-
900 BCE
HAINBAT ESTATU TXIKI
K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. -
753 BCE
LUR-JABE HANDIEK BOTEREA GALTZEN DUTE
K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin, boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. -
621 BCE
LEGEAK IDATZITA
K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen bidez, indarrez inposatu ziren. Garai hartan, mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker, aberatsen eta pobreen arteko aldea txikituz joan zen. -
594 BCE
MERKATARITZA
K.a. 594. urtean, Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren.
PeriklesHerri-epaimahai bat ere sortu zuen, heliea, eta, haren bidez, herriak bere eskubideak errespetatuak izatea lortu zuen. -
508 BCE
EGITURA POLITIKOAK
K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. -
451 BCE
ESTATU-GIZON HANDIAK ESTRATREGAK
K.a. 451. urtean, Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen boterea erabiliz, Atenasko esperientzia demokratikoak goia jo zuen. Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman. -
411 BCE
ESPERIENTZIA DEMOKRATIKOA
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen. -
403 BCE
DEMOKRAZIA
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten -
346 BCE
GREZIAKO LURRALDEAK
Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. -
336 BCE
IMPERIOA SORTU
Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen -
323 BCE
GREZIAKO LURRALDEA
K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.