Pedagogoen denbora lerroa

  • Maria Montessori

    Maria Montessori
    Montessorik haurraren askatasunean sinesten zuen, aurraren behaketa aske batean zentratuz. Irakasleak:
    Umeak behatu ondoren laguntzeko
    Etengabe laguntzen egongo dira
    Ezertarako balio ez duen informazioa ez eman
    Egiten irakatsi
    Sariak eta zigorrak ez erabili
    Haur bakoitzarekiko lanketa, haien izaera aztertzen joateko.
    Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatu
    Askatasuna eman
    Ikasleak:
    Egiten ikastea
    Diren bezalakoak izan, haien izaera ezagutu ahal izateko
    Irakaslearen laguntza onartzea
  • Ovide Decroly

    Ovide Decroly
    Haurrari egokitzen den hezkuntza baten alde adierazten da, irakurgaia bezalakoa den garrantzizko elementu bat modu ezberdin batean planteatzen. Irakasleak:
    - Haurraren nortasuna errespetatzea
    - Ikasleari naturala izatera bultzatzea
    - Giro egoki bat lortzea haurraren motibazio sustatzeko
    - Bateratasuna
    Ikasleak:
    - Metodo berriei aurre egitea
    - Parte hartze aktiboa
  • Alexander Neill

    Alexander Neill
    Autoritarismoari eza eta ikasleen erabateko askatasuna Umeak beraien beharren baitan eta beraien berezkotasunaren baitan lan egin behar dute eskolan. Kanpo objektibo barik non beraien autonomia moztu ahal duten. Neill-ek proposatzen zuen eskola edo hezkuntza horretan proposatu zuen haurren esku dagoela eskolara joatea edo ez, umeei era libre batean aktuatzen itxi behar zaiela. Berak proposatzen zuen autoritarismoa eta hierarkia erabat ezabatu behar dela klaseetatik
  • Antón Semiónovich Makárenko

    Antón Semiónovich Makárenko
    Bi heziketa-helburu zituen: Gizarte sobietarren konfiantza(komunismoa) eta bere fedea heziketa aukeretan
    Metodologia:
    -Heziketak lanaren zerbitzura egon behar du.
    -Eskola elkartea bezala definitzen zen helburu ohikoarekin.
    -Estatuak pertsonen bizitza zuzentzeko beharra du. Familiak ez du arduraduna izan behar.
    Ikasleak:
    -Ikasleak lortu behar du: zintzotasuna, eraginkortasuna, puntualtasuna, mendekotasuna, aginte ahalmena…
    Irakaslea:
    -Haurra xurgatu behar zuten eskolaren elkartean
  • Loris Magaluzzi

    Loris Magaluzzi
    Metodologia:
    - Eskola aktibo, asmamen, habitagarri eta komunikatzailea sortzea.
    -Komunitatearen konpromiso osoa izatea, haurren ikaskuntza errazago izateko, munduarekiko trukea erraztuz.
    Ikasle+irakasle+familiak:parte hartu
    Ikasleak:
    -Umeek, ahalmenak, potentzialak, jakin-mina eta bere ikasketak eraikitzeko interesa dute.
    -Haurrak ez dute bakarrik hemengoa ikusten, baizik eta, haratago joaten dira. Egiazko eta gauza ameslariak dituzte haien buruetan.
    Irakasleak:
    -Behaketan oinarritu behar dira.
  • Paulo Freire

    Paulo Freire
    Esaldia (deskripzioa): hezkuntzarako den lan bat, zeinetan nire mugak onartzen ditudan, gela dominatuak onartuz gizartearen eraldaketarako bidean joanik. Ikasle eta irakasleak: Kontakizuna, zeinetan igorlea hezitzailea den, ikasleei kontaketaren memorizazio mekanikora gidatzea egiten du. Zapalduen egoera bermatzea zuen helburu eta horregatik hezkuntza askatzailea bultzatzen du. Baita hezkuntza aniztasuna ere.
  • Lorenzo Milani

    Lorenzo Milani
    Hizkuntzari izugarrizko garrantzia ematen zion.
    Ikasleek hizkuntza menperatzea ezinbestekoa zela ohartu zen. Izan ere, bestela ez zeukaten aukerarik gizartean parte hartzeko, burgesek hain zuzen ere, egiten zutena eta esaten zutena ulergaitza zelako.
    Don Benzi izeneko apaiz baten lagun bilakatu zen, erreferentziatzat hartuz.
    Zailtasun gehien zituzten ikasleetan jartzen zuen fokua, taldekidetasunari zein elkarlaguntzari izugarrizko garrantzia emanez.
  • Loli Anaut

    Loli Anaut
    Lolik proposatzen zuen hezkuntzan esan zuen ikasle bakoitza izaki globala dela, eta bere ingurua eta bere burua kokatzeko beharrak dituela. horretarako bizi, sentitu, ezagutu eta harremanetan jartzeko beharra dute.
    Irakasleak egin behar duten horretan berriz, Lolik, esaten zuen haurrak beraien ardatzean jarri behar direla beraiek direlako benetan garrantzitsuenak, beraz, ikaslearen garapenetan zentratu behar dira hauek. Eskola aktibo bat nahi duen hezkuntza bat proposatzen du Loli Anaut-ek.