-
ETA erakundearen sorrera
1959an, 60. hamarkadaren atarian, Esukal Herrian berebiziko garrantzia izango zuen fenomenoa gertatu zen, ETA (Euskadi Ta Askatasuna) erakundea sortu zen. Julen Madariaga, Benito del Valle eta Patxi Ruiz zeuden besteak beste sorreran. -
Period: to
60. HAMARKADA
- hamarkadan politikan, ekonomian zein gizartean zenbait aldaketa sumatzen dira Euskal Herrian.
-
Ikastolen sorreran gorakada nabarmena
Urte hauek dira Ikastola gehienen sorrerako urteak. 60. hamarkadan hiriburuetan ikastolak sortzen hasi ziren, Bilbon eta Donostian esaterako. -
Aberri Egun masiboa
1963an lehenego aldiz ospatu zen Aberri Eguna, Itsasun. 1964ean aldiz lehen Aberri Egun jendetsua ospatu zen Gernikan. Espainiako indar errepresiboak ezustean harrapatu ziren. Gernikara oztopo guztien gainetik jende ugari azaldu zen, honek belaunaldi berri bat mobilizatzeko eta mugitzeko prest zegoela erakutsi zuen. -
Euskaltzaindiaren bilerak
Euskaltzaindiak bilerak egin zituen 1964ean eta 1968an. -
ETA-ak EAJ-ren diskurtso politiko-ideologikoarekiko haustura
ETA-k hasieran berrikuntza gutxi ekarri zituen, baina 1965etik aurrera EAJ-rekin ideologiko zein politikoki hautsi zuen. Hasiera batean bertatik edaten bazuen ere hirugarren edo laugarren asanbladaztik gero beste zenbait ikuspegi politiko aldarrikatu zituen. Erakundea ezkertiarra eta sozialista moduan definitzen zuten. Askapen nazionala zein askapen soziala aldarrikatzen zituzten. -
Kantagintzaren garrantzia
Kantagintza izan zen orduko baliabide arrakastuenetarikoa, adierazpen oparoa izan zuen gure hizkuntzan.
Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo eta Imanol Larzabal ditugu besteak beste garai hartan kantugintza gorpuztu zutenak. Ez Dok Amairu taldeak 1965 eta 1972 urte bitartean jardun zuen. -
Lehen haustura: ETA berri.
ETA barnean izan zen lehen hasutura eman zen 166an, V. asanblada eta gero. "ETA berri" moduan ezaguna egin zena lehenengo, eta ondoren "Komunistak" erakundea sorraraziko zuten. -
1966ko Aberri Eguna: bi deialdi
Lehen aldiz, 1966an Aberri Egunean bi deialdi burutu ziren Euskal Herrian. EAJ-Eusko Jaurlaritzak Gasteizera joateko deialdi egin zuen, ETAkoek Irun-Hendaian manifestazioa bultzatu zuten. Hau ETA-k hartu zuen lerrokatza politiko berriaren eragina izan zen. -
ETA VI. eta V.-ren arteko banaketa
Aurreko asanbladan pasa moduan, beste banaketa bat gauzatu zen VI. asanbladan ere. -
Ikastoletan haur ugari
1970an, 8000 ikasle zeuden Gipuzkoako Ikastoletan, 2500 Bizkaikoetan, 300 Araban, 700 Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian 14. Guztira 1100 ikasle inguru batzen zituzten Ikastolek.