-
711
musulmanei laguntza eskaera
VIII. mendearen hasieran, Iberiar penintsulan kokatutako bisigodoen erresuma gerra zibilean zegoen, tronurako ondorengotza zela -
711
guadaleteko guda
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711) -
711
musulmanen hedapena
Lau urte baino ez zituzten behar izan Iberiar penintsularen zatirik handiena mendean hartzeko, iparraldeko eremu menditsuak izan ezik. -
711
poitiers-ko guda
Konkista Europara zabaltzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiersen. Porrot haren ondoren, musulmanek atzera egin zuten, Iberiar penintsularaino. -
756
mendeko emirerria
Konkistatik VIII. mendera arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirerri bat bezala antolatu zen. Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua, eta diwan batek lagunduta gobernatzen zuen. -
929
Emirerri indenpendentea
- urtean, abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen. Emir hura, Abd ar Rahman I.a, dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
-
1031
kalifa herria
- urtean, Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kalifa herriko hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen.
-
1031
kalifa herria 2
Hala ere, kalifek barne zatiketei aurre egin behar izan zieten: arabiarren eta bereberren arteko etsaitasuna, batetik, eta mozarabiarrekin eta muladiekin zituzten arazoak, bestetik. Gatazka horien ondorioz, Kordobako Kalifa Herria hainbat erresumatan edo taifatan zatitu zen 1031. urtean.