-
LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA
Euskal Industrializazioaren sorrerarekin Bizkaiko ezkerraldean eta mehatzaldean eraldaketa handia gertatu zen. Lan baldintzen hobekuntza aldarrikatuz lehen langile borrokak eman ziren. -
EUSKAL NAZIONALISMOAREN SORRERA
EAJ-ren sorrera. Foruen defentsatik habiatuta, euskal ikuspegi nazional batera pasatu ziren. Bizkaian sortu zen baina euskal hiritar eta lurraldeen batasunaren aldeko apustua egin zen berehala. -
EUSKO JAURLARITZAREN SORRERA
Errepublika garaian hasi zen antolatzen eta gerra zibilarekin batera jaio zen Eusko Jaurlaritza. Lehen lendakaria Jose Antonio Agirre izan zelarik. -
GERRA ZIBILA
1936-39 bitartean iraun zuen arren, militarki 1937an amaitu zen gerra Euskal Herrian. Ondorio gogorrak sufritu ziren; Erahilketak kartzela zigorrak, desagertarazteak, herritar eta umeen erbesteratzeak (150.000 pertsona inguru) eta barne errepresio gogorra. -
DIKTADURA FRANKISTA
Gerra zibiletik Franko bere ohean hil zen arte iraun zuen Espainian diktadurak (1936-1975). Barne errepresio gogorra jasan genuen Euskal Herrian. -
ETA-REN SORRERA
Hasieran ideologikoki lotura zuen EAJ-rekin, baina laster bereiztu ziren, beren burua ezkertiar eta sozialistatzat bait zuten. Bereizketa ideologikoa nabarmena da 1963 geroztik. Langile mugimenduekin lotura argia zuten eta "askapen nazionala eta soziala" zen beren helburua. -
IKASTOLEN SORRERA
Etxe eskoletatik habiatu zen Ikastolen mugimendua. Aurreko urteetan emakumeek hasitako proiektu txikiagoetatik, 60. hamarkadan Ikastolen "boom"-a eman zen, eta Euskal Herri osora hedatu ziren. Franko garaian eman zen euskalduntze ekimen garrantzitsuena izan zen. -
EUSKAL KANTAGINTZA BERRIA
1960-1980 bitartean euskara eremu literario, politikoeta kulturalera hurbildu zen. Horren adierazpen bat izan zen Euskal Kantagintza, 60. hamarkadatik aurrera Ez dok Amairu bezalako taldeek garrantzia handia hartu zuten euskal kulturaren testuinguruan, eta gazte asko euskarara gerturatu ziren. -
DIKTADURA OSTEKO ERREIBINDIKAZIOAK
1974 geroztik erreibindikazio sozial ugari zabaldu ziren Euskal Herrian; AMNISTIA izan zen garrantzitsuenetarikoa (kartzelak euskaldunez beteta zeuden). Ezin ahaztu langileen mugimenduak ere. Guzti hauetan errepresio handia sufritu zen, hildakoak egoten zirelarik mobilizazio askotan. -
AUTONOMIAREN ALDEKO ITUNA
Hainbat euskal alderdik bat egin zuten autonomiaren aldeko hitzarmena gauzatzeko. EAJ, PSE,PSC-EPK, ESEIk eta Democracia Cristiana Vasca-k hain zuzen ere.