Fullsizeoutput 1969

SORALUZEREN HISTORIA LABURRA

  • 1299

    GIPUZKOA EDO BIZKAIA OTE?

    GIPUZKOA EDO BIZKAIA OTE?
    Bizkaiko lurretatik banandu zen Soraluze. 1299. urtean Bizkaiko koskako herri batek Plentzia herriak izena hartu zuen eta erabaki zuten lurralde berean ezin zirela izen bereko bi herri egon. 1397. urtean Getariako San Salvador elizan egin zen batzarrera joan zen Soraluze eta han Placencia de Soraluze izena esleitu zioten herriari. Hala ere, herria oraindik Durangaldearen parte zen, urte gutxi batzuk lehenago Gipuzkoan sartu arren.
  • 1343

    HERRIAREN SORRERA

    HERRIAREN SORRERA
    Nahiz eta lehenagotik ere jedea bertan bizi, urte honetan sortu zen ofizialki Soraluze. Gaztelako Alfontso XI.ak ofizializatu zuen, esaten dutenez, bizilagun batzuen eskariz.
  • 1400

    ARMAGINTZA SORALUZEN

    ARMAGINTZA SORALUZEN
    XV. mendean arma industria lantzen hasi ziren soraluzetarrak. Argazkia: sorapedia.eus
  • 1573

    ARMAK GORDETZEKO ERREGE-BILTEGIA SORTU ZEN (ERREGETXEA)

    ARMAK GORDETZEKO ERREGE-BILTEGIA SORTU ZEN (ERREGETXEA)
    1. urtean lehenengo errege-biltegia egin zen eta egindako armak gordetzen ziren bertan. Erregetxe zaharra izena jaso zuen honek.
  • KAPAREAK

    KAPAREAK
    Garaiko foruen arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko biztanleak kapareak ziren. Hau da, beraien eskubide politikoen jabeak eta gizaki libreak ziren. Honez gain, ez zuten zergarik ordaintzen. Argazkia: sorapedia.eus
  • ERREGETXE BERRIA

    ERREGETXE BERRIA
    Herriko Plaza Zaharraren gainean eraiki zen erregetxe berria eta gaur egun leku horrek izena mantentzen jarraitzen du, nahiz eta eraikinik ez egon. Erregetxe berriaren lanak 1804an hasi eta 1807. urtean amaitu ziren. XX. mendean bota egin zuten, armen industriak behera egin zuelako. Argazkia: Indalecio Ojanguren.
  • 2000 BIZLANTEKO HERRIA IZATERA HELDU ZENEKOA

    2000 BIZLANTEKO HERRIA IZATERA HELDU ZENEKOA
    Soraluze herriak ekonomia sendoa zuen eta horrek mende bukaerako krisia ondo gainditzen lagundu izan zion. Gainera, herria nahiko ondo irten zen 1873. urteko gerratetik. 1896. urtean 2000 biztanle zituen dagoeneko Soraluzek, eta hori herriaren egoera oparoaren seinale zen. Argazkia: Indalecio Ojanguren
  • 1918. URTEKO GRIPEA

    1918. URTEKO GRIPEA
    2.585 biztanle zituen Soraluzek gripe hau herrira heldu zenean. Guztira 36 pertsona hil ziren honen eraginez, Euskal Herriko tasarik altuenetarikoa izanik. Gainera, tuberkulosia ere bazen herrian eta inguruetan, eta gripe honek tuberkulosia zutenen heriotza eragin zuen. Gehienak haurrak eta gizonak izan ziren.
  • TORLOJUGINTZA

    Herriaren diru iturri nagusia bilakatu zen torlojugintza. Oraindik 1929. urtean arma-tailer ugari zeuden herrian, baina gerra zibila amaituta torlojuen tailerrek indar handia hartu zuten.
  • GERRAKO UMEAK

    GERRAKO UMEAK
    Euskal Herriko beste herri askotan bezala, umeek herbestera alde egin behar izan zuten gerra zibila hasi zenean. Argazkia: Los niños de la guerra, relato del tio Esteban liburuko portada. 1937. urtekoa da argazkia, haurrek Belgikan egindako eskala batean ateratakoa.
  • SORALUZEKO BIZTANLERIAREN GORAKADA 60. HAMARKADAN

    Torloju enpresa askoren sorrerarekin batera, bertan lana aurkitu zuten etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 urteen artean. Enpresa hauek gorakada handia izan zuten eta honek garrantzi handia izan zuen inguruko indrustrian.
  • SORALUZE GAUR EGUN

    SORALUZE GAUR EGUN
    Gaur egun industria mantendu egin da. Gainera, zerbitzu sektorea hazi egin da eta berritze prozesuan dago herria. 3.883 biztale ditu 2019an hartutako datuen arabera.