-
700 BCE
Antzinako erroma
Antzinako Erromako zibilizazioak ekarpen asko egin dizkie gaur egungo gobernu, lege, politika, ingeniaritza, arte, literatura, arkitektura, teknologia, gerra, erlijio, hizkuntza eta gizarteari. -
600 BCE
Antzinako grezia
Antzinako Grezia, greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, K.a. XIII. eta IX. mendeen artean hasi eta Antzinaroa bukatu arte iraun zuena (K.o. 600 urtea). Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, bai eta Pizkundean eta ondorengo beste aroetan ere. Gaur egungo Grezian eta Asia Txikian hasi zen, eta gero Mediterraneo osora zabaldu zen, Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino. -
450 BCE
Antzinaroa
Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean). -
476
Erdi Aroa
Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. -
1492
Aro Modernoa
Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean. -
Aro garaikidea
Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa.