ONDARE KONTZEPTUAREN BILAKAERA HISTORIKOA

  • XVIII. MENDEA. ONDARE KONTZEPTUA HASI, obrak historiaren testigu baitira (obren hautaketa eta haien babesa eta kontserbazioa nahi).

    BILDUMAZALETASUNAK ondarea antzinako obrak direla defendatu. Obrek ospe indibiduala eta botere soziala ekartzen dute eta GUSTU PERTSONALA bultzatzen da.
    AKADEMIEK hainbat elementu kultural gorde zituzten. Ondarea ALTXORRA bilakatu zen (iraganeko monumentuak, obra batzuk).
    Politikak, MUSEOAK balioa zeukatelakoan, museoak eraiki eta obraz bete zituzten, nazio ospea lortzeko. Legitimizazioa ondare materialetan bilatzen hasi zen.
    BILAKAERA: iraganeko hautaketek gaurkoak eta hauek etorkizunekoak.
  • XIX.MENDEA. Ondareari DOKUMENTUAREN BALIOA atsikitu eta kulturaren testigu bezala ikusi, ONDASUN KULTURALA kontzeptua sortuz eta haren IZAERA INMATERIALA kontuan hartzen hasiz.

    Herria haren ondarearen oinordeko eta igorle izango da, ondareak besteetatik bereizten gaitu eta (klaseka eta herrika).
    Ondarearen PROZEZU UNIBERTSALAZ jabetu ziren: izaki bizidunek haren kultura sortzeko, eraldatzeko eta transmititzeko ahalmena dute. Hala ere, ondarearen hautaketa sektore menperatzaileek egingo dute, sektoreak bereizten jarraitzeko.
    ERROMANTIZISMOAren eta BURGESIAren gorakadarekin ondarea Nazionalismoarekin eta Kolonialismoarekin lotu eta IDENTITATE berriak sortuko dira.
  • XX.MENDEAREN 1.ERDIA: Ondarea GIZARTEAREKIN eta KOLEKTIBITATEAREKIN lotuko da eta guztien ondasun bezala jardungo du. Monumentoak, artelanak, etab. ez dira ondare izango herritarrek BEREZKO ezagutarazi arte.

    Ondarearen balioa daukan FUNTZIO SOZIALAren araberakoa izango da,balio materiala eta inmateriala justifikatuz.Ondareak kolektibo baten IDENTITATE KULTURALA adieraziko du.Horregatik, haren kontserbazioa berdintasun-joerarekiko berrespenerako balioko du(GLOBALIZAZIO KULTURALA).OHITURAK eta TRADIZIOAK identitate horren erreferentzia izango dira. Ondareak IDENTITATEAREKIN, EKONOMIAREKIN (errentagarritasuna) eta GIZARTEAREKIN (bizi kalitatea hobetu)du erlazioa eta bere INTERPRETAZIOA ezinbestekoa da.
  • XX.MENDEAREN 2.ERDIA GAUR EGUN ARTE: ondarea BALIABIDE bezala. Horretarako, elementuak sustatu, ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKO handiena lortzeko.TURISMO KULTURALA ezinbestekoa; ondare kulturalaren berreskuratze, mantentze eta birgaitza.

    Irizpide EKONOMIKOAK INTERPRETAZIOZKOEN aurretik, Ezagutza HISTORIKO eta ARTISTIKOEN ESKAERAREN aurrean zenbait interpretazio sahiestu behar dira.
    Ondarea KONTSUMITZEKO OBJEKTU bezala.MUSEOAri baita errentagarritasun ekonomikoa atera, zonaldearen ekonomian laguntzen baitu.
    Gaur egun ondare kulturalak balio desberdinak ditu: BALIO ESTETIKOA(eragiten dituen emozioak), BALIO ARTISTIKOA (artelantzat jotzen da),BALIO HISTORIKOA (garai bat ezagutarazi) eta BALIO EKONOMIKOA(ekonomikoki ezinbestekoa).