-
Period: Jan 1, 1322 to Jan 1, 1322
Portugalete
Maria Lopez de Harok hiribildu izenpetu zuen -
Aug 2, 1323
Portugaleteko hiri-gutuna
Maria Diaz de Harok, 1323. urtean, Portugaleteko hiribildua Portugaleteko hiri-gutunarekin sortu zuen. Portugaleteko hiribildua sortu zenean, lurralde bat eman zioten, itsas eta lehorreko barrutiak, bere eskumenean hartzeko: Burgos eta Gasteizetik zetorren artilea eta Somorrostroko burdina bertatik kanporatzeko sortu baitzen. -
May 10, 1394
Enkarterriko forua eta Portugaleteko autonomia estatutu baten proposamena
Enkarterrietako Forua antzina Bizkaiko eskualdean lege ziren bi liburuko sistema da. 1394an lehendabiziko Forua edo Foru Zaharra idatzi zuten; bestea, berriz, 1503. urtean idatzi zuten. Foruak arlo konstituzionaletan ez ezik, arlo zibil eta kriminaletan ere arauak ematen zituen. Enkarterri zuzentzen zuen Usadio eta Ohituren Forua 1394an idatzi zuten, hau da, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenago. -
Apr 1, 1432
Gaztelako Joanes II.ak, hiri gutuna itzuli
Hainbat urtez egon zen bere hiri gutuna (Carta puebla) galduta, inolako dokumentu ofizialaren babesik gabe. 1432 izan zen Gaztelako Joanes II. eskutik bere agiria berriz ere berreskuratu zuenean, beste portu-herri batzuen aurrean merkataritzarako ere hainbat onura eman zizkielarik. -
Jan 1, 1483
Isabel Katolikoaren bisita
XIV. mendean hasten diren Karlistadak direla eta, Isabel Katolikoak Portugaletera jotzen du bere presentziaren bitartez denbora luzean lehian aritu ziren horiek lasaitu nahiez. -
Jan 1, 1492
Andra Maria elizaren sorrera
Tenplu xeheago baten gainean eraiki zen, 1322an Maria Diaz Harokoa Bizkaiko andere zenaren hiri-agirian jasotako agindua betetzen. Egungo kanpandorrea ez da jatorrizkoa Hirugarren Gerra Karlistan txikitu zutelako.
Barruan erretaula nagusia (1533-1550) eta Andre Mariaren XIV. mendeko zurezko estatua ditu.
Basilika titulua 1950ean Pio XII.ak eman zion. -
Salazar Dorretxea
Hiribilduko gartzela zen. Otxoa Salazarrek arearriz zein harlangaitzez egindako eraikina zen hasieran, lehenengo solairuan espetxea eta bigarrenean etxebizitza zituenak 1934an anarkistek erre ondoren, hondakinak besterik ez ziren geratu eta liburutegia galdu zen. 1958 eta 1959. urteetan Joaquín Irizar arkitektoak berreraiki zuen. Gaur egun bi zatik osatzen duten multzoa da: alde batetik, dorrea, eta bestetik, harresiaren zati bat, garai batean eraikina inguratzen zuen harresirena zena. -
Bilboko setioa
1873ko Abendua 1874ko maiatza. 1873ko abuztutik Herritik at izan arren, Bilbok, Portugaleteko bidetik eta baita elikagaiak eta armak ekarriz ibaitik zehar zetozen ontziei esker kanpoaldetik komunikaziorik izaterik izan zuen. -
Burdinezko kaia
Txurruka kaia Evaristo Txurruka ingeniariak 1881-1887 urte bitartean Portugaleten diseinatu eta eraiki zuen moila edo nasa da. Euskal Herriko ingeniaritza-lan garrantzitsuenetarikoa da, Bilboko portuaren azpiegitura handien hastapena ezarri zuena. -
Portugaleteko burdin kaia
Portugaleteko burdin kaia, “Muelle Nuevo” izeneko kaiaren ordezkapenarako eraikia izan zen. Izan ere, garairako Nerbioiko bokalean zehar existitzen zen Portugaleteko harezko barrak, nabigaziorako zailtasun handiak eragiten zituen, are gehiago, ostopo handia zen itsasontziak ibai barrura sartzeko. Egilea Evaristo Churruca izenekoa da. Eraikuntza 1881. urteko Apirilan hasi ziren eta 1887. urteko Irailaren 12an amaitu zen. -
Bilbao a Portugalete y Triano (BPT) trenbidearen sorrera.
1888-an sortu zen estatu-zabalera zuen trenbidea. Azkar hasi zen, izan ere, trenbide honek, Bilboko industrialdeko enpresa eta herri askotatik igarotzen zen (Sestao, Barakaldo...), eta beraz, pertsona askok erabiltzen zuten egunero herrietatik Bilbora iristeko edota lanpostuetara iristeko. http://historiastren.blogspot.com.es/2013/09/el-ferrocarril-de-bilbao-portugalete.html -
Bizkaia zubiaren inagurazioa.
Bizkaia Zubia metalezko egitura gisa munduan eraiki zen lehen zubi transbordadorea izan zen. Ibaizabal ibaiko bokalean dago, Bilboko estuario nabigagarria XIX. mendean itsasora zabaltzen tokian. 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen, eta bere burdinezko gorputz handiarekin Portugalete eta Getxo herriak batzeko diseinatu zen. http://puente-colgante.com/historia/?lang=eu -
Portugaleteko hotela
Gran Hotel Puente Colgante, udaletxea eta Bizkaiko Zubiaren artean dagoen Portugaleteko hotela da. Herritarren artean soilik "hotela" izenaz ezaguna den eraikina 1871n Manuel Calvo portugaletetar indianoak eraiki zuen udarako etxebizitza moduan. Neoklasiko eta historizista eraginak zituen luxuzko etxeak kolonial estiloa zuen. -
Metroaren etorrera
Portugalete Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Portugaleteko erdigunean kokatuta dagoena, San Roke plazapean, alegia. Abatxoloko geltokiarekin batera ireki zen, 2007ko urtarrilaren 20an, eta B.2 tarifa-gunearen barruan dago. -
Ballonti merkatal gunea