Klasikoa

Euskal Literatura

  • 150

    Akitaniako lehenbiziko lekukotasunak

    Akitaniako eskualdeetako hilobietako harrietan hitz solteak aurkitu ziren latinez deklinatutako eta erromatar alfabetoan idatzitako euskarazko hitzak - Inzkripzioetan -txo eta -ko euskal atzizkiak aurkitu zituzten.
  • Period: 150 to

    Euskal literatura

  • Nov 25, 1100

    Bidaiarien lekukotasunak eta hiztegi txikiak.

    Aimery Picaud Frantziako erromes bat, Santiagorako bidea egin zuen eta liburu bat idatzi zuen ikusitakoa jasoz. Bertan, Baskoniako biztanleen deskribapen ez oso atsegina egiten da eta euskarazko hiztegitxo bat sartu zuen, beste erromesentzat lagungarri izateko.
  • Nov 25, 1200

    Gonzalo de Berceo

    Gonzalo de Berceo
    XII-XIV Gonzalo de Berceoren lanetan aukitzen dugu euskara. Hainbat testuetan euskerazko hitzak agertzen dira
  • Nov 25, 1250

    Nafarroako Forua

    Nafarroako Forua
    Nafarroako Foruak nafar-erromanikoan idatzirik zeuden, baina gizarte euskaldun bati eman behar zitzaizkiotenez, euskal hitzak behin eta berriz azaltzen dira bertan.
  • Nov 25, 1300

    Nafarroako Monastegiak

    Hizkuntza ofiziala latina zen baina euskararen presentzia agirietan azaltzen hasi zen. Nafarroako monastegietakon agiritegiak euskal izenak zeuzkaten.
  • Sep 28, 1350

    Baladak

    Baladak
    Euskal lurraldeen arteko mugak defendatzeko gerra giroak sortuko du nolabaiteko tradizio literario bat, ahozko formekin lotua. Hau Baladen tradizioa izango da.
  • Nov 25, 1415

    Gorteko Gutuna

    Erret Gorteko ofizial gehienak, euskaldunak izan ziren. Bertako funtzionarien arteko gutun bat euskaraz idatzi zuten.
  • Nov 25, 1506

    Joannes Leizarraga

    Joannes Leizarraga
    Euskal idazle lapurtarra. Baskoitzen 1506. urte inguruan jaiotakoa eta Bastidan 1601. urtean hil zena. Erreginak Itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zion, dotrina zabaltzeko. Hauek dira itzulitako lanak: "Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria", "Kalendrera" eta "ABC edo Christinoen Instructionea". Hiru lanak 1571. urtean argitaratu ziren hizkuntza bteratuan.
    Helburua: erreforma sustatzea.
  • Nov 25, 1533

    Esteban de Garibay

    Esteban de Garibay
    1. urtean jaio zen Arrasaten. Bere lan handia sortzeko Epaña eta Portugalera bidaiatu zuen; 1566. urtean bukatu zuen. 1570. urtean Flandesera joan zen bere lana ezagutzera ematera eta hurrengo urtean argitara ema zen. Monarkia espainiarra osatzen zuten erreinu guztien historia zen. Ondoren beste lan bat argitaratu zuen: Ilustraciones Genealógicas. Madrilen hil zen 1599. urtean.
  • Nov 25, 1537

    Joan Zumarragako

    Joan Zumarragako
    Mexikotik Durangora idatzitako eskutitz batean Zumarragak Tabirako Muntxaraz dorrea gogorarazten du
  • Sep 1, 1545

    Bernard Etxepare

    Bernard Etxepare
    Linguae Vasconum primitiae, euskeraz idatzitako lehenengo liburua da, Bernat Etxeparek idatzia. 1475aren inguruan jaio omen zen Sarrasketan (Donibane Garazi ondoan).
  • Nov 22, 1548

    Joan Perez de Lazarraga

    Joan Perez de Lazarraga
    Ezezaguna genuen 2004. urtean Madrileko antigoaleko denda batean bere lana aurkitu zen arte. Dianea eta koplak izena du bere lanak eta artzain nobela bat da. 1567. urtean idatzi zuen. Lan honek Jorge de Montemayor idazlearen Los siete libros de DIana lanari jarraitzen dio.
  • Beltrán de Saugis

    Beltrán de Saugis
    Beltrán de Sauguis Nafarroako kontseilari izan zen jauntxoa dugu. Poeta zen, baina bere lan poetikoa galdu da; eta errefrau bilduma bat egin zuen. 1627. urtearen inguruan hil zen.
  • Errioxako lekukotasunak: Emilianoar glosak

    Errioxako lekukotasunak: Emilianoar glosak
    Euskaraz idatziriko lehen esaldiak dira. Esaldiok Donemiliagako Kukulako (Errioxa) monastegian aurkitu ziren latinez idatziriko prediku liburu batean. Latinezko testuaren ertzetan agertzen dira, euskaraz idatzita daude eta latinezko testuaren itzulpena dira.