Denbora ardatza

  • Period: to

    Ilustrazioa

    Antzinako Erregimenaren printzipioak zalantzan ipini zituen korronte intelektuala izan zen. Oinarri ideologikotzat arrazoia, berezko eskubideak, hezkuntza (zoriontasunaren oinarria zela esaten zuten) eta tolerantziak zituzten. Europan eta Amerikan hedatu ziren ideiak gehienbat Entziklopediaren bidez. Pentsalari ilustratu ezagunenak John Locke (1632-1704), Montesquieu (1689-1755), Voltaire (1694-1778) eta Rousseau (1712-1778) izan ziren.
  • Period: to

    Ondorengotza Gerra

    1700ean, Karlos II.a Habsburgokoa oinordekorik utzi gabe hil zenan, elkarren aurka egin zuten Frantziak (Anjuoko Filipe) eta Inperio Santuak (Karlos Habsburgokoa artxidukea), nazioarteko gatazka eta gerra zibil bat piztuz. 1713an Karlos artxidukea enperadore izendatu eta gerraren amaiera ekarri zuen. 1713-1714an Utrechteko Ituna sinatu eta Filipe V.a Espainako errege izendatu zuten eta Planta Berriko Dekretuak ezarri zituen.
  • Period: to

    AE-ko gizartea

    Antzinako Erregimenaren gizartea hiru estatu edo estamentutan banatzen zen: noblezia, kleroa eta herri xehea. Ezaugarri nabarmenak pribilegioak eta inmobilismoa ziren. Noblezia, goi- eta behe-noblezian banatzen zen eta haien desberdintasun nabarmenena egoera ekonomikoa zen. Kleroa ere, goi- eta behe-kleroa banatzen zen. Goi-kleroa nobleen familia ziren eta behe-kleroa herri xehekoak ziren baino hezkuntzarekin. Azkenik herri xehean nekazariak eta burgesia bereizten zen. Burgesek aberatsak ziren.
  • Period: to

    Olympe de Gouges

    Olympe de Gouges (Marie Gouze) Montaubanen (Frantzia) familia burges batean jaio zen. 1765ean bera baino askoz zaharragoa zen gizon batekin ezkondu zen, eta handik gutxira alarguna eta seme batekin utzi zuen. Marie ez zen pozik egon bere ezkontzan, eta ez zen berriro ezkondu. Parisera joan eta idazle gisa hasi zuen bere bizitza. Bere ideologia iraultzailearengatik, 1793ko azaroan gillotinatu zuten Parisen, Frantziako Iraultzan izandako Izualdiaren ostean.
  • AEBko Independentzia

    AEBko Independentzia
    XVIII. mendearen erdialdera, lehen kolono ingelesak Ipar Amerikako hamairu koloniak eratu ziren. 1773an, Britainia Handiko parlamentuak aktak ezarri zituen Amerikako merkatariei kalte eginez. Ondorioz, Bostonen portuan zeuden britaniar ontziri eraso egin zioten eta 1776an, Thomas Jeffersonek Virginiako Eskubideen Adierazpena idatzi zuen. 1776ko uztailaren 4an, hamairu kolonietako ordezkariak Ameriketako Estatu Batuen Independentziaren Aldarrikapena sinatu zuten.
  • AEBko konstituzioa

    1787an, Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zen, historiako lehena. Konstituzio horretan nazioaren subiranotasuna eta botere-banaketa aitortzen zen.
  • Period: to

    Frantziako Iraultza

    Iraultzaren jatorriak gizartearen atsekabea, krisi ekonomikoa, eta ilustrazioaren ideiak izan ziren eta 1789an hasita, bost fase izan zituen: Estatu Orokorra eta Asanblea Nazionala (1789), Asanblea Konstituziogilea (1789-1791), Asanblea Legegilea (1791-1792), Girondinoen konbentzioa (1792-1793), Menditarren konbentzioa (1793-1794) eta Direktorioa eta Iraultzaren amaiera(1795-1799).
  • Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena

    Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena Frantziako Iraultzako ondorio nagusietako bat izan zen, 1789ko abuztuaren 4an Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, eta 26an lehen esandako adierazpena ere onartu egin zan, horrela, norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubideak defendatuz.
  • Robespierren Izualdia

    Frantziako Iraultzaren erradikalizazioan, iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eginda, menditarrek estatu-kolpe bat egin zuten girondinoen aurka 1793an Robespierre gidari zutela. Robespierrek bere gain hartu zituen botere guztiak, eta diktadura bat ezarri zuen. Horrela, Izualdia ezarri zen, edonor auzipetu zitekeen, Errepublikaren alde ez joan izanaren susmo hutsarengatik, eta gillotinaz hiltzera zigortu, probarik izan ez arren. Aldi horretan, 50.000 pertsona exekutatu ziren.
  • Luis XVI.aren exekuzioa

    Luis XVI.aren exekuzioa
    Asanblea Legegilean, 1792an zehazki, paristarrek Tuilerietako jauregiari eraso egin zioten, han baitzeuden errege-erreginak. Monarkak kargutik kendu eta Asanbleak hartu zuen haien lekua. Matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta ondorioz, Girondinoen konbentzioa eratu zen. Konbentzioak auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta 1793ko urtarrilaren 21ean exekutatu zuen, gillotinaz.
  • Period: to

    Liberalismo ekonomikoa

    Liberalismo ekonomikoa Adam Smithek sortutako teoria ekonomikoa da eta XVIII. mendean, sortu zuen. Smithen teoriaren arabera, estatuak ahalik eta eraginik txikiena izan behar zuen ekonomian, eta ahalik eta gutxien esku hartu, enpresei askatasunez aritzen uzteko eta berdintasunezko gizarte harmoniatsuagoa lortzeko. Liberalismo ekonomikoaren ikuspegitik, jabetza pribatua eta kontratu indibiduala funtsezkoak dira.
  • Period: to

    I. Industria Iraultza

    XVIII. mendera arte manufaktura-lanak lantegi txikietan egiten ziren. XVIII. mendearen bigarren erdian, zenbait makina asmatu ziren Britainia Handian eta fabrikak sortzen hasi ziren. Gainera, handik gutxira lurrun-makina agertu zen. Lan egiteko modua ere aldatu egin zen: lan-banaketa sortu zen. Horrek produktibitatea areagotu zuen eta ondorioz prezioak jaitsi ziren. Sektore nagusiak ehunginatza eta ingustria siderurgikoa izan ziren eta liberalismo ekonomikoaren doktrina agertu zen.
  • Period: to

    Gizarte klasea

    XIX. mendean, gizarte berri bat agertu zen. Antzinako erregimenan zegoen gizarteari, estamentuei, gizarte klaseak ordeztu zuten. Gizarte industrial berri honek berdintasun juridikoan oinarrituta zegoen: gizon guztiak lege eta auzitegi berberekin epaitzen ziren, eta merezimenduen arabera eskura zitzaketen lanpostu publikoak. Dena den, desberdintasunak zeuden: emakumeak gizonen mende jarraitzen zuten eta desberdintasun ekonomiko handiak izaten ziren.
  • Napoleonen autokoroazioa

    Napoleonen autokoroazioa
    1804an, Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen, eta etengabe aritu zen gerran beste herrialde batzuen aurka.
  • Period: to

    Napoleon III.

    1848ko otsailean, Frantzian Luis Filipe Orléansekoaren monarkia gero eta kontserbadoreagoa eta ustelagoa abolitu zen, eta Bigarren Errepublika aldarrikatu. 1848ko Konstituzioa idatzita, hauteskundeak deitu eta Luis Napoleon Bonaparte (edo Napoleon III.) Errepublikako presidente izendatu zuten. Napoleonen gobernua gero eta autoritarioago egin zen, eta estatu-kolpe baten ondorioz, 1870 urtera arte iraundako Frantziako Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen, 1852an.
  • Lurrun makina

    Lurrun makina
    Kanpo konbustio motorreen bidez, energia termikoa energi mekaniko bihurtzen duten makinei lurrun makina deritze. Prozesu hau aurrera eramateko, baporea beharrezkoa da. XVIII. mendetik XIX. mendera herrialde askoren garapen ekonomikoa bultzatu du. Asmatzailearen izena eta makinaren sortze data zehatz bat ematea zaila da, asko izan baitira saiakuntzetan parte hartu dutenak. 1814an, George Stephenson ingelesak lurrunezko tren-makina bat eraiki zuen, ikatz-meatzeetako zamak garraiatzeko.
  • Vienako Biltzarra

    Vienako Biltzarra
    Europako potentzia nagusiak Vienako Biltzarrean elkartu ziren, Metternich burutu zuela, bake iraunkorra bermatze aldera eta iraultza gehiago gerta ez zedin. Biltzar horretan Europako mapa berrantolatu zen: Frantziak Iraultzaren aurreko mugetarainoko lurraldeak izan zituen eta zenbait estatu-tapoi sortu ziren Frantziaren inguruan. Biltzar hark, ordea, beste arazo batzuk sortu zituen, hala nola ez zituen aintzakotzat hartu Poloniako, Italiako edo Alemaniako nazionalismoak.
  • Period: to

    Berrezarkuntza

    Napoleon garaitu zutenetik, Berrezarkuntza izeneko erreakzio-aldi bat abiatu zen Europan. Ezaugarri hauek zituen: Legitimismo monarkikoa, nazioarteko erantzukizuna eta biltzar-sistema. Europako potentzia nagusiak Vienako Biltzarrean elkartu ziren, bake iraunkorra bermatze aldera eta iraultza gehiago gerta ez zedin. Biltzar horretan Europako mapa berrantolatu zen. Bakea lortu zuten, 1820an Iraultza-bolada berria hasi zen arte.
  • Waterloo

    Napoleonek botereari uko egin zion 1814ko apirilaren 6an, eta Elba uhartera erbesteratu zen. Ehun egunez boterea berreskuratu zuen, baina behin betiko garaitu zuten Waterlooko Guduan (1815), eta Santa Helena uhartera erbesteratu.
  • Period: to

    Karl Marx

    Karl Marx izan zen marxismoaren edo sozialismo zientifikoaren teorialari nagusietako bat -hortik datorkio izena-. Friedrich Engels pentsalariarekin batera, Manifestu komunista argitaratu zuen 1848an, eta beren teoriak azaldu zituen.
  • Period: to

    Boladak.

    Sentimendu nazionalisten sendotzea eta liberalismoaren defentsa oinarri ziren. 1820ean, Espainiak independizatu nahian porrot egin zuen eta greziarrak 1829an lortu zuten. 1830ean Frantziak eta 1831ean Belgikak liberalismoa lortu zuten. Hauekin batera, Polonia eta Italiak porrot egin zuten. 1848an, Luis Filipe Orléansekoa Frantziako tronutik kendu eta Luis Napoleon Bonaparte presidente izendatu zuten. Azkenea, estatu-kolpe bat eman eta Frantziako Bigarren Inprerioa aldarrikatu zuen, 1852an.
  • Period: to

    Greziaren independentzia

    1821ean, greziarrak Otomandar Inperioaren aurka altxatu ziren, eta 1829an, independentzia lortu zuten.
  • Belgikaren Independentzia

    Brusela Herbehereetako monarkiaren aurka altxatu zen, eta horren ondorioz, Belgikak independentzia lortu zuen, 1831n.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala Frantzian

    1848ko Iraultzek herrialde askotan izan zuten eragina. Iraultza horien oinarri, ideia liberalak, nazionalismoa eta eskaera sozialak zeude. Gainera, gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatzen zuen alderdi demokratiko bat ere bazuen. Egoera Frantzian gero eta gehiago lehertu zen, Napoleon III.a Frantziako Bigarren Inperioa ezarri zuenean. Hala ere, liberalismoaren aurreraèna ekarri zuen, eta Frantzian, gizonezkoen sufragio unibertsala mantendu egin zan.
  • Period: to

    Italiaren bateratzea

    Penintsula haren estatuak banatuta eta beste herrialde batzuen menpe zeuden, baino hizkuntza eta historia komun bat izateak bateratza-prozesu bat ekarri zuen. Piemonteko erresumaren erregea Viktor Emanuel II.a, Cavour eta Garibaldi protagonistak izan ziren. 1859an Frantziari laguntza eskatu zioten austriarrak garaitzeko eta Lonbardia lortu ondoren beste lurraldeak berreskuratzen joan ziren. 1861ean Viktor Emanuel II.a Italiako errege izendatu zuten eta 1870ean bateratze-prozesua bukatu egin zan.
  • Langileen internazionala

    Langile Erakundeek lehen Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortu zuten. Handik gutxira desagertu zen, sozialisten eta anarkisten arteko desadostasunengatik.
  • Period: to

    Alemania bateratzea

    Alemaniar lurraldeak 39 estatuz osatuta zegoen, Germaniar Konfederazioa izenekoa. Prusiak estatu haien batasuna antolatu nahi zuen baino Austriak ez zegoen ados. 1862an Gilen I.a Prusiako erregeak bateratze-prozesua azeleratu zuen militarki. 1864an hasi ziren estatuak inbaditzen baino 1866an Sadowako Gudua galdu, eta lurralde horiek Ipar Alemaniako Konfederazioa izatera pasa ziren. 1870ean Frantziaren aurkako gerra irabazi eta 1871n bateratze-prozesua amaitu, Alemaniako Bigarren Inperioa sortu.
  • Kate lana

    Kate lana
    XIX. mendearen amaiera aldera, ekoizpena handitzeko sistema berriak aplikatu ziren. Henry For enpresariak kateko lana edo kate-lana aplikatu zuen bere auto-fabriketan. Produktuak langile batetik bestera igarotzen ziren, muntaketa-kate batean zehar.; horrela, ez zen denbora galtzen eta langile bakoitzak ekoitzitako produktu kopurua handitzen zen. 1925ean Nire bizitza eta nire lana izeneko testu bat idatzi zuen kate-lanari buruz.
  • Ludismoa

    Ludismoa
    Ludismoa langile-mugimenduaren sorreraren lehen urratseetako bat izan zen. Lan-baldintza txarren aurkako lehen erreakzioak espontaneoak izan ziren, eta langile askok makinak txikitu zituzten, haiek hartzen baitzituzten beren egoeraren erruduntzat. Langileek Nedd Ludd izeneko fikzioazko pertsonaia baten izenean jarri zioten ludismo, berak egin baitzituen lehen ekintzak.
  • Anarkismoa

    Joseph Proudhon eta Mikhail Bakunin ideologoak izan ziren sortzaileak. Estatu forma ororen aurka zeuden, eta estatuaren ordez pertsonen borondatezko elkarteak proposatzen zituzten. Jabetzaren kolektibizazioa alderdi politikorik eta hauteskunderik gabe defendatzen zuten. Azkenik, sindikatuen eta greben bidez egin zuten iraultza.