1.3. Aro Garaikideko Euskal Herria

  • Langile eta burgesiaren arteko lehia

    Estrukturalki, Kapitalismo industrialaren garapenean langile eta burgesiaren arteko lehia sendotzen da. Frantzia eta Prusiaren guda izan zen gakoa. 1871an Parisko Komuna iraultza sozialista burutzen da, Parisen soilik 20.000 langile hil zituzten. Frantzian III Errepublika ezartzen dute, sozialismoak eta anarkismoak egundoko errepresioa jaso bazuten ere, langile, nekazari, ikasle eta militarren artean arrakasta handia lortu zuten.
  • Hiru urte gatazkatsu

    Hiru urte gatazkatsu
    1873-1876 urteak oso gatazkatsu eta aldakorrak izan ziren, Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karlistada eta Alfonso XII-aren garaipenaren ondorioz.
  • PSOEren lehen taldea Euskal Herrian

     PSOEren lehen taldea Euskal Herrian
    Fakundo Perezaguak PSOEren Euskal Herriko lehen taldea sortzen du Bilbon. 1890 eta 1892 urteak bitarteko meateguietako greben ondorioz, sozialismoak arrakasta handia eskuratu zuen langileen artean.
  • Gamazada

    Gamazada
    German Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroak Nafarroako foru-erregimena baliogabetu nahi zuen. 1893 maiatzetik 1894ko martxora bitartean izan ziren istiluak.
  • Larrazabalgo hitzaldia

    Larrazabalgo hitzaldia
    Sabino Aranak bere lehen agerraldi pulikoa egiten du, bere ideia polidikoak azalduz. Espainiak Bizkaia zapaltzen zuela adierazten zuen.
  • Bizkaitarra

    Bizkaitarra
    Sabino Aranak garrantzia handia eman zien komunikabideei, garaian, prentsa idatzia zen erabiliena, "Bizkaitarra" aldizkari edo egunkaria atera zuen lehendabiziz, 1893ko ekainaren 8an. Beranduago, gobernadore zibilak itxi egin zuen eta "Baserritarra"rekin ordezkatu zuten.
  • Batzokiaren sorrera

    Batzokiaren sorrera
    Euskeldun Batzokija sortu zen. Elkartea ez zen alderdi politiko bat baina Bizkaitarra aldizkariko kideak biltzen ziren, bazkide gutxi batzuk ziren sartzeko baldintza gogorrak zituen.
  • EAJ ofizializatu

    EAJ ofizializatu
    Eusko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristau eta errepublikarra sortu zuen
  • Sabino Arana hil

    Sabino Arana hil
    1903an bere gaixotasunaren ondorioz kargua uzten du eta Angel de Zabala aukeratzen du ondorengo bezala. 1903ko azaroaren 25ean zendu egiten da.
  • EAJren banaketa

    EAJren banaketa
    Arana hil eta gero alderdian tentsioak nabariak ziren eta barne banaketa eman zen:
    - Ortodoxia Aranatarren jarraitzaileak: independentziaren aldekoak, Luis Arana buru zutela.
    - Euskal Herrikoak: posibilista, Ramon de la Sota zen burua.