-
460 BCE
Demokrito (K.a. V-IV)
Demokrito Grezia Klasiko-ko filosofo eta pentsalaria izan zen. Atomoaren teoria sortu zuena. -
400 BCE
Demokritoren eredu atomikoa
K.a. 400. urtean Demokritok lehen eredu atomikoa argitaratu zuen. -
Dalton (1766-1844)
John Dalton Ingalaterrako kimikaria, fisikaria eta meteorologoa izan zen. Gai osatuak, elementu desberdinen atomoen konbinazioz eratzen direla, zenbaki txiki osoek definitutako proportzioetan esan zuen. Baina ez zuen metodo fidagarririk aurkitu atomoen konbinazio erlazioak zehaztu ahal izateko -
Daltonen eredu atomikoa
Hauek esan zituen:- Materia atomo izeneko partikula txiki zatiezinez eta suntsiezinez osaturik dagoela.
- Elementu kimiko bateko atomo guztiak berdinak direla.
- Atomoek zatitu gabe irauten dutela.
- Konposatua sortzeko atomo desberdinak elkartzen direnean, beren artean erlazio sinpleak izaten dituztela.
- Elementu desberdinetako atomoak proportzio desberdinetan konbina daitezkela
- Konposatu kimikoak sortzeko elementu desberdinetako bi atomo edo gehiago elkartu behar direla
-
Thomson (1856-1940)
Joseph John Thomson kimikari ingelesa izan zen. Elektroia aurkitzeagatik eta eredu atomiko bat planteatzeagatik ezagutzen da. -
Rutherford (1871-1937)
Ernest Rutherfordek argitaratu zuen elektroiak protoiak baino txikiagoak direla eta nukleotik urrun daudela. Horrez gain Thomsonen eredu atomikoa hobetu zuen -
Bohr (1885-1962)
Niels Henrik David Bohr danimarkako fisikaria izan zen. Atomoaren egitura eta mekanika kuantikoaren inguruan egin zituen bere lanik garrantzitsuenak. -
Schrödinger (1887-1961)
Erwin Rudolf Josef Alexander Schrödinger fisikaria izan zen. Mekanika kuantikoan egindako ekarpenengatik da ospetsua, bereziki Schrödingerren ekuazioarengatik. -
Thomsonen eredu atomikoa
Atomoan elektroiak (Thomsonek "korpuskulu" deitzen zituena) tarta batean mahaspasak balira daude nukleo positiboan sartuta, irudian agertzen den bezala. Hau dela eta, ingelesez "plum pudding model" bezala ere ezagutzen da, hau da, euskaraz mahaspasa opilaren antzeko zeozer. Rutherforden saiakuntza egin arte eredu atomiko hau benetakotzat hartu zen. -
Rutherforden eredu atomikoa
Hauek esan zituen:- Atomoa ia hutsik dagoela eta Alfa izpi gehienek atomoa zeharkatu dute ladesbideraketa minimoaz.
- Atomoaren erdigunean atomoaren masaren %99a kontzentratzen dela eta karga positiboa duela. Bestela ezin dela azaldu izpi batzuek atzerantz errebotatu izana.
- Karga negatibodun elektroiek atomoaren "azalean" biratzen dutela.
-
Bohr-en eredu atomikoa
Bohr-ek elektroien orbitak diskretuak direla proposatu zuen, hau da, elektroien orbitak energia zehatz batzuk bakarrik izan ditzakete. Thomsonen eredu atomikoaren jarraitzailea izan zen eta Rutherfordek lehenago proposatutako eredu atomikoaren hobekuntza bat zenez, askotan Rutherford-Bohr eredu atomiko bezala ere ezagutzen da. -
Schrödingerren eredu atomikoa
Schrödingerren eredu honetan, elektroiak uhin-funtzio baten bidez deskribatzen dira. Funtzio matematiko horrek, elektroi jakin bat espazioko eskualde zehatz batean egoteko probabilitatea nolakoa den jakitea ahalbidetzen digu. Espazioko eskualde horri orbital deritzo. Ondorengo irudian lehenengo maila energetikoentzako orbitak agertzen dira, hidrogenoaren atomorako.