1854-74

  • Vicalvarada

    Vicalvarada
    O'Donnell jeneral moderatuak gidatutako armadaren zati batek altxamendua burutu zuen Vicalvaron
  • Madozen desamortizazioa

    Madozen desamortizazioa
    Madozen desamortizazioa: jabetza kolektiboko ondasun guztiak ipini zituen salmentan (aurreko garaian salduak izan ez ziren Elizaren ondasunez gain baita herri eta udalenak ere). Prozesu honetatik ateratako dirua, neurri handi batean, industrializazioan inbertitu ziren, nagusiki trenbide sarearen eraikuntzan.
  • Burdinbideen legea

    Burdinbideen legea
    Burdinbideen Lege nagusia: aspekturik garrantzitsuena aduana-frankizia izan zen, hau da, burdinbide-sarea eraikitzeko libre uzten zen era guztietako material eta eraikuntza artikuluen inportazioa
  • Period: to

    Moderantismoaren buelta

    Egonezinak eraginda, krisia 1856ko uztailean gertatu zen. O'Donnell-ek estatu-kolpea eman zuen gehiengo parlamentarioaren aurka, Espartero jenerala eta progresistak baztertuz. O'Donnell gobernuburuak bere Batasun Liberala alderdiaren sostengua izan zuen
  • krisia eta Isabel II.aren gobernaldiaren amaiera

    Krisi hau ekarri zuten faktore eragileak hauexek izan ziren:
    Moderantismoaren ezintasuna demanda sozialei behar bezala erantzuteko.
    Isabel beraren deskreditoa (bizitza pertsonala lausoegia garai horietarako).
    1866ko krisi finantzarioak eta biziraupenekoak sortutako egonezin soziala.
  • Period: to

    Seiurteko iraultzailea

    1868ko irailaren 19an, Itsas Armadako buru zen Topete almirantea, Prim eta Serrano jeneralen laguntzaz, Cádizen altxatu zen, populazio zibilaren babesa eskatuz. Berehala sortu ziren estatu osoan batzorde iraultzaileak.
  • 1868ko iraultza (“La Gloriosa”)

    1868ko iraultza (“La Gloriosa”)
    1868ko irailaren 19an, Itsas Armadako buru zen Topete almirantea, Prim eta Serrano jeneralen laguntzaz, Cádizen altxatu zen, populazio zibilaren babesa eskatuz. Berehala sortu ziren estatu osoan batzorde iraultzaileak. Cádizko batzordearen adierazpenak, bere bukaeran, "Viva España con honra" aldarrikatzen zuen eta Valentziakoak "Abajo los Borbones". Iraultzak azkar lortu zuen bere helburua ia odol-isurketarik gabe. Isabelek, une hartan, Lekeition uda
  • 1869ko konstituzio demokratikoa

    1869ko konstituzio demokratikoa
    Iraultzaileen lehen lana erregimen berriaren nondik-norakoa markatuko zuen konstituzio berria lantzea izan zen. Hasiera-hasieratik, iraultzan parte hartu zuten indar politiko guztien desio demokratikoak bideratzeko araua izango zela zirudien. Baina gehiengoa zeukan talde liberal progresistaren ideiak nagusitu ziren soilik: askatasuna, berdintasuna eta jabetza. Nolabait, zapuztuta geratu ziren aldaketa soziala nahi zutenak eta laster entzun zen euren kexen oihartzuna.
  • Period: to

    Errege demokrata baten bilaketa

    Espainia errege gabeko monarkia zen une hartan. Harik eta errege egokia aurkitu arte, Serrano jenerala izendatu zuten erregeorde eta Prim jenerala gobernuburu.
    Isabelen semea (Alfonso) errege bihurtzeko ideia baztertuta zegoen arren, Cánovas del Castillo politiko kontserbadoreak, haren errege eskubideetan pentsatuz, alderdi alfonsinoa sortu zuen.
  • Period: to

    Amadeo Saboiakoaren monarkia

    Primen lanei esker onartu zuen Savoiako Amadeok Espainiako aulkia. Aostako dukea zen eta Italiako Vittorio Emanuele II. erregearen semea. Amadeo Cartagenan lehorreratu zen egun berean hil zen Prim. Jeneral honen babesik gabe zaila egin zitzaion errege lanetan jardutea. Oso gaztea zen eta ez zuen gazteleraz hitz egiten.
    Zenbait hauteskunde eta ezer konpontzen ez zuten gobernu krisien ondoren, Amadeok abdikatu egin zuen (1873ko otsailaren 11).
  • I.Errepublika

    I.Errepublika
    Asanbladak, Estanislao Figueras izendatu zuen Errepublika bateratuaren presidente. Laster gailendu ziren baina errepublikano federalak.
    Lehendabiziko lana, konstituzio berria egingo zuketen Gorteak deitzea izan zen. Baina arazo larriei eman behar zitzaien aurpegia: dirurik gabeko Ogasuna, Gerrate Karlista, Kubako gerra, e.a.
  • Pavía jeneralaren estatu kolpea

    Pavía jeneralaren estatu kolpea
    Guardia zibilaren laguntzarekin Gorteetara sartu eta hauek desegin zituen, I. Errepublikari amaiera emanaz.