Armagintza Euskal Herrian

  • 1488

    Espainiako Errege Katolikoak

    Espainiako Errege Katolikoak
    Ez da zehazki jakiten noiztik egiten diren armak Euskal Herrian. Erabileraren hastapenak, historialarien hitzetan, 1488an daude: Errege Katolikoentzat ekoiztu ziren Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, ondoren Nafarroako Erreinuaren aurka erabiltzeko.
    Siziliako gerrara ere bideratu ziren.
  • Period: 1488 to

    Historia laburra: armen ekoizpena eta esportazioa Euskal Herrian

  • Ameriketara

    Ameriketara
    Soraluzen (Gipuzkoa) ekoiztutako armak saldu zitzaizkion Espainiako Carlos III erregeari, Ameriketako natiboen aurka erabiltzeko. Ziurrenik lehenago ere erabili ziren helburu berarekin.
  • "Mende gloriatsua"

    XVIII. mendean arma ekoizpena izugarri handitu zen Espainiako Erreinuan, batik bat Euskal Herrian eta baita Katalunian ere. Nolabait esanda, "ospea" irabazi zuten; eta noski, atzetik dirua.
  • Lehen Gerra Karlista

    Lehen Gerra Karlista
    1833 eta 1840 urteen artean eman zen Lehen Gerra Karlista. Inpaktu handia izan zuen Espainian eta Euskal Herrian. Zaila egiten da jakiten zenbat arma ekoiztu ziren orduko hartan, baina zalantzarik gabe, etekin ekonomiko handiak dira gerrak armagintzarentzat.
  • Bigarren Gerra Karlista

    Bigarren Gerra Karlista
    1846tik 1849ra eman zen Bigarren Gerra Karlista.
    Ez da zehatz mehatz jakiten zenbat ekoiztu zen orduko hartan; "izugarri" izan zela esaten da.
  • Hirugarren Gerra Karlista

    Hirugarren Gerra Karlista
    1872 eta 1876 urteen artean izan zen Hirugarren Gerra Karlista bezala ezagututakoa. Zalantzarik gabe asko ekoiztu zen.
    Ondoren etorriko den "Urrezko Aroaren" aurrekari garrantzitsuak izan ziren hiru gerra hauek.
  • "Urrezko aroa"

    Euskal arma industriaren urrezko arotzat har daiteke 1876-1918 bitartekoa, garapen handia ematen baita orduko hartako gerrak zirela medio. Eibarrek (Gipuzkoa) indar berezia hartzen du garaiotan.
    Datu dokumentatuak, Euskal Herrian:
    1887an: 130.000 pieza ekoiztu ziren
    1900an: 200.000
    1909an: 500.000
  • Kubako Gerra

    Kubako Gerra
    Inoizko esportaziorik handiena izan zuten Euskal Herrian egindako armek, batez ere Eibarren ekoitzitakoek. Historialarien arabera, Kubako Gerrara 130.000 fusil, eskuzko granaden 10.000 kaxa eta mila tona inguru polbora eraman ziren, besteren artean.
  • Marokoko Gerra

    Marokoko Gerra
    1911 eta 1926 urteen artean izan zen Rifeko Gerra bezala ezagutzen dena; Marokoko herritarrak Espainiako eta Frantziako kolonoei altxatu ziren.
    Garai honetan, batik bat 1920 urtetik aurrera, Talleres de Guernica eta Eibarko Astra enpresek izugarri handitzen dituzte euren ekoizpenak.
  • Txinako Gerra Zibila

    Txinako Gerra Zibila
    1927 eta 1949 urteen artean eman zen gatazka hau. Eibarko Astra enpresak, kalkulu zehatzik ez dagoen arren, nazionalistei pistola automatikoen zifra esanguratsu bat esportatu zion. Ondoren "Astra China Company" sortu zuten, bertan arituko zen filial modukoa. Ez zen lehen kasua izan: Orbea y Cía-k Buenos Airesen (Argentina) jarri zuen antzeko zerbait 1907an, eta Guisasola anaiek, berriz, Sao Paulon (Brasil) 1915ean.
  • Espainiako Gerra Zibila

    Espainiako Gerra Zibila
    1936 eta 1939 urteen artean jazo zen. Armada frankistaren hornitzaile nagusi izan zen Gipuzkoa: lau milioi granada eta hamar milioi eskopeta inguru saldu zituzten besteren artean, garraiorako hornikuntzez gain.
    Soraluzeko Placencia de las Armas enpresak (herriari izena ematen dio gainera) sekulako irabaziak izan zituen, armak egiteaz gain blindatzeko materiala ekoizten zuelako.
    Bi urtetan laukoiztu egin zuen plantilla.
  • Francorentzat ekoizten

    Francorentzat ekoizten
    Gerra Zibila amaitu eta Francok agintea hartzean, aldaketak eman ziren enpresetan. Diktadorearen intereseko hiru enpresek baino ez zuten eskuratu lizentzia ekoizten jarraitzeko.
    Bigarren Mundu Gerran ardatzeko potentziei saldu zizkien armak, gehienbat Alemaniari eta Italiari.
  • Arabiar Gerra Hotza

    Arabiar Gerra Hotza
    1952 eta 1991 urteen artean Ekialde Hurbileko herrialde arabiarrek lehiatu zuten gatazka hau.
    Soraluzeko enpresa indartsuak asko saldu zion Saudi Arabiari 1957an.
  • Iran-Irak Gerra

    Iran-Irak Gerra
    Gasteizko Gamesa enpresak Irani saldu zizkion makina bat produktu 1983 eta 1986 urteen artean, Felipe González buru zuen Espainiako Gobernuak bultzatuta. 25 langilek Iranera joan behar izan zuten, ekoiztutako produktuen matxurak konpontzera.
  • Golfoko Gerra

    Golfoko Gerra
    Espainiako Estatuko hiru enpresek saldu zizkioten armak Irani; hirurek egoitza EAEn dute.
    Euskal Herrian ekoitzitako misilak, fusilak eta beste, Sobietar Batasunak eta aliatuek garraiatzen zuten Ekialde Hurbilera, zibilak hiltzeko ondoren.