Hezkuntzaren istoria

By Bingen
  • Period: 476 to 1455

    Erdi aroa

    Erdi Aroan, biztanle gehienak analfabetoak izan ziren, eta ia bakartuta egon ziren garai hartako kultura letradutik. Kleroko kideek bakarrik jasotzen dute hezkuntza, eta erlijioa eta gainerako kultura-ezagutzak dituzte eskura. Nobleziako kideek hezkuntza militarra besterik ez dute jasotzen, torneoetan eta gerra-jardueretan parte hartzeko. Oro har, biztanleria analfabetoa da. Klerigoen zeregin didaktikoa izugarria zen orduan.
  • Period: 1455 to

    Aro modernoa

    Hezkuntza kapitalistak kontsumo-gizarteak eskatzen dituen giza baliabideak prestatzen dituen bitartean, era berean, hezkuntza sozialistak bere gizarte-iraultzak behar dituen giza baliabideak eratzen ditu. Kapitalismoak ohoreak, graduak eta tituluak ematen dizkie beren dinamikan lerrokatzen direnei; sozialismoak, berriz, masak kontzientziatu, mobilizatu eta antolatzen ditu.
  • Giovanni Pestalozzi

    Pestalozzi hezkuntza herrikoiaren aitzindaritzat hartzen da, bere printzipio pedagogikoek ikuskera indibidualistarekin hausten dute eta.
    Denontzako eskola bat sortzeaz arduratu zen, eta 1775-ean eskaleentzako eskola bat sortu zuen, bertako ikasleak, txandaka, landa-lanetan aritzen ziren eta heziketa intelektuala, morala eta erlijiosoa jasotzen zuten
  • Period: to

    Aro garaikidea

  • Federico Herbart

    Alemaniar filosofo eta pedagogo hau asko nabarmendu zen pedagogian.
    Hemendik dator, izan ere, bere lanik nabarmenena, ``Pedagogía general deducida de la finalidad de la educiacion´´ izenekoa, non, Herbarten aburuz, hezitzailearen zeregina ``haurren espiritua eraikitzea, esperientzia jakin bat eraikitzea´´ da.
    Horretarako, hiru bitarteko nagusi ditu: instrukzioa, kultura morala eta haurren gobernua
  • Friedich Froebel

    Alemaniar pedagogoa baita ere, eskolaurreko hezkuntza ikasi zuen batez ere.
    Suitzako hainbat tokitara joan zen, eta, zenbait saialdiren ondoren, 1840an Blankenburgen ``Kindergarten´´ (hairtzaroko lorategia) jarri zuen. Haurrak askatasunez eta naturarekin harremanetan egotea eta errespetuz tratatzea zen eskola honen leloa. Jolas hauek jarduera libre gisa bultzatzen ziren, eta haurrari munduarekin lotutako trebetasunak eta esagutzak garatzen uzten zitzaion
  • Moyano legea

    Lege hori progresisten eta moderatuen arteko adostasunaren emaitza izan zen, eta hezkuntza-sistema liberala behin betiko finkatzea eta instrukzio publikoaren garapenaren egonkortasunaren hasiera ekarri zuen.
    Lege horrek hezkuntza zentralizatua ezarri zuen, hau da, haur guztiek testuliburu berekin ikasteko betebeharra. Era berean, horrek boterea ematen zion elizari, ikasketen purutasun ideologikoa zaindu zezakeen.
  • John Dewey

    Pertsonaia famatu honek oso lan garrantzitsuak egin zituen, ``Eskola eta gizartea´´ besteen artean, eta eskola gizarte-bizitzako esperientzia garrantzitsuak sortu eta hausnartzeko gune gisa ikusi zuen, herritartasun osoa garatzea ahalbidetzen duena.
    Hau guztia, bere garaiko hezkuntza-sistemak eskaintzen zituen baliabideek ez zielako herritarrei gizarteko demokratiko batean bizitzeko prestakuntza egokia ematen
  • Edouard Claparede

    Suitzako Psikologo eta Pedagogoa. 1905-ean, ``Psicología Infantil y Pedagogía Experimental´´, eta oihartzun handia izan zuen. Haurrak, ondoz ondoko hurbilketa baten bidez, inguruko errealitatea ezagutzen du; etengabeko tanteo bat egiten du, bai psikikoa, bai fisikoa, errealitate horretan gero eta hobeto moldatzen laguntzeko.
    Eskola bizitza dela uste du, eta, beraz, bizitza indibidual eta sozialerako prestakuntza dela.
  • María Montessori

    Montessori Doktorea Italiako lehen emakume medikoa izan zen. 1907-an Erroman aurkeztutako Montessori metodoari esker egin zen ezaguna. Mundu osoan zabalduta dago, eta ekimena eta autokonfiantza garatzearen alde egiten du, haurrei interesatzen zaizkien gauzak beraien kabuz egin ditzaten, diziplina gogor batek mugatu gabe.
  • Ovidio Decroly

    Maria Montessorirekin batera mediku ibili zen, eta, bera bezala, adimen-patologiak zituzten haurrekin hasi zuen hezkuntza lana; ``Êcole de l'Ermitage´´ sortu zuen, bere etxean bertan, diziplina zurrunaren aurka, globalizazioan, naturaren behaketan eta eskola aktiboan oinarritutako giro motibatzailea sortzearen alde eginez.
  • Alexander Neill

    Hezitzaile aurrerakoi eskoziarra izan zen, Summerhill-eko eskolaren sortzailea. Neillek aldeztutako printzipio pedagogikoetan oinarritutako hezkuntza garatzen da hemen: zoriona hezkuntzaren xede nagusi gisa, eta maitasuna eta errespetua bizikidetzaren oinarri gisa. Bere pedagogian ez zaie bide edo eredu zehatz batzuei ezartzen haurrei. Umeen helburua, beraien burua hertsatu gabe eta beldurrik gabe zehaztea da, eta zoriontsuago egingo dion bizimodua aukeratzea.
  • Roger Cousinet

    Pedagogo frantzesa. Talde-lanaren metodoaren sortzailea izateagatik ezaguna. Cousineteren arabera, haurra bere buruaren hezitzailea da, eta haren gainean jardun behar da beti bere ekimena eta askatasuna errespetatuz, taldean lan egiten utziz eta irakazkuntza-baldintzak eta prosezuak hobetuz.
  • Jean Piaget

    Suitzako psikologo konstruktibista, haurraren garapen intelektual eta kognitiboari buruzko ikerketak egin zituen. Hortik sortu zen ``La representación del mundo en el niño´´ lana, non haurraren psikologiak duen zailtasun eta garrantzi handieneko gaia aztertzen du: eboluzio etapa desberdinetan mundua berez irudikatzea
  • Adolphe Ferriere

    Suitzako pedagogoa. Eskola aktiboaren hedatzaile eta teorialari nagusietako bat izan zen, eta hortik sortu zen ´´La libertad del niño en la escuela activa´´ lana, honako hauetan oinarrituta:
    Haurraren interesak eta beharrak errespetatzea, metodo aktiboak erabiltzea, autonomia garatzea, espiritu kritikoa eta lankidetza.
    Hezkuntzaren helburua haurrari bere gaitasuna garatzen laguntzea da; askatasunerako askatasunean oinarritutako hezkuntza da
  • Célestin Freinet

    Pedagogo Frantsesa izan zen, bere izena duten ikasketa tekniken sortzailea. Horietako bat adierazpen artistikoa izan zen, bizitzari lotua, irakaskuntza honen oinarria dena, bereziki, pinturaren alderdia.
    Beraz, haurra desberdina eta sortzailea bada, agian etorkizuneko heldua ere izango da. Horixe da, behintzat, pedagogo berritzaile honen itxaropena
  • La Ley General de Educación (LGE)

    LGE-a frankismo berantiarrean onartu zen, eta 1980ra arte egon zen indarrean. Luis Villar Palasí ministroak bultzatu zuen, eta derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen 14 urte bete arte. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko 8 urteren ondoren, Batxilergo Bateratu Balioaniztunean (gazteleraz, BUP) edo ``Formacion profesional´´-ean sartzen zen.
  • Jerome Bruner

    Estatu Batuetako psikologo eta pedagogoa. Curriculumaren diseinu espirala proposatu zuen. Hark zioenez, ikasketa-plan ideala-materialak eta edukiak gero eta zabalagoak eta sakonagoak diren mailetan eskaintzen dituena da, eta, aldi berean, ikaslearen garapen ebolutiboak definitutako aukeratara egokitzen dena. Beraz, curriculumaren modelo lineala baztertu beharra nabarmentzen zuen.
  • Iván Illich

    Austrian jaiotako pedagogo eta saiogile mexikarrak, Iván Illich-ek, bere teorian, hezkuntza ``deseskolaratzea´´, ikaskuntza informala sustatzea du helburutzat, eta gizabanakoaren sormena sustatzea mugitzen den gizarte-ingurunean, eskola instituzionalaren estamendu zurrunen mende jarri gabe.
  • Howard Gardner

    Adimen anitzen teoria formulatu eta garatu zuen Estatu Batuetako psikologo eta pedagogo honek. Gardner-ek dioenez, pertsona guztiak dira zortzi inteligentzia-klaseetako bakoitzaren jabeak, nahiz eta horietako batzuk gehiago nabarmendu besteak baino, eta zortzietako edozein ez da besteak baino garrantzitsuagoa edo baliotsuagoa.
    Hezkuntzaren paradigma aldatzeko beharra teoria honi esker eztabaidatu zen.
  • La Ley de Ordenación General del Sistema Educativo(LOGSE

    LOGSE-k LGEren amaiera suposatzen du eta derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte sartzen du. Lege horrek autonomia-erkidegoei hezkuntza-eduki oso garrantzitsuak idazteko aukera ematen die.
    Sistema berrantolatzearen helburua hauek dira, besteak beste: derrigorrezko eskolatzearen aurreko etaparen erregulazio eraginkorra, lanbide heziketaren erreforma sakona eta araubide orokorreko eta bereziko irakaskuntzen arteko lotura.
  • La Ley Orgánica de Educación (LOE)

    LOE Zapaterok egin zuen 2006an, 2004 eta 2011 bitartean.
    Lege horrek Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzako irakasgai berriak barne hartzen ditu, Hizkuntza eta Literaturarekin atzeraemanaldian ebaluatu daitekeen derrigorrezko irakasgaia.
    Lege horretarako kritika ikaslearen eskakizun txikienera bideratu zen, eta ikasturtea gainditu gabeko irakasgaiekin pasatzeko aukera izan zen. Era berean, erlijioaren ikasgaia borondatez sartu zen, ikastetxeei nahitaez eskaini beharrekoa.
  • La Ley Orgánica para la Mejora Educativa(LOMCE)

    Lege hori Alderdi Popularreko Wert hezkuntza-ministroak exekutatu zuen 2013an. LOMCE lege proposatua, PPk beti aurka egiten dien aurreko LOE eta LOGSE lege sozialista horien konbinazioa da.
    Lege hau polemikoa da, sektarioa, atzerakoia eta diskriminatzailea. Erlijioa irakasgaiari balio osoa ematen dionez, errebalidak berreskuratzen ditu, ituna egiten du sexuan bereizten duten ikastetxeekin eta unibertsitate-bekak murrizten ditu. Horregatik, lege horrek kontzentrazio eta greba ugari ekarri ditu…