2.PRAKTIKA

  • Period: to

    XVIII. mendea

    Ondarearen hasiera bildumazaletasunetik hasi zen, XVIII. mendean hasi zena. Honen bitartez, objektuak ondare bezala aintzakotzat hartu ziren.
    Akademiek oinarrizko papera bete zuten. Hauetan, ondare kulturaleko objektu asko gordetzen ziren.
    Ondarea altxorra bezala kontuan hartzen zen.
    Bilketaren helburu nagusia prestigioa handitzea eta nazioaren nabarmentasuna handitzea zen.
  • Period: to

    XIX. mendea

    Ondarea izaera bizia eta dinamikoa du.
    Baieztatzen da, ondarea besteengandik desberdintzen gaituela, transmititzeko gai izateagatik.
    Sektore menderatzaileak, zuzendu eta kontrolatuko dute aukeraketa irizpideak, hauek, erabakiko dute zer baloratuko den, zer transmititzen den eta zer iraunaraziko den kultura osatzen duten elementu guztietatik.
  • Period: to

    XIX. mendea

    Ondareari, dokumentuaren balorea egotziko zaio. Balore dokumental haundia emango du eta horrela ondarea, on kultural bezala eratzen joango da.
    Ondareari, objektu eta subjektu sozialak lotzen zaizkio eta horrela, herriak, haien ondarearen oinordekoak eta igorleak izatea lortzen dute..
    ``on kulturalak´´: esplizituki erlazio bat ezartzen da ondarea eta esanahi materiagabearen artean. Mundu mentalaren erreflexua da, sortzen duenarena eta ondarea erabiltzen duenarena.
  • Period: to

    XX. mendea

    Ondarea gizartera lotzen da, kolektibitatera. Beraz, ez dago gizabanakorentzat ondare zehatzik (denek honekiko sarrera daukate).
    Ondare bilakatzen da hiritarrak balorea haunditzen dutenean, identifikatzen dutenean eta propiak bezala arakatzen dituztenean. Bere balorea ematen zaion funtzio sozialarengatik determinatuta dago.
    Ondarea, kolektibitate baten edo komunitate kultural baten berezko identitate kulturala adierazi nahi du.
  • Period: to

    XX. mendea

    Interpretazioaren kontzeptua gehitu egin zaio ondareari. XIX. mende bukaeran sortzen da. Hortik aurrera, ondarea, identitatearekin, ekonomiarekin eta sozietatearekin erlazionatzen da.
    Interpretazioa, hurrengo hau izango zen: aurkezpenerako, komunikaziorako eta ondarearen esplotaziorako metodo bat, harrapaketa sustatzeko eta erabilpena ematea, helburu kultural, hezitzaile, sozial eta turistikoekin.
  • Period: to

    XX.mendeko bigarren erdialdea

    Gaur egun, ondarea baliabide bat balitz bezala interpretatzeak indarra hartu du.
    Ondarearekiko interesak elementu aipagarrienak indartzea bilatzen du, modu horretan errentabilitate ekonomikoa edukitzeko.
    Turismo kulturala erabiltzen da.Horrela, komunitateko etekinak lortzeko iturri bezala ikusten da.
  • Period: to

    XX.mendeko bigarren erdialdea

    Biztanleek ikusi behar dute ondare historikoa oso garrantzitsua dela haien garapen kritiko eta pentsakorrerako. Haien iraganarekin identifikatuak sentitzeko eta haien etorkizunarekin konprometitzeko. Horrela, haien inguruan duten ondarea zaindu dezaten.
    Lehen, museoetan adibidez, gure inguruaren historia erakusteko gai izatearekin nahikoa zen, baina gaur egun, garrantzia ematen zaio irabazi ekonomikoak edukitzeari horregatik aurkitzen dira kafetegiak, dendak… museoetan.
  • Period: to

    Gaur egun

    Gaur egun ondarearen existentzia balio ezberdinetan oinarritzen da:
    Balore estetikoa pertsonengan eragiten dituen emozioetan oinarritzen da.
    Balore artistikoa artelan bat bezala kontuan hartzen delakoan oinarritzen da.
    Balore historikoa garai bateko bizimodua adieraztean datza.
    Balore kognitiboaren oinarria formakuntzarako ahalmena da.
    Balore ekonomikoak garrantzia dauka garapen ekonomiko zailagoa duten guneetan garrantzia handiagoa dauka.