopatzen zuen guda. Honen ondorioz, boltxebikeek laguntza asko lortu zuten, eta urrilean behin-behineko gobernua sarraskitu zuten.
  • Lehen Mundu Gerraren amaiera

    Lehen Mundu Gerraren amaiera
    4 urte eta gero, gerraren amaiera heldu zen, askok konfliktu motzago bat izango zela pentsatu zuten arren. Kopuruetan gutxienez, oso gerra odoltsua eta krudela izan zen. Azkenean, Alemaniak armistizioaren kondizioak onartu eta Entente Hirukoitzaren aldekoak garapena lortu zuten.
  • Versailleseko Ituna

    Versailleseko Ituna
    Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion akordioa. Honekin Alemaniako Bigarren Reicharen aldekoen eta Aliatuen arteko bakea lortu zen, baina lehenengo taldeak hainbat kostu jasan izan behar izan zuen, batez ere Alemania.