Aro garaikideko Euskal Herria. Industrializaziotik desindustrializaziora

  • XIX.mendea: Industrializazioa

    Bilboko ezkerraldean meategiak, "altos hornos de Bizkaia", eta fabrika ugari sortu zituzten. Kanpoko jende asko etorri zen bertara eta langile mugimendu indartsuak sortu ziren.
  • Euskal Nazionalismoaren sorrera

    Eusko Alderdi jeltzalearen bitartez gorpuztu zen esparru politiko hori, foruen aldeko sentimendu batetik abiatu zen adierazpide desberdinekin. EAJ sorrera Sabino Aranaren eskutik.
  • Gerra zibila

    1936tik 1939ra izan zen. Gerra hark, besteak beste, Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Alderdi Karlistak, Euskal Herriko zenbait gunetan oso indartsua zenak, eskuindarren alde jo eta berehala Nafarroa eta Araba gehiena eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Gerra_Zibila
  • Gernikako bonbardaketa

    Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu. Ikusi Gernikako bonbardaketa bizi izan zuten pertsona batzuen testimonioak: https://www.youtube.com/watch?v=zMzUpOWgzKM
  • Frankoren diktadura

    Francoren diktadura, diktadura frankista edo erregimen frankista 1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen, Francisco Franco Bahamonderen buruzagitzapean. Espainiako Gerra Zibiletik 1975ean hil zen arte iraun zuen.
    Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Gerra_Zibila
  • Ikastolen sorrera

    60.hamarkadan Donostian, Bilbon eta herri handietan ikastolak sortzen hasi ziren eta hauen hazkundea izugarria izan zen sorreratik 80.hamarkadara arte. 1980tik aurrera, Autonomia Estatutu berriaren bitartez, eskola publikoetara ere eraman zen euskal ikaskuntza. Ikastolen sorrerarekin batera, euskara batua atontzeko lehenbiziko ekimenak egiten hasi ziren, Txillardegiren eskutik.
    Ikusi ikastolen historia: https://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/2585826/bideoa-ikastolen-historia/
  • ETA erakundearen sorrera

    1959an sortu, baina 60.hamarkadan bere lehenbiziko urrats politiko esanguratsuak eman zituen ETA erakundeak. Hasieran EAJ alderdiarekin hartzen zuen parte Aberri Egunean eta nazionalismoaren aldeko mobilizazioetan baina 1966tik aurrera, banatu egin zen eta lerrokatze politiko berri bat hartu zuen: nazionalismoari ikuspegi herrikoi ezkertiarra emanez. 1968tik aurrera ETAk bere ekintzak azkartu zituen eta hiltzen hasi zen.
  • Diktaduraren amaiera

    Francoren diktadura hau hil zenean amaitu zen, 1975ean. Diktadura ostean greba orokorrak eta mobilizazio ugari gertatu ziren Euskal Herrian. Dede politikorik garrantzitsuena alderdien legalizazioa eta amnisitia ziren. Hildakoak ere izan ziren protestetan.
  • Trantsizioa, Suarezen agintaldia

    Franco hil ostean, Adolfo Suarez izendatu zuten Espainiako presidente eta erreforma politikoa delakoak aurrera egin zuen. 1977an hauteskunde orokorrak egin zituzten eta jarraian, Gernikan bildu ziren Autonomiaren aldeko Ituna gauzatzeko.
  • Langileen mugimendua

    Desindustrializazioa zetorren Bizkaiko ezkerraldean, Gipuzkoan eta Nafarroan. Horregatik, hainbat mugimentu sortu ziren fabriketan. Horrez gain, mugimendu ekologistak eta emakumeen errebindikazioak (abortoaren alde) ere gertatu ziren.