DIKTADURAREN AURKAKO BORROKA ETA DIKTADURA-OSTEA EUSKAL HERRIAN

  • Langile mugimendu berriak: ETAren sorrera

    60ko hamarkada hasieran zenbait aldaketa politiko, korronte eta mugimendu berriak jaiotzen hasten dira. Hala nola, langile mugimenduari dagokionez CCOO-en sorrera. Horien artean esanguratsuena, Euskal Herriko historia gehien markatuko duena izango delako, ETA antolakundearen sorrera, 1959. urtean (Julen Madariaga, Benito del Valle, Patxi Iturrioz...-en eskutik).
  • Ikastolen mugimenduaren sorrera

    60ko hamarkadatik aurrera ere, ikastolen mugimenduaren sorrerak gertatzen dira, hasiera batean, hiri garrantzitsuenetan zenbait ikastola sortuz. Horren atzean zegoena zer zen: euskara batua antolatzeko lehenbiziko proposamenak.
  • ETAren bideorriaren finkapena

    1. urtetik aurrera (ETAren 3. edo 4. asanbladatik aurrera), haustura ideologiko bat ematen da EAJ-rekiko, gerora bere bideorri estrategikoa markatuko duena: sozialista gisa izendatuko dira, askapen nazionala zein soziala uztartzen saiatuz.
  • Aberri Egunaren bigarren deialdia Gernikan

    1. urteko Aberri Eguneko deialdia Gernikan (bigarren deialdia izan zen), benetan garrantzitsua izan zen lortu zuten masa-mobilizazioa zela eta, benetan agerian utziz hamarkada berriak mobilizatzeko gaitasuna. Bi urteetara, ETAk bere Aberri Eguneko deialdia EAJ-koarengandik desberdinduko du, euren izaera nazionalista-ezkertiarra agerian utzi nahian.
  • 1968. urteko Euskaltzaindiaren Bilera

    1968.urtean Euskaltzaindiak bilera oso garrantzitsu bat egingo du. Txillardegiren figura horien artean esanguratsuena izan daiteke, lehen aldiz, euskara garaiko eremu artistikora eramanez: musika (Laboa, Lete, Iriondo, Larzabal…), antzerkigintza, saiakera filosofikoak…
  • Burgoseko Prozesua

    1. urtean Burgoseko Prozesua ematen da. 68. urtetik aurrera ETAk bere lehenengo erailketak egiten ditu. Erailketa horiek medio, ETAko kideen exekuzioa jokatzen da Burgoseko Prozesuan. Euren bizia salbatzeko egondako protestak eta mobilizazioek mundu-mailan izan zuten oihartzuna, Euskal Herrian gertatzen ari zena fokuan jarriz. Adibidez, Secours Rouge Frantziako taldearen berpiztea.
  • Txiki eta Otaegiren fusilamenduak

    1. urtean, Txiki, Otaegi eta FRAPeko kideen exekuzioa. Hain justu Franco hil baino egun batzuk lehenago. Frankismoaren azken fusilamenduak. Gobernuaren aurkako protesta ugari piztuko dira, bai Espainiar Estatu mailan bai horretatik kanpo.
  • Martxoak 3-ko Gasteizko bost langile erailak

    1. urteko martxoaren 3an Gasteizen bost hildako egon ziren, ehundaka langile Zaramagako San Frantzisko Elizan asanblada batean bilduta zeudelarik. Horrek argi utzi zuen frankismoaren ostean ere indar errepresiboak zirautela, gehienbat langileria antolatuaren kontra.
  • Franco hil osteko lehen hauteskunde orokorrak

    1. urtean Franco hil osteko lehen hauteskunde orokorrak egin ziren. Aldez aurretik, hainbat euskal alderdi “pacto autonomico” delakoa gauzatzeko bildu ziren (autonomiaren aldeko hitzarmena). Paktu hau oso garrantzitsua izan zen, izan ere, gerora (hauteskundeak pasata) EAJ eta PSOE gailenduko dira. Hauteskunde horien ostean, Euskal Herrian duplizidade bat aurkitzen dugu: bide instituzionala (autonomia lortzeko) eta kale mailako mugimenduak (autonomiatik haratago joateko).
  • 80ko hamarkadako mugimenduak

    1980ko hamarkadan langile mugimenduan hainbat eta hainbat mobilizazio sortuko ziren, gehienbat, desindustrializazioa prozesua dela eta. Lerro berdinean, “mugimendu sozial” delazkoak ere gailendu ziren: emakumearen askapena, borroka antinuklearra. Aurreko hamarkadak utzitako ajetik sortuko dira mugimendu hauek guzitak.