San miguel de estella

ONDAREAREN GARAPENA XVIII- GAUR EGUNERA

  • Period: to

    XVIII. mendea

    Gizakia munduaren erdigunea bihurtu zen, jainkoari lekua kenduz. Aurreko mendeetako objektuak balioa hartzen hasi ziren eta modu honetan, ondarea. Esan daiteke, ondarearen jatorria dela, objektuak bildumatzeko hasiera delako. Antzinako zenbait monumentu eta zenbait obra artistikoak dira gorde, kontserbatu eta transmititzen diren elementu bakarrak, eta modu honetan ondarearen esanahi modernoa eratzen da garai honetan.
  • Period: to

    XIX. mendea

    Mende honetan, ondarea ez da soilik iraganeko oinordeko edo legatu bat izango. Ez da soilik baloratutako eta legitimatutako objektu bat izango ( bere antzinatasunagatik), baizik eta balio dokumental handia izango du. Objektua bakarrik izateari uzteaz gain, kutsu kulturala ere hartuko du, herri eta garai bateko kulturaren lekukoa hartuz.
    Gainera, XIX. mendean, ondarea, belaunaldiz belaunaldi balio, pentsaera eta joerak transmititzeko gaitasuna zuen.
  • Period: to

    XX. mendearen 1. erdialdea

    Oraingoan ez da ondare indibidualik, gizarteari, kolektibitateari lotzen da, eta “guztien ongizate” bat bihurtzen da, non guztiona den eta guztiok dugu sartzeko eskubidea. Horregatik, oso garrantzitsua da komunitatearen papera, objektuak, edifizioak, obrak etab. Ondare bihurtzen dira hiritarrek balioa berriro ematen diotenean, haienak bezala diren identifikatzerakoan. Arteari garrantzi handia ematen zaio eta ondarea baloratzeko 3 irizpide erabiltzen ziren: Nortasuna, ekonomia eta gizartea.
  • Period: to

    XX. mendearen 2. erdialdea

    Baliabide bezala hartzen da ondarea. Zama izateari uzteko, gero eta errentagarritasun ekonomiko gehiago izatea eskatzen da.
    Turismo kulturala sustatzen hasten da, errentabilitate ekonomiko bat izanez. Ondarea autofinantzatzeaz gain, garapen ekonomiarako faktore indartsu bat izan daitekeela uste zen.
    Herritarrak kritikoak izatea bilatzen da, haien iraganarekin identifikatua sentitzeak eta etorkizunarekin konpromezu bat izan, hurrengo belaunaldiei babesa ondare-kontserbazioa ziurtatzeko.
  • Period: to

    ONDAREA GAUR EGUN

    Ondarea baliabide bezala ulertzen dugu: Turismo kulturala, eremuak ekonomikoki suspertzen du, esaterako: San Ferminak. Baita ere, ondare inmateriala kontuan hartzen da, esaterako hemen, Osasuna futbol taldea. Edo, baloreak, ondarearekiko enpatia, zaintza, babesa, gozamena… gurasoek eta aiton-amonek transmititu digutena.