-
Sagarra bildu
Urtero sagardotegiak, lehen urrats moduan, sagarrak biltzen hastea da. Prozesu honek hilabete behar du, hortaz, abuztuaren bukaeran hasten dira jasotzen, urri hasiera arte. -
Sagarrak hautatu
Sagar guztia bildu ostean, urarekin garbitzen hasten dira eta hoberenak aukeratzen dituzte sagardoa egiteko. -
Sagarra jotzea
Behin sagarra garbitu eta hautatu dugunean, sagarra jotzea da hurrengo pausoa, hots, sagarra zanpatzea zukua ateratzeko. -
Jotzetik tolarera
Sagar guztia zanpatu ondoren, zanpatutako guztia tolarera eramaten da, eta honetan, sagarraren zukua (muztioa)-tik banantzen da. Muztioa gazteleraz "mosto" bezala ezagutzen dugunari deritzo. -
Muztioa irekin
Tolarean sagarraren zukua lortu ondoren, fermentazio prozesua ematea falta zaio sagardoa lortzeko. Horretarako, metalezko enbutu handi batzuetan sartzen da. Fermentazio prozesua hiru zatitan egiten da. Lehenengoan, muztioa irekiten da, 12 egunez. -
Bigarren fermentazio prozesua
Muztioak lehen fermentazio prozesua aurrera eman duenean, bigarren fermentaziorako prestatzen da. Bigarren honetan, berriro ere 10-12 egunez egongo da irakiten, baino kasu honetan, alkohola gehituko zaio. -
Kupeletan sartu
Bigarren fermentazioa amaitzean, lortutako sagardoaren produkzio erdia kupeletan sartzen dute. Hau izango da, urtarrilean Txotx denboraldi hasieran jendeak, sagardotegietan edango duen sagardoa. Aldiz, beste erdiak hirugarren fermentazio prozesua biziko du. -
Hirugarren fermentazio prozesua
Esan dugun bezala, lortutako sagardoaren erdia kupeletara joango da eta beste erdiak, hirugarren fermentazio prozesua jasango du. Berriz ere, 10-12 egun pasako ditu irakiten. Hirugarren prozesu hau, udaberria baino lehen egiten da. -
Sagardoa enboteilatu
Fermentazioaren hirugarren zatia bete duen sagardoaren azken fasea, enboteilatzearena da. Enboteilatu ondoren, bukatzen da prozesu osoa, eta hau izango da, dendetan saltzen dituzten sagardo boteilak.