Zornotzako ondare historiko eta leku garrantsitzuenak

  • Harrison Etxea

    Harrison Etxea
    Leonardo Rucabadok, Canuto Basterrarentzat 1910ean eraikitako ingeles estiloko bizitokia. 2000 urtean barrutik guztiz berritu zuten. Egun herriko hoteletako bat da, eta 12 logela ditu. Herriko erdigunean kokatuta dago.
  • Lopez Jauregui etxea

    Lopez Jauregui etxea
    Lopez Jauregiaren egitasmoa, Rafael María de Villasante eta Orue bilbotar abokatuak agindu zion Castor Uriarte arkitektoari 1926. urtean. Honek hurbiletik jarraitu zuen garaiko arkitekto ezagunenek proposatutako eredua. Gaurko lanak berriz, jatorrizko planoekin desberdintasun handiak ditu. Aldakuntzarik gehienak egindako berrikuntzetatik datoz, Gerra Zibilean etxeak jasandako kalteengatik.
  • Kioskoa

    Kioskoa
    1. urtean eraiki zen Zelaieta Parkeko kioskoa, alkatetzan Ignacio Zabala Jauna zegoenean. Kioskoa harlanduz eginiko elementu arkitektonikoa da, 1808 urtean data daitezkeen beste nonbaitetik ekarritako zutabez osatua. Egun, bere lehenengo kokapena galdu du, jatorriz Zelaieta Parkearen erdian kokatzen baitzen. Orain parke honen albo batean dago.
  • Period: to

    Gerra Zibila Amorebieta-Etxanon

    Amorebieta-Etxanon ere gerra zibilak bere aztarna utzi zuen. Garai honetan herriko baseliza erre egin zen eta herriko beste hainbat eraikin hondatuta gelditu ziren.1940an gaur egun ezagutzen dugun herria berreraikitzen hasi ziren.
  • Period: to

    Amorebieta eta Etxanoko baselizen batuketa

    1951eko Urtarrilaren 26ko Dekretuz, Amorebieta eta Etxano batu egin ziren, eta gaur egungo Amorebieta-Etxano udalerria osatu zuten. Herria antzinako Amorebietako merindatetik sortua da, Etxano, Amorebieta, Ibarruri, Larrabetzu eta Gorozikako baselizetatik hain zuzen.
  • Period: to

    Enrique Renteriaren arte lanak

    Herriko margolari ospetsua. Autodidakta izan zen eta margolaritza-zaletasuna berez sortu zitzaion, nerabezaroan. Horrela behar zuen Enrike Renteria bezalako bokaziozko margolari batengan. Hala ere, berak esan bezala, “guztiz naturala zen zerbait” bezala hasi zena, denborak aurrera egin ahala, benetako “bizio” bihurtu zen. Beste lan batzuekin batera egiten zuen bokazio bilakatu zen margolaritza. Izan ere, beste lan horiek ez zuten margolaritzarekiko zuen pasioa gutxitu.
  • 1983ko uholdeak

    1983ko uholdeak
    Urte honetan herrian eta inguruko herrietan uholde ikaragarriak egon ziren. Uholde hauek
  • Zornotzako Aretoa

    Zornotzako Aretoa
    Zornotza Aretoa 1994an sortutako kultur-gunea da, Zornotza udalerri bizkaitarraren nagusia, bertako Udalak kudeatutakoa. Zinema areto izandakoa berriztatu eta gaur batik bat antzerkirako atondutako tokia da. Zornotza Aretoa 1994an jarri zen martxan.Zine zaharraren birmoldaketa batetik hasita, toki berean kokatu zen gaur egun ikus dezagun antzoki hau. Zornotza Aretoak herriak zeukan kultur ekintzen hutsunea bete bete zuen. Gaur egun hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera ematen du.
  • Zelaieta Zentroa

    Zelaieta Zentroa
    Zelaieta Zentroa kirol, kultura, musika, ekitaldi eta ikasketa bilgunea da. 2004an lehenago zegoen kirol zentroaren lekuan berreraiki zuten eraikin berri hau. Guztira 7000m2 ditu erabilgarri. Eraikinean liburutegi bat, ikasketa gelak, frontoi bat, entsaio gelak, areto nagusi bat, diskoteka bat eta kafetegi bat daude besteak beste.
  • La Patata biribilgunea

    La Patata biribilgunea
    Andrés Nagelen eskultura erraldoi hau, Zornotza udalerriaren biribilgune baten kokatua dago, hain zuzen ere, Sabino Arana, Carmen, San Migel eta San Pedro kaleak lotzen diren, eta herriaren bidegurutze jatorria eta izaera direnen erdian. Brontzez egindako 9 metrotako altuera eta 2,5 tona dituen artelana da. Euskarrilez hiru hanka dituen oboide ilun bat. Oboideak zama luze bat du, eta zaldi ilea izango balitz moduan, bertatik nylon harien maroma bat erortzen da.