Ondare Kulturala kontzeptuaren bilakaera historikoa

  • XVIII. Mendea

    XVIII. Mendea
    Garai honetako interesetako bat iraganeko objektuak ondare bilakatzea da, mende honetan hasitako praktika izan baitzen bildumazaletasuna.
    Mende honetan akademikoek egindako lana fundamentala izan zen, hauei esker ondare kultural asko kontserbatu zirelako. Gainera garai honetan ondarea altxor moduan hartu zen. Baina aipatu beharra da helburua ez zela kulturak kontserbatzea, baizik eta prestigioa handitzea. Horregatik museoak, artean eta hondakinetan interesa...
  • Period: to

    Ondare Kulturala kontzeptuaren bilakaera historikoa

    Ondarea kontzeptu Frantsesa eta Ingelesa da, Frantsesez "Patrimonie" deritzogu eta arbasoengandik jasotzen dena esan nahi du, eta "Heritage" Ingelesez, ondorengoei utzitakoa da bere esanahia. Bi kontzeptu hauek erreferentzia egiten diote filiazioari eta identitateari. Kronograma honetan mendeetan zehar ondareak izan duen bilakaera aztertuko dugu.
  • XIX. Mendea

    XIX. Mendea
    Mende honetan, iraganekoen erentzia izateari uzten dio Ondareak, eta dokumentu balorea hartuko du. Gainera ondarea kultura moduan ulertuko da, hau da, herri baten kulturaren lekuko.
    Gainera karakter inmateriala hartuko du garai horretan Ondareak, eta horrekin batera XIX. mendekoa zen bezalako gizarte hierarkizatu batean kultura edo ondasun kulturala erabiliko dute, eliteak eta klase sozialak banatzeko.
  • XX. Mendearen lehen erdia

    XX. Mendearen lehen erdia
    Mende honetatik aurrera ondarea gizartearekin lotuko da,hau da, denena izango da, ez dago gizabanakoarentzat ondarerik. Ondareak kultura komunitate baten identitate kulturala expresatuko du eta gainera nortasunarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin erlazionatuko da geroztik.
  • XX. Mendearen Bigarren erdia- gaur arte

    Hemen, garai honetan, Turismoa gero eta gehiago nabarmentzen hasten da eta horren ondorioz etekin ekonomiko oso argia ikus daiteke, eta hau guztia nola bait eskuetatik joan ez dadin, errekurtso sozial, ekonomiko eta kultural moduan hartu eta ulertu behar dela azpimarratzen dute, Etorkizuneko generazioek ere ondarea disfrutatu eta ikus dezaten, hau da, denboran iraun dezan.
    Eta gaur egun, Ondareak duen balioagaren arabera sailkatzen dugu.