-
450 BCE
Demokrito
Demokritok esan zuenez, munduko elementu guzti guztiak partikula oso txikiz osatuta daude, hau da, atomoz. Honen ustez, atomo horiek, tamaina eta forma desberdinez osatuta daude. Partikula horiei, partikula zatiezinak deitu zien. Baina honen ideiak, ezin zituzten teoriatzat hartu oinarri zientifiko gabekoak baitziren. -
Jonh Dalton
Daltonek esan zuenez, elementu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira. Atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zela deskubritu zuen. Horrez gain, atomoak esfera formakoak direla, eta beste elementu kimiko baten atomoetatik desberdintzen direla tamaina eta propietate kimikoengatik. -
Joseph John Thomson
Gizon honek esan zuenez, elementu kimikoen atomoetan, karga elektriko negatiboa eta masa duten partikulak daude eta horiei, elektroi deitu zien. Horrez gain, imanak hurbiltzean korronte elektrikoa desbideratzen dela ere esan zuen. Baita ere, atomoak masa positiboaren antzera irudikatu zituen, eta bertan elektroiak egongo zirela, eta elektroien karga negatiboaren mende dagoela atomoaren masaren karga positiboa eta ondorioz, atomoa neutroa izango zela. -
Ernest Rutherford
Honek esan zuenez, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta egon behar da, elektroiak berriz, askoz ere txikiagoak direla, nukleroaren inguruan biratzen dutela eta nukleotik oso urrun daudela. Atomoa bera berriz, nukleo txiki batez eta azal txiki batez osatuta dagoela eta ia guztia hutsik dagoela. -
Niels Bohr
Atomoan, elektroiak geruzetan antolatzen direla eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dutela eta horregatik, geruzei, energia-mailak esaten zaiela esan zuen. Horrez gain, azaleko elektroiek nukleoaren inguruan orbita jakin zirkular batzuetan baino ez dutela biratzen. Elektroiak mugitzen direnean, ez dute energiarik igortzen. -
Erwin Schrödinger
Elektroiak aldi berean uhinak eta partikulak direla esan zuen. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen. Haien itxura eta tamaina desberdina da zenbaki berezi batzuen arabera; zenbaki kuantikoak. -
James Chadwick
Chadwickek beste partikula mota bat aurkitu zuen, kargarik ez duena baina masaz protoien antzekoa dena, eta horiei, neutroia deitu zien.