EUSKAL LITERATURA

By ganboa
  • 500

    Akitaniako lehenbiziko lekukotasunak

    Akitaniako lehenbiziko lekukotasunak
    Lehen euskal hitzen lekukotasunak Akitanian aurkitu zuen. Ikertzaile askorentzat akitaniarrek eta euskaldunek herri bera osatzen zuten eta hizkuntza bera erabiltzen zuten edo akitaniera eta euskera oso antzekoak ziren. Akitaniako hainbat inskripziotan euskarako antzeko hitzak aurkitu ziren. Horietako hitz batzuk hauek dira:
    Ilurberrixo/Anderexo
    Astoilun/No.Deo/C.Favibs/ Nis.F el/ V.S.M.L
    Sembetten/Bihoscin/NIS.F el/B.S.L.M.
    Baeserte/Deo/Arbelex/Harsi.F/V.S.L.M.
    Leheren/Vriaxe/Ilvnnosi/filia
  • Dec 2, 1000

    Bidaiaren lekukotasunak eta hiztegi txikiak

    Aimery Picaud izeneko erromes frantsesak euskarazko hiztegi txiki bat sortu zuen beste erromesentzako lagungarria izango zena. Hau izan zen lehen euskal hiztegitxoa.
  • Dec 2, 1173

    Nafarroako monastegiak

    Nafarroako monastegiak
    Euskara paperetan ageri, monastegietako hizkuntza ofiziala latina, ez euskera. Erdi aroko euskera adierazten da.
  • Dec 2, 1200

    Gonzalo de Berceo

    Gonzalo de Berceo
    mendeetan euskarazko hitzak, euskara nahiko zabaldua zegoen, mende hauetatik aurrera zenbait testu gehiago agertu, Gonzaloren testuetan agertzeak garrantzia ematen dio eta Euskara zabalduta zegoela adierazten du.
  • Dec 2, 1250

    Nafarroako forua

    Nafarroako forua
    Foruen hizkuntza nafar-erromanikoa, testuak euskaldun bati eman behar ziotelako latinez idatzi baina hitz batzuk euskaraz.
  • Dec 2, 1300

    Baladak

    Garrantzitsuak izan ziren, hiztegia, lexikoa, egitura gramatikalak, orduko bizimodua, pentsaera, jokaera.. azaltzen zituztelako
  • Dec 2, 1415

    Gorteko gutuna

    Gorteko gutuna
    Erret gorteko ofizialak euskaldunak ziren, eta gutun bat ager zen euskaraz.
  • Dec 2, 1450

    Eredu Epikoa

    Atherratzeko anderea
    Milia Lasturkoaren heresia
  • Dec 10, 1475

    Bernard Etxepare

    Bernard Etxepare
    Euskaraz lehenego liburua idatzi zuen idazlea da eta kronologikoki Euskal Literaturak ezagutzen duen lehenengo idazlea da. 1475ean jaio zen Sarrasketan (Donibane Garazi). Biarnonen espetxeratua izan zen ezezagunak diren arrazoiengatik baina baliteke Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde azaltzeagatik espetxeratzea. 1545an argitaratu zuen Bodelen Linguae Vasconum Primitiae liburua. Liburu honek bi dedizio izan zituen gutxienez baina bakarra gorde da. Liburuaren helburua erlijioa lantzea,
  • Dec 10, 1506

    Joannes Leizarraga 3

    Honekin batera, jainkoen egunak, jaiegunak noiz ziren,... herritar guztiek ezagutzea nahi zuen. Lezarraga izan zen euskara prosan erabili zuen lehen idazlea.
  • Dec 10, 1506

    Joannes Leizarraga

    Joannes Leizarraga
    1506an jaio zen Beskoitzen eta 1601an Bastidan hil zen idazle Lapurtarra zen. Apaiz katolikoa zen baina 1559an higanot bihurtu zen. Leizarragak hainbat lan itzuli zituen euskalki Lapurtarra oinarri hartuz baina beste euskalkiak tartekatuz denontzat ulergarria izateko.Berak idatzitako zati batzuk, hitzaurrea adibidez, nafarroako erreginari zuzenduta zegoen. Gainontzeko zatiak herritarrei zuzenduta zeuden, bai protentantismoa praktikatzen zutenei, eta baita jainkoa zerbitzatu nahi zutenei ere.
  • Dec 10, 1506

    Joannes Leizarraga 2

    Bere helburua, euskaldunek liburu honi probetxua atera eta jainkoa nola zerbitzatzen zen jakitea zen, liburu protestantea zen. Liburu hau itzultzeko nafarroako erreginak eskatu zion, aurretik katolikoa zen erregina baina protentantismoa defendatzen hasi zen eta jarraitzaileak bilatu nahi zituen berak. Zalantzak izan zituen euskalkian idatzi ala ez, herritar guztiei heldu beharreko liburua zenez ez zekiten nola idatzi eta bertan hasi zen euskara batuari buruzko hausnarketa egiten.
  • Dec 10, 1512

    Filosofia

    Humanismoa bultzatzen hasten da eta horren ondorioz biblia zalantzan jartzen da. Berpizkunde edo arrazonamendu garaia moduan ezagutzen da, arrazonamenduaren bitartez kezka sortzen delako.
  • Dec 16, 1512

    Politika

    Politika: Gaztelako erregeak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen eta Albretarren dinastiak Nafarroa Beherera aide egin behar izan zuen. Monarkiak indarrean zeuden garai hartan hasi zen, bada, gaur ezagutzen dugun estatu-eredua. Garai hartan Joana Albertekoa zen erregina.
  • Dec 16, 1512

    Teknologia

    Teknologia: Gutenberg-ek, inprenta sortu zuen eta honek liburuen ugalketa erraztu zuen, liburuak egiteko sistema errazagoa zelako eta lehen eskuz idatzi behar zirelako. Honi esker alfabetizazioa bultzatzen da baina ahozkotasunaren galera dakar.
  • Dec 16, 1512

    Berpizkunde garaia

    Berpizkunde garaia: XVI.mendean Berpizkunde garaia hasi zen. Gizarte hierarkizatua hautsi zen eta ondorioz gizakiaren birbalorizazioa eta arrazoia aurkituko dira mende honetan. Arrazoia dela gizaki egiten gaituena pentsatzen dute. Erreferentzia modura natura hartzen dute eta gizarte aberasteko antzinateko ohituretara jotzen dute. Horretarako Grezia eta Erromako jakinduria zabaldu beharra dagoela pentsatzen dute. Erdi Aroko balore guztien ukapena ematen da, antzinaro klasikora eta hango baloreeta
  • Dec 10, 1533

    Beltrán de Sauguis

    Beltrán de Sauguis
    Jauntxoa zen, Nafarroako kontseilari izandakoa. Poeta zen baina bere lana galdu egin da. Errefrau bilduma bat sortu zuen 205 errefrauez osatua.
  • Dec 9, 1545

    Linguae Vasconum Primitiae

    Linguae Vasconum Primitiae
    Euskarazko lehenengo liburua
    Aurreko aroko joerei lotua
    Bernard Etxeparek idatzia
    Hitzaurrea
    Erlijioari buruzko bertsoak
    Maitasunari buruzko bertsoak
    Bertso autobiografikoa
    Euskarari gorazarre egiten dioten bertsoak
  • Dec 10, 1545

    Linguae Vasconum Primitiaeko idatzi bat. Gaia: Erlijioa

    Erlijioari buruzko idatzia:
    Munduian den gizon orok behar luke pensatu
    Jangoikoak nola duien batbedera formatu,
    bere irudi propiara gure arima kreatu,
    memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitu. Ezein jaunek eztu nahi muthil gaixtoa eduki
    ez pagatu soldatarik zerbizatu gaberik;
    Jangoikoa ari duzu hala hala gureki:
    gloriarik ez emanen hongi egin gaberik.
  • Dec 10, 1545

    Linguae Vasconum Primitiaeko idaztia bat. Gaia: Emakumea eta maitasuna

    Emakumeari buruzko idatzia: Beti penaz izatia gaiz da ene amore
    Beti ere behar duta nik zugatik dolore. Amore bat ukhen dizit miragarri jen
  • Dec 10, 1545

    Linguae Vadconum Primitiaeko idazlan bat. Gaia:Euskera

    SAUTRELA Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara O heuskara lauda ezak garaziko herria
    Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia
    Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena
    Orai aldiz izaneniz orotako lehena. Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden
    Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
    Zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen
    Orai dute ikasiren nola gauza hona zen. Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia
    Ezi huien lengoajia izanen da floria
    Prinze eta iaun handiek
  • Dec 10, 1548

    Joan Perez de Lazarraga

    Joan Perez de Lazarraga
    1. urtean jaio zen Larrean eta 1605eko Apirilaren 11n hil zen euskal idazlea zen. Larreako dorrearen jauna izan zen, oñatiar jatorriko familiakoa.
  • Dec 10, 1548

    Joan Perez de Lazarraga 2

    1567an idatzi zuen Dianea eta koplak izeneko lana. (2004 ean Madrilen aurkitu). Lan hau artzain nobela bat da eta Hego Euskal Herriko testurik zaharrena da. Nobelak 102 orrialde ditu eta 45 koplaz osatuta dago. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako euskalkiak darabilzki, nahiz eta gaztelerazko liburu baten jarraipena izan. Lazarragaren bertsoak lau bertso lerrotakoak dira eta hoskidetasuna matentzen dute. Gaia maitasuna da.
  • Dec 2, 1550

    Linguae Vasconum Primitiae

    Linguae Vasconum Primitiae
    Euskarazko lehenengo liburua Aurreko aroko joerei lotua Bernard Etxeparek idatzia Hitzaurrea Erlijioari buruzko bertsoak Maitasunari buruzko bertsoak Bertso autobiografikoa Euskarari gorazarre egiten dioten bertsoak
  • Dec 10, 1566

    Esteban de Garibay

    Esteban de Garibay
    1533an jaio zen Arrasaten eta bere ikasketak Oñatin, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen. Bere lan handia sortzeko Espaina eta Portugalera bidaiatu zuen eta 1566an amaitu zuen. 1570an Flandesera joan zen bere lana ezagutaraztera eta hurrengo urtean argitaratu zen. Lan hori monarkia espainarra osatzen zuten erreinu guztien historia zen.
  • Dec 9, 1567

    Dianea eta koplak

    Dianea eta koplak
    Joan Perez de Lazarraga
  • Dec 9, 1571

    Joanes Leizarragaren itzulpenak

    Joanes Leizarragaren itzulpenak
    Kalendrera
    ABC edo Christinoen Intructionea : Protestanismoa praktikatzen duen jendeari zuzenduta
    Jesus Christ Gure jaunaren Testamentu Berria
  • Refranes y sentencias

    Refranes y sentencias
  • Errioxako lekukotasunak

    Errioxako lekukotasunak
    Emilianoar glosak Glosa hauetan gazteleraren eta euskeraren lehen idazkiak aurkitzen dira. Bertan agertzen diren esaldiak garrantzitsuak dira garai horretako esaldien egitura gramatikala azaltzen dutelako, euskeraren garapena ullertzeko eta Errioxan garai horretan euskera hitzegiten zela adierazten dutelako.