filosofia

  • 624 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa K.a. 624.urtetik . K.a. 545 urtera bizi zen, antzinako greziar filosofoa da, lehena arkhe edo munduaren printzipioaz hausnartu zuena. Hain zuzen, ura hartzen zuen guztiaren oinarritzat, eta Lurra uraren gainean flotatzen zuen disko moduan irudikatu zuen. Munduko Zazpi Jakintsuetako bat da, eta hainbat jakintza-arlo landu zituen, hala nola astronomia, eta matematika; izan ere, eklipsea aurresan zuen, eta Talesen teorema geometrikoa hari zor zaio.
  • 610 BCE

    Anaximandro Miletokoa

    Anaximandro Miletokoa
    Anaximandro Miletokoa K.a. 610 .urtetik ,  K.a. 546.urtera bizi izan zen. Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 580 BCE

    Pitagoras Samoskoa

    Pitagoras (K.a 570 - K.a. 490) Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Bere pentsaerari buruz erabateko fidagarritasunez ezer esatea ezinezkoa da, Pitagorasek idatzitako ezer ez baitzaigu heldu, eta gainera, berari buruzko aipamenak ez ziren etorri bera zuzenean ezagutu zutenen eskutik. Hala ere, historiako itzal handiko pentsalari eta jakintsutzat hartu da historian zehar,bere pentsaeran oinarrituta eskola filosofiko garatu zen bere garaian, egundaino nolabaiteko jarraipena izan duena.
  • 515 BCE

    Parmenides

    Parmenides Eleakoa (ca. K.a. 515 - ca. K.a. 450) Antzinako Greziako filosofoa izan zen, Izatea gogoeta-gai izan zuena. Filosofo presokratikoen artean kokatzen da, eta haien artean Eskola Eleatikoan. Bere bizitzari buruz heldu zaizkigun datu eskasak Platonen Parmenides solasaldian eta Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak bilduman jasotzen dira. Bere pentsamendu filosofikoa berak idatziriko Peri physeos olerkian biltzen da, baina lan horretatik zati gutxi batzuk soilik heldu zaizkigu.
  • 500 BCE

    Heraklito

    Heraklito, ustezko jaioterriagatik Heraklito Efesokoa ere deitua, Antzinako Greziako filosofoa izan zen K.a VI. mendearen inguruan. Filosofo presokratikoen taldean barneratu ohi da, haren hausnarketak filosofo horien ekarpenen aldean bereziak badira ere. Heraklitoren baieztapen garrantzitsuenak unibertsoan gertatzen den etengabeko aldaketaren, aurkakoen batasunaren eta materiaren printzipio nagusia den suaren ingurukoak dira.
  • 434 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles K.a. 434.urtetik 494.urtera bizi izan zen. Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen, pluralisten eskolakoa, medikua, politikoa eta poeta izateagatik ere ezaguna. Siziliako Akragas hirian jaio zen goi mailako familia baten baitan,demokraziaren alde jardun zuen eta oligarkiaren aurka. Bere lanetatik zati batzuk bakarrik gertatu zaizkigu,naturaren gainean, lan mekanizista, eta Purifikazioak, kutsu mistikoarekin, nahiz eta batzuen arabera bi lan horiek lan bakarra osatzen dute.
  • 429 BCE

    Platon

    Platon
    Platon K.a 429.urtetik K.a 347. urtera bizi izan zen, Antzinako Greziako filosofoa izan zen, historiako filosofo emankorrenetakoa. Sokratesen ikasle, haren pentsamenduak biziki hunkituta, bertutea eta justizia izan zituen hausnarketa-gai, baina horietaz haraindi ontologia, epistemologia eta estetika ere landu zituen, eta hala sistema filosofiko osotua eratu zuen lehen filosofoa da.
  • 399 BCE

    Sokrates

    Sokrates K.a. 399.urtetik, K.a. 469. urtera bizi izan zen. Antzinako Greziako filosofoa izan zen, filosofiaren historian itzal handienetakoa, bere irakaspenengatik nahiz bere bizitzagatik. Bere filosofiaren ardatz nagusia arima zen, zentzu zabalean, gizakiaren nortasuna, adimena eta jokabidea bilduz. Nork bere ariman arreta berezia jartzeko beharra aholkatu zuen, nork bere burua ezagutuz egiara helduko baita.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles Estagiran, Mazedonia jaio zen K. a. 384. urtean eta Kaltzisen, Eubea K. a. 322 hil.Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • 323 BCE

    Alexandro Handia

    Alexandro Handia Pella, K.a. 323ko uztailatik, Babilonia, K.a. 356ko ekainaren 10era bizi izan zen. Mazedoniako erregea izan zen. Estratega handia omen zen, eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian. Haren ekintzek hasiera eman zioten Garai helenistikoari, kultura greziarraren hedapenaren garaiari, alegia. Mediterraneoko ekialdean nolabaiteko kultura batasuna eragin zuen, Erromaren goraldira arte iraun zuena.
  • 354

    San Agustin Hiponako

    San Agustin Hiponakoa Thagasten jaio zen 354ko azaroaren 13an eta Hiponan 430eko abuztuaren 28an hil, filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • 1126

    Averroes

    Averroes edo Ibn Ruxd Kordoba, 1126ko apirilaren 14atik, Marrakex, 1198ko abenduaren 10a bizi izan zen. Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
  • 1224

    Tomas Akinokoa

    San Tomas Akinoko filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen.Filosofia platonikoaren iturrietatik eragin nabarmen jaso zuen bere pentsaera osatzerakoan, errealitate sentikor eta materialaren eta ideien mundu jakingarriaren arteko bereizketa bereganatuz. Eszeptikoak ez bezala, egia bat badela baieztatuz eta zentzumenen mundua iragankorra eta ulertezina dela defendatuz, egiazko ideien munduaren sorburua jainkoa dela sinetsi zuen, izatearen, egiaren eta ongiaren jatorri.
  • 1266

    Duns Eskoto

    Joan Duns Eskoto jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus 1266. urtean jaio zen eta 1308ko azaroaren 8an hil zen. Filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
  • 1280

    Gilen Ockhamgoa

    Gilen Ockhamgoa Ingeles teologo eta filosofoa izan zen (Ockham, Surrey, 1280 - Munich, 1349 edo 1350). Frantziskotarra zen, eta Oxforden eta Parisen egin zituen ikasketak.Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • 1473

    Koperniko

    Nikolas Koperniko 1473ko otsailaren 19an jaio zen eta 1543ko maiatzaren 24an hil zen.
    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain.
  • 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro Londresen, Ingalaterra, jaio zen 1478ko otsailaren 7an eta 1535eko uztailaren 6an hil, abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopia hitza asmatu eta izen bereko liburua idatzi zuen, alegiazko uharte-nazio bati buruzkoa. Liburuan, bertako sistema politikoa aurkeztu zuen.
    Hainbat lanpostu publiko bete zituen: Parlamentuko kide (1504), jarauntsien kudeatzaile (1514), ondasunen diruzain (1521), Behe Ganberako lehendakari (1523) eta lord kantziler (1529-1532 bitartean)
  • 1564

    Galileo

    Galileo Galilei 1564ko otsailaren 15an jaio zen eta 1642ko urtarrilaren 8an hil zen. Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da.
  • 1569

    Descartes

    René Descartes 1596ko martxoaren 31an jaio zen eta 1650eko otsailaren 11an hil zen. Filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun. Aita Joachim Descartes legegizona izan zen eta ama, berriz, Jeanne Brochard. Renék jaiotzean umezurtz geratu zela uste bazuen ere, Jeanne urtebete beranduago hil zen, bere anaia gazteagoa jaiotzean (hau ere hil egin zen).
  • 1571

    Johannes Kepler

    Johannes Kepler 1571ko abenduaren 27an jaio eta 1630eko azaroaren 15an hil zen, alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Thomas Hobbes

    Thomas Hobbes Westporten, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5an jaio zen eta Derbyshiren, 1679ko abenduaren 4an hil, filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean.Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • Locke

    John Locke 1632ko abuztuaren 29an jaio zen eta 1704ko urriaren 28an hil zen. Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator (Nola eta ez zergatik). Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu ere.
  • George Berkeley

    George Berkeley 1685ko martxoaren 12an jaio zen eta 1753ko urtarrilaren 14an hil, Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan da.Kaliforniako Berkeley hiriari pertsonaia historiko honengandik datorkio izena, baita berak ikasi zuen unibertsitateari ere. Horrez gain, bere omenez ezarritako izenak dira Yaleko unibertsitateko egoitzarena eta Dublineko “Trinity College”ena
  • Montesquieu

    Montesquieu baroia 1689ko urtarrilaren 18an jaio zen eta 1755ko otsailaren 10an hil zen. Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria. Haren pentsamendua Ilustrazio frantsesaren izpiritu kritikoaren korrontean sartuta dago.
  • Voltaire

    Voltaire, benetako izenez François-Marie Arouet , 1694ko azaroaren 21an jaio eta 1778ko maiatzaren 30an hil, frantziar filosofoa eta idazlea izan zen. Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetako bat izan zen.Voltairek lan ugari idatzi zituen; 1828an Bachautek prestatu zuen edizio kanonikoa (1877an Molandek osatua) 52 liburukik osatzen dute. Genero guztiak landu zituen: poesia, antzerkia, ipuinak, saiakera, historia-liburuak, liburuxkak, aforismoak, artikuluak, tratatuak.
  • Hume

    David Hume 1711an jaio zen eta 1776an hil zen. Eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. Enpirismoaren bultzatzailetzat jotzen da. Merkataritzan ari izan ondoren, Frantziara jo zuen ikastera. Han prestatu zuen Giza izaeraren tratatua. Britainia Handira itzulirik, beste obra batzuk argitaratu zituen: Saio moral eta politikoak; Giza adimenari buruzko ikerketa; Moralaren printzipioei buruzko ikerketa; Erlijioaren historia naturala (1757).
  • Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau 1712ko ekainaren 28an jaio zen eta 1778ko uztailaren 2an hil zen. Suitzar idazle, musikagile eta filosofoa izan zen, frantsesez idazten zuena. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lanik ezagunenak Gizarte-Hitzarmena, Aitorpenak eta Emilio, edo Hezkuntzaren gainean dira. Jean Jacques Rousseau oso filosofo berezia izan zen bere garaian, haize kontra joan zena, eta maiz kritikatua bere ideiengatik.
  • Denis Diderot

    Denis Diderot 1713ko urriaren 5an jaio eta 1784ko uztailaren 31an hil, idazle eta filosofo frantsesa, Ilustrazio garaiko idazle eta filosofoa.
    Filosofia, teologia eta zuzenbidea ikasi zituen Parisen.1746an argitaratu zuen lehen liburua, filosofiazko elkarrizketa bat, Pensées philosophiques; bertan, arrazoia agerpenaren gainetik zegoela aldezten baitzuen. Liburua kondenatu eta bahitu egin zuten eta, hortaz, arrakasta handia izan zuen berehala.
  • D'Alembert

    Jean Le Rond D'Alembert 1717ko azaroaren 16an jaio zen eta 1783ko urriaren 29an hil zen. Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen eta Denis Diderotekin batera Entziklopediaren egilea (Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers). Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • Immanuel Kant

    Immanuel Kant 1724ko apirilaren 22an jaio eta 1804ko otsailaren 12an hil, historiako filosofo nabarmenetakoa da.Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft (1788, Arrazoimen praktikoaren kritika).Aurrenekoan formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen Kantek.
  • Georg Wilhelm Friedrich Hegel

    Georg Wilhelm Friedrich Hegel 1770eko abuztuaren 27an jaio zen eta 1831ko azaroaren 14an hil, filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.
  • Scheler

    Max Scheler 1874ko abuztuaren 22an jaio zen eta 1928ko maiatzaren 19an hil zen, alemaniar filosofoa izan zen. Edmund Husserlen fenomenologia garatu zuen bere lanetan. Jenako Unibertsitatean ezagutu zuen Husserlen obra. Bere Obra nagusiak: Der Formalismus in der Ethik und die materiale Wertethik (1913-1916), Wesen und Formen der Sympathie (1923), Die Wissensformen und die Geselschaft (1926), Die Stellung des Menschen im Kosmos (1928).
  • Wittgenstein

    Ludwig Josef Johann Wittgenstein 1889an jaio eta 1951an hil zen folosofoa, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Heidegger

    Martin Heidegger 1889ko irailaren 26an jaio zen eta 1976ko maiatzaren 26an hil zen. Filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Horkheimer

    Max Horkheimer 1895eko otsailaren 14an jaio zen eta 1973ko uztailaren 7an hil zen. Filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Ezaguna da gizarte ikerketarako institutuko zuzendari izan zelako (Institut für Sozialforschung), 1930 eta 1969 bitarteko Frankfurteko Eskola ospetsuaren aitzindaria, eta teoria kritikoaren (Kritische Theorie) sortzailetako izan zelako.
  • Strauss

    Leo Strauss David (Kirchhain, Hesse, Alemania, 1899ko irailaren 20a - Annapolis, Maryland, Estatu Batuak, 1973ko urriaren 18a) alemaniar-amerikar filosofo eta klasizista politikoa izan zen. Familia judu batean jaioa, Estatu Batuetara emigratu zuen gero. Zientzia politikoetako irakasle gisa egin zuen bere karreraren zatirik handiena Chicagoko Unibertsitatean, non hainbat belaunaldi irakatsi eta 15 liburu argitaratu zituen.
  • Leo Strauss David

    Leo Strauss David (Kirchhain, Hesse, Alemania, 1899ko irailaren 20a - Annapolis, Maryland, Estatu Batuak, 1973ko urriaren 18a) alemaniar-amerikar filosofo eta klasizista politikoa izan zen. Familia judu batean jaioa, Estatu Batuetara emigratu zuen gero. Zientzia politikoetako irakasle gisa egin zuen bere karreraren zatirik handiena Chicagoko Unibertsitatean, non hainbat belaunaldi irakatsi eta 15 liburu argitaratu zituen.
  • Theodor W. Adorno

    Theodor W. Adorno 1903ko irailaren 11an jaio eta, 1969ko abuztuaren 6an hil, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera.
  • Adorno

    Theodor W. Adorno 1903ko irailaren 11an jaio eta, 1969ko abuztuaren 6an hil, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa. Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera.
  • Jean-Paul Charles Aymard Sartre

    Jean-Paul Charles Aymard Sartre 1905eko ekainaren 21an jaio zen eta 1980ko apirilaren 15an hil, frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Althusser

    Louis Althusser 1918ko urriaren 16an jaio zen eta 1990eko urriaren 22an hil, filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik.
  • Louis Althusser

    Louis Althusser 1918ko urriaren 16an jaio zen eta 1990eko urriaren 22an hil, filosofo frantsesa izan zen. XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik.
  • Jürgen Habermas

    Jürgen Habermas 1929ko ekainaren 18an jaio zen, alemaniar soziologo eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Epistemologian oinarritutako bere lanak XX. mendean beso luzekoak izan ziren.