Ondarearen jatorria eta garapena

  • XVIII. mendea

    Ondarearen jatorria kolekzionismoarekiko interesaren hasieran kokatzen da. Praktika hau XVIII. mendean zabaltzen hasi zen eta objektuek balore espeziala hartzen zuten beste une historikokoak izateagatik. Iraganeko obrak, gizateriaren obratzat hartuko dira. Ondarea altxor bat balitz bezala konsideratzen zen eta honen bitartez nazioaren prestigioa handitu nahi zen.
    Beraz, iraganeko ondasunak interesa piztuko dute, oraineko eta etorkizuneko akzioak ahalbidetuko dituztelako.
  • Period: to

    Ondarearen jatorria eta garapena

    Ondarearen jatorria eta historian zehar izan duen garapena azalduko da denbora lero baten bitartez.
  • XIX. mendea

    Ondarea balio dokumentala hartuko du, beraz, ondasun kulturala izateaz gain, kultura horren lekuko izango da. Herria ondasunaren oinordeko eta igorlea izango da. XIX. mendeko kultura hierarkizatuan, alderdi dominatzaileak, instituzioen bitartez izango dute kulturaren zein elementu kontserbatuko diren erabakitzeko ahalmena.
    Kultura kontzeptua, elite sozialak, gizartetik, herritik, estatutik eta beste nazioetatik goraipatzeko eta banatzeko erabiliko da.
  • XX. mendearen lehenengo zatia

    XX. mendetik aurrera, ondarea gizartearekin eta kolektibitatearekin harremanatzen da, hau da, ondasun komun batean bihurtzen da. Beraz, herritarrek ezinbestekoak izango dira, izan ere, elementuak ondare bihurtzeko, herritarrek, baloratu, identifikatu eta propiotzat hartu behar dituzte. Hau da, balio soziala izan beharko dute eta balio sozial hori, ohiturak, gastronomia, arkitektura eta beste adierazpen artistikoek definituko dute.
  • XX. mendeko bigarren zatitik gaur egun arte.

    Ondasunaren elementu erakargarriak bultzatuko dira ahalik eta errentagarritasun ekonomiko altuen ateratzeko. Horretarako, turismo kulturala sustatuko da, eta era berean, ondasunen iraupena eta birgaikuntza bultzatuko du.
    Beraz, ondarea, baliabide sozialkultural eta ekonomikoan bihurtzen da. Ondasunaren elementuak, funtzio sozial bat izan behar dute eta ekonomikoki errentagarriak izan behar dira. Eta horren bidez berain iraupena, zaintza eta sustaketa bermatzen dela pentsatzen da.