El valor educativo y el uso didáctico del patrimonio cultural

  • “Ondarea” kontzeptuaren bilakaera:

    “Ondarea” kontzeptuaren bilakaera:
    Frantseseko “patrimonie” hitzak, lehentasuna ematen dio aurreko belaunaldiek utzi duten horri.
    Ingelesezko “heritage” kontzeptuak ondorengoei, etorkizuneko belaunaldiei, erreferentzia egiten dio.
    Hala ere, bi kontzeptuak seme-alabatasunari eta identitateari erreferentzia egiten dio.
  • XVIII. mendea

    XVIII. mendea
    Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekiko interesaren hasieran dago, XVIII. mendetik aurrera. Ondorioz, iraganeko objektuak ondare kontsideratzen hasi ziren, akademiei esker. Antzinako monumentuak eta arte-lan berezi batzuk kontserbatzen ziren. Metropoli handiak museo handiak eraikitzen hasi ziren eta ondaretik abiatuta, antzinatasuna amaituko da.Hau, kate progresibo eta ebolutibo baten adierazle da, non iraganeko ekintzek orainaldikoak eta etorkizunekoak ahalbidetzen diren.
  • XIX. mendea

    XIX. mendea
    XIX. mendean, ondareari dokumentuaren balioa esleituko zaio.
    Une horretan “kultura-ondasun” kontzeptua sortzen da. Ondarea mundu mentalaren isla da eta gainerako izaki bizidunengandik bereizten gaitu sektore nagusiek zuzenduta. Kulturak gizarte baten barruko gizarte-eliteak prestigiotzen eta munduko herriak sailkatu eta bereizten ditu. Ikuspegi hierarkiko horren kritika XX. mendean iristen da. Ondorioz, kultura giza talde bakoitzaren ezaugarri bereizgarrien multzo bihurtuko da.
  • XX. mendearen lehenengo erdia

    XX. mendearen lehenengo erdia
    XX. mendetik aurrera, ondarea gizartearekin lotzen da. Objektuak, eraikinak, artelanak, etb. herritarrek berezkotzat hartzen dituztenean soilik bihurtzen dira ondare eta honek talde edo kultura-komunitate baten berezko kultura-nortasuna adierazten du. Ildo horretatik ondarearen interpretazio kontzeptua sartu da XX. mendearen amaieran. Hemendik aurrera ondarea identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da.
  • Period: to

    XX. mendearen bigarren erditik gaur egunera

    Ondarea baliabide gisa interpretatzen da. Elementu erakargarri horiek bultzatzeko interesa dago, ahalik eta errentagarritasun ekonomiko handiena lortzeko, turismo kulturalaren bidez. Ondarearen kontzeptualizazioa aldatuz joan da, “altxorra” izatetik “baliabide soziala, kulturala eta ekonomikoa” izatera. Aldaketa horrek ere bere erabileran eragina izan du, elementu "bildumagile" izatetik, "errentagarritasun ekonomikoa" izatera pasa delako, kontsumitu daitekena.